Irrati-kasete
Irrati-hargailu batez eta kaseteak erreproduzitzen dituen gailu batez osatua dagoen aparatua
Irrati-kasetea irratia eta grabaturiko kaseteak entzuteko erabiltzen den etxetresna elektronikoa da. Kaseteak entzuteko ere erabiltzen da. Bereziki 1980 eta 1990eko hamarkadetan merkaturatu ziren eta bere kasete-grabagailuaren bitartez, irratiko programak grabatzen ziren. 1980ko hamarkadan, bozgorailu parea zuten irrati-kasete handiak ekoiztu ziren, breakdance eta hip-hop musika eta dantza kulturen ikur bilakatu ziren, boombox edo jambox izenarekin, kalean dantza egin eta musika entzuteko tresna moduan erabili baitzituzten.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |