Elai-Alai Kultur Elkartea
Elai-Alai Kultur Elkartea 1962an Portugaleten sortutako kultur elkartea da.
Elai-Alai Kultur Elkartea | |
---|---|
Datu Orokorrak | |
Barne egitura | |
Sorrera-data | 1962 |
Bestelakoak | |
Webgunea | http://www.elai-alai.org/ |
Euskal kultura tradizionalaren ezaugarri eta berezitasunak berreskuratu eta zabaltzea helburu ditu elkarteak, euskal dantza, musika eta folklore-ekitaldien bidez.[1]
Historia
aldatuElai Alai dantza eta musika taldea Portugaleten jaio zen 1962an, herri ekimenaren ondorioz eta bokazio sekularrari jarraituz. Harrezkero, taldearen nortasuna eta ospea Euskal Herriko mugen barruan eta kanpoan finkatu dira, euskal folklore aberatsa berreskuratzeko, kontserbatzeko eta zabaltzeko etengabeko lanari esker. Nazioarteko hainbat ekitalditara gonbidatu dute taldea, eta arrakasta handia lortu izan du. Bere errepertorioan Euskal Herri osoko dantzak sartzen dira.[2]
Jarduerak eta jaialdiak
aldatuElai Alai Dantzari Taldea gaur eguneko Elai-Alai kultur taldearen sorleku izan zen hasieran. Kultura tradizionaleko zentroa. Bere egitekoa euskal sustraia berrezitzeko bideratzen du, musikariak, dantzariak, artisauak eta abar sortuz. Horrela urteetan zehar hainbat urrats egin dituzte: Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdia antolatzea,[3][4] Kultura Tradizionaleko Topaketak, Elai Alai Dantza Taldea, Folklore Azoka eta Dantza ta Musika Eskola, besteak beste.[5][1]
Taldeak, bere ibilbide luzean, muntaia ugari egin ditu. Sustraiak, Salazar Dorrea, Lehen, Orain eta Beti eta Santiago dira horietako batzuk.[6] Muntaketa horietan guztietan bilakaera tekniko eta koreografikoa ikusi ahal izan da.
Landutako dantzak
aldatuEuskal Herriko zazpi lurraldetakoak diren honako 37 dantza landu eta plazaratu ditu Elai-Alai taldeak:[7]
Bizkaikoak (10)
aldatu- Dantzari Dantza
- Soka Dantza, Erregelak aurreskua
- Arratiako Jota eta arin-arina
- Lekeitioko Andrazkoen Aurreskua
- Kaixarranka
- Xemeingo Ezpata Dantza edo San Migel
- Mahai Gainekoa (Mendexa)
- Gorulariak (Arku dantza eta Domingillo)
- Lanestosako Arku Dantza
- Zahagi Dantza, Pellejo Markina-Xemein eta Ondarroa dantza
Arabakoak (5)
aldatu- Itsua
- Biasteriko jota
- Lezeako Zortzikoa
- Oiongo dantzak
- Villabuenako paloteatuak
Gipuzkoakoak (6)
aldatu- Lasarte-Oriako Sorgin Dantza (kapirote-dantza da, Gaztedik 1964an berreskuratu zuen taldeak, ordurako desagertuta baitzegoen)
- Oñate Korpus Dantzak
- Adunako azeri dantza
- Broke Dantzaren zikloa
- Uztai Haundi Dantza
- Soinu Zaharrak
Nafarroakoak (12)
aldatu- Baztango mutil dantzak
- Baztango Soka Dantza
- Lesakako Ezpata Dantza
- Lizarrako Larraindantza
- Iribaseko Ingurutxua
- Kortesko Dantza (paloteatuak)
- Otxagabiako Dantzak (paloteatuak)
- Berako paloteatuak
- IIturen eta Zubietako inauteriak
- Iturengo Soka Dantza
- Arizungo Sagar dantza
- Lantzeko inauteriak
Lapurdikoak (1)
aldatuNafarroa Beherekoak (1)
aldatuZuberoakoak (2)
aldatu- Suletina Maskarada
- Zuberoako kadrilak
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Saez, Gorka. «Portugaleteko Elai-Alai-ren eskola berria» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
- ↑ «Historia» www.elai-alai.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
- ↑ Ezkerra, Estibalitz. (2001-07-27). Lehio bat munduko folkloreari zabalik. Lehenengo jardunaldiak Burundiko Batinbo, Eslovakiako Turiec eta Portugaleteko Elai Alai taldeak bilduko ditu. Euskaldunon Egunkaria.
- ↑ «KULTURAKO DIPUTATUAK PORTUGALETEKO FOLKLORE JAIALDIAREN BALIOA NABARMENDU DU EUSKAL KULTURA MUNDUAN ZABALTZEN DUEN ENBAXADORE GISA - Komunikazioa - Bizkaia.eus» web.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
- ↑ «ELAI- ALAI» www.elai-alai.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
- ↑ «SUSTRAIAK (Raíces)» www.elai-alai.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
- ↑ «Repertorio» www.elai-alai.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).