Ireki menu nagusia

Agur Etxebesteǃ

2019ko filma

Agur Etxebesteǃ 2019ko euskarazko komedia filma da, 2005eko Aupa Etxebeste! filmaren jarraipena. Asier Altuna eta Telmo Esnalek zuzendua da berriro, eta aurreko filmaren talde teknikoa mantendu da. Irusoin, La Fidèle Production eta Kilima Mediak ekoitzia, 2019ko irailaren 27an iritsiko da zinema aretoetara, irailaren 24an Donostiako Zinemaldian aurre-estreinatu ondoren.[1]

Agur Etxebesteǃ
Jatorria
Estreinaldi-data 2019ko irailaren 27a
Jatorrizko izenburua Agur Etxebeste!
Jatorrizko hizkuntza euskara
Jatorrizko herrialdea Euskal Herria
Ezaugarriak
Genero artistikoa film komikoa
Iraupena 90 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Asier Altuna
Telmo Esnal

Gidoigilea(k) Asier Altuna
Telmo Esnal
Nagore Aranburu


Antzezlea(k)
Ramon Agirre
Elena Irureta
Paco Sagarzazu
Iban Garate



Ekoizpena
Konpainia ekoizlea Irusoin
Kanpo loturak
kronologia

Aupa Etxebeste! Agur Etxebesteǃ

Asier Altuna, Telmo Esnal eta Nagore Aranburuk idatzitako gidoia du, eta lehen filmeko aktore protagonista guztiek parte hartuko dute. Era berean, filmak euskal aktore famatu askoren cameoak izango ditu.[2] Euskal zinemagintzari dagokionez film aitzindaria da, aurreko film batean oinarrituriko lehen jarraipena baita.[3]

SinopsiaAldatu

Patrizio Etxebeste (Ramon Agirre) alkatetza uztera behartuta ikusten da “osasun arazoengatik”. Udaleko agintea ez galtzeko asmoz, Maria Luisa (Elena Irureta) bere emaztea herriko lehen emakumezko alkatea izendatzen du. Maria Luisak oso serio helduko dio lan berriari eta udaletxeko funtzionamendua goitik behera aldatuko du, Patriziorekin duen harremana eta etxeko giroa hankaz gora jarriz.[4]

Aktoreak eta pertsonaiakAldatu

Aktore nagusiak Etxebeste familia osatzen duten lau protagonistak dira, Elena Irureta, Ramon Agirre, Iban Garate eta Paco Sagarzazu. Era berean lehen filmeko aktore sekundari gehienak berreskuratu dituzte, tartean Iñake Irastorza, Patxi Gonzalez, Mikel Laskurain, Ane Sanchez, Martxelo Rubio, Joxe Mari Agirretxe (lehen filmean Luis, oraingoan Tomas), Iñaki Del Barrio, Arantza Izeta, Loli Astoreka eta Anjel Alkain. Nagore Aranburu, lehen filmean ile-apaintzaile gisa cameo bat izan ondoren, idazkari paperean azaltzen da. Aurpegi berrien artean, halaber, Ane Gabarain, Aitzpea Goenaga (lehen filmean haren ama Juani Mendiola azaldu zen), Javier Tolosa, Zorion Egileor, Xabier Donostia, Ander Lipus, Jose Ramon Soroiz, Sara Cozar, Clara Lopez, Unax Hayden, Kandido Uranga (lehen filmean Jose Manuel Goikoetxeak antzeztutako Julianen paperean), Pedro Arizaga eta Miren Gojenola agertuko dira pertsonaia sekundario gisa.[5][6]

EkoizpenaAldatu

Aupa Etxebesteǃ euskarazko film arrakastatsuena izan zen urte luzez, 2017an Handia iritsi zen arte. Ekoizleek hasieratik burutu nahi izan zuten bigarren zatia, eta lehen filmaren grabaketan egin zieten eskaintza zuzendarie, baina Asier Altuna eta Telmo Esnalek uko egin zioten hasieran, beste proiektu batzuk baitzituzten eskuartean. Hamabi urte geroago berriz jaso zuten filma egiteko eskaintza, eta jada lehen filma urrun ikusirik, baiezkoa eman zuten.

Espainiako Zinema eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak (ICCA) 720.000 euroko diru-laguntza esleitu zion 2017an.[7]

Grabaketa 2018ko abuztuaren 27a eta urriaren 5a bitartean gauzatu zen, sei astez. Eszenatoki nagusia Bergara izan zen, baina Gipuzkoako beste herri batzuetatik ere igaro ziren, tartean Irun, Hondarribia, Zarautz, Eibar eta Pasaia. Familiaren etxeko sekuentziak Oiartzungo Zinealdea estudioetan eraikitako platoan grabatu zituzten.

ErreferentziakAldatu

  1. Askarai, Aitor Arroyo «'Agur, Etxebeste' estreinatuko dute Euskal Zinemaren Galan» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-09-17.
  2. (Gaztelaniaz) «El rodaje de 'Agur Etxebeste' arranca en el Hospital Irun» El Diario Vasco 2018-08-28 . Noiz kontsultatua: 2019-05-18.
  3. «Gora Etxebeste!» El Correo 2019-09-16 . Noiz kontsultatua: 2019-09-17.
  4. «Agur Etxebeste!» www.aguretxebeste.com . Noiz kontsultatua: 2019-09-17.
  5. TRAILERRA - AGUR ETXEBESTE! . Noiz kontsultatua: 2019-09-04.
  6. Garate, Iban (2019T07:31) «Filme batean parte hartu eta aurrenekoz ikusten duzunean, bi argazkion artean dagoen tartean, zenbat burutazio... @aguretxebestepic.twitter.com/nWXZkZ7L3d» @ibangarate . Noiz kontsultatua: 2019-09-04.
  7. «ICAAren 2017ko laguntzak - Film luzeen proiektuen ekoizpena» Euskal pantailaren gunea 2017-07-07 . Noiz kontsultatua: 2019-05-18.