Erlauntza (filma)

film

Erlauntza 2020ko Mireia Gabilondo gipuzkoar zinema zuzendariaren film komikoa da, Kepa Errastiren izen bereko antzezlanean oinarrituta. 2020ko azaroaren 6an estreinatu zen.[1][2]

Erlauntza (filma)
Jatorria
Argitaratze-data2020
IzenburuaErlauntza
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
gaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm komikoa
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Gamiz-Fika
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Mireia Gabilondo
Gidoigilea(k)Kepa Errasti
Antzezlea(k)

IMDB: tt13329384 Filmaffinity: 595565 Edit the value on Wikidata

Grabazioa ezohikoa izan zen: 14 egunetan bi bertsio grabatu zituzten (euskaraz eta gaztelaniaz).[3]

Sinopsia

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Landetxe bat da filmaren agertoki zentrala, lagunetako baten ezkondu aurretiko festa ospatzera joan baitira bertara. Txikitako lagun talde hartatik, baina, urte asko pasatu dira, eta urteekin batera, harreman sareak ere bai: elkarren artean lotura handia baldin badute ere, ezer ez da garai horietan bezala. Horrela, hasiera batean asteburu zoro eta zoragarri bat izan behar zuena, asteburu ez hain zoragarri bat bihurtuko da ezustean. Inoiz elkarri esan ez dizkioten kontuak eta aitorpen ezkutuak, berriz ere elkartuta irekitako zauriak, eta tirabira mamitsuak, droga, erlauntz bat...[4]

Aktoreak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Kulturklik: EZAEren kultur proposamena» EITB 2020-11-11 (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).
  2. Lores Aranda, Ainhoa. «'Erlauntza', pantaila handira jauzi egiteko prest» Kultur Sharea 2020-11-05 (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).
  3. (Gaztelaniaz) Zubiria, Alex. (2020-7-30). «'Erlauntza-Enjambre', del teatro al cine en dos versiones y catorce días» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).
  4. Arin, Nagore. (2020-10-31). «Umorez blaitutako ziztada» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-09-18) CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.