Maider Oleaga

Zuzendari eta gidoigilea

Maider Oleaga (Bilbo, 1976) bilbotar dokumental-zuzendaria eta gidoilaria da.[1]

Maider Oleaga

Bizitza
JaiotzaBilbo, 1976 (47/48 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakdokumentalgilea, errealizadorea eta gidoilaria

IMDB: nm2658805 Twitter: MaiderOleaga Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Maider Oleaga Bilbon jaio zen 1976an. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean, eta zinema-zuzendaritzan diplomatu zen ECAMen, Madrilgo Erkidegoko Zinematografia eta Ikus-entzunezko Eskolan. 2015ean, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ikasketa Feminista eta Generoko Masterra egin zuen.

Ibilbidea

aldatu

Oleaga, batez ere, Espainian eta Mexikon dokumentalak zuzendu, gidatu eta egiten aritu da, azken herrialde honetan zazpi urtez bizi izan baitzen.[1] Film luzeen zuzendaritza-taldean ere egin du lan, hala nola La pilota vasca. La piel contra la piedra, Entre dos mundos. La historia de Gonzalo Guerrero, The Fifth Patient eta Apokalipto-n.

Amaren Ideia (La idea de mi mamá) izan zen bere lehen film luze dokumentala, Espainiako Gerra Zibileko hiru emigranteren erretratua, 71 urte ondoren etxera itzultzen direnak.[2] Paso al límite (Muga deitzen da pausoa) filmarekin, Oleaga Elbira Zipitriaren irudira hurbiltzen da, frankismoaren garaian bere etxea, Donostiako alde zaharrekoa, ikastola klandestino bihurtu baitzuen.[3] Filma Gijongo Nazioarteko Zinemaldian aurkeztu zen.[4] eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldian. 2021ean, Kuartk Valley dokumentala aurkeztu zuen Zinemaldian, westernaren filmazioaren intrahistoria Algo más que morir Arabako Kuartangon egina.[5] Maider Oleagak Euskal Gidoigileen Elkartea saria irabazi zuen, Donostiako zinemaldian euskal ekoizpeneko fikziozko film luze onenaren saria.[6]

Sariak eta aintzatespenak

aldatu
  • Arabako Guardiako 6. Zinemaldian zuzendari onenaren saria jaso zuen,La muerte de Sardanápalo lanagatik
  • Argazki onenaren aipamena Zaragozako 7. Zinemaldian (FCZ), Espainia
  • Michoacana ataleko lan onenaren saria Moreliako Nazioarteko 8. Zinemaldian (FICM)
  • Lehen saria SEMINCIko Doc España atalean, Veraberredung dokumentalagatik.[9]
  • Urrezko Izurde Saria, Austriako 1. Cannes Corporate Media & TV Awards-eko Dokumental Etnografiko eta Soziologikoaren kategorian
  • Mexikoko Zinematografia Institutuko (IMCINE) 11. Film Laburren Lehiaketa Nazionalaren lehen saria, Sitios prestados al aire lanagatik
  • Aipamen berezia Huelvako 37. Zinema Iberoamerikarreko Jaialdian, Sitios prestados al aire lanagatik
  • Euskal Gidoigileen Elkartearen saria Donostiako Nazioarteko Zinemaldian.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu