David Pérez Sañudo
David Pérez Sañudo (Bilbo, 1987ko apirilaren 12a- ) bizkaitar gidoilari eta zinemagilea da. ETB 1eko Alardea telesailean lan egin du. 2020an Ane bere opera prima estreinatu zuen.
David Pérez Sañudo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1987ko apirilaren 12a (37 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Cinema and Audiovisual School of Catalonia (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria eta gidoilaria |
Parte-hartzailea
| |
Biografia
aldatuMadrilgo Karlos III.a Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen, eta zinema-zuzendaritzan masterra egin zuen ESCACen. Pérez Sañudok lehen urratsak eman zituen Indirizzo film laburrarekin, Pablo Rivero eta Leticia Dolera protagonista zituela. 35 milimetrotan filmatu zuen.
Enrique Urbizuren No habrá paz para los malvados filmaren zuzendari laguntzaile gisa zineman aritu ondoren, Amania Films ekoizlearekin hasi zen lanean Gasteizen, eta hamar bat film labur egin zituen harekin batera. Horien artean Indirizzo, Malas vibraciones, Artificial, Tiempos muertos, Aprieta pero raramente ahoga edota Un coche cualquiera daude. Zuzendari gisa duen alderdiari ekoizlearena gehitu behar zaio, aipatutako konpainiaren bitartez, besteren lanetan parte hartuz, hala nola Lorenzo Ayusoren De-mente, Azahara Gómezen Extático, Rubén Salazarren Villa Mnemósine edo Imanol Ortiz Lópezen Moda eta Oculto.
2020an, Anerekin egin zuen jauzi film luzera, eta Pérez Sañudok Marina Parésekin batera gidoi egokitu onenaren Goya saria irabazi zuen. Gainera, Patricia López Arnáizek Goya sarietan emakumezko aktore protagonista onenaren saria jasotzen duen lehena izatea lortu du filmak, euskaraz hitz eginez.
Urte berean telebistan ere bere lehen erliebe-kreditua ematen da, Alardea telesaileko zuzendari gisa. Telesail horretan Itziar Ituño da protagonista, eta bere lehen filma bezala, euskaraz filmatuta dago. Aurretik, gasteiztar Si vienes, repites webseriearen arduradun nagusia izan zen. Hainbat aktore izan zituen, besteak beste, Fernando Albizu, Isabel Gaudí, David Blanka, Jon Plazaola eta Ana Arias. Era berean, El Almendro bezalako markentzako publizitate-iragarkiak zuzendu ditu.
2021ean, Atresmedia Cine enpresak Félix García Hernánen izen bereko eleberriaren egokitzapen zinematografikoa den Cava dos fosas idatzi eta zuzentzeko fitxatu zuela iragarri zuen.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Atresmedia ficha a Pérez Sañudo para dirigir el thriller policiaco 'Cava dos fosas'» El Correo 2021-03-09.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |