Kutsidazu bidea, Ixabel (filma)
Kutsidazu bidea, Ixabel 2006an Fernando Bernuések eta Mireia Gabilondok zuzendutako euskal filma da, Joxean Sagastizabalek idatzitako Kutsidazu bidea, Ixabel eleberrian oinarritua.
Kutsidazu bidea, Ixabel (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2006 |
Izenburua | Kutsidazu bidea, Ixabel |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia erromantikoa eta sarbide-bizipena |
Iraupena | 90 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Kutsidazu bidea, Ixabel |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Fernando Bernués Mireia Gabilondo |
Gidoigilea(k) | Nagore Aranburu Fernando Bernués Joxean Sagastizabal Carlos Zabala |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Eneko Olasagasti |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Iñaki Salvador |
Argazki-zuzendaria | Gaizka Bourgeaud |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Tolosaldea |
Euskarazko elkarrizketak dituen inoizko filmik ospetsuenetako bat izan da: 45.539 ikusle izan zituen eta 212.724,39 €-ko kopurua bildu[1]
Ezaugarri teknikoak
aldatuZuzendaritza | Fernando Bernués eta Mireia Gabilondo |
Gidoia | Nagore Aranburu, Fernando Bernués, Joxean Sagastizabal eta Carlos Zabala |
Ekoizlea | Eneko Olasagasti eta Unai Ibarbia |
Musika | Iñaki Salvador |
Argazki Zuzendaria | Gaizka Bourgeaud |
Editorea | Moztu |
Zuzendari artistikoa | Luisa Lopez Telleria |
Ekoizleak: | Tentazioa Orio Produkzioak eta Rec |
Sinopsia
aldatu1978ko uztailean, Juan Martin (Mikel Losada), gazte donostiar bat, Tolosaldeko baserri batera doa, euskaltegian ikasitako euskara hobetzera. Baserriko sendia amonak, gurasoek, seme bikiek eta bi alabek osatzen dute. Alabetako batez, Ixabel ederraz (Ainere Tolosa) maitemindu da. Umore handiz, guztiz ezezaguna zaion mundu horretan Juan Martinek dituen arazoak kontatzen ditu: "benetako" euskarararekin (harentzat ulergaitza denez, "swahili" deitzen dio), baserriko lanekin eta Ixabelenganako amodiozko kontuekin.
Pertsonaiak
aldatu- Juan Martin: Mikel Losada
- Ixabel: Ainere Tolosa
- Aita: Jose Luis Ugartemendia
- Amona: Iñake Irastorza
- Bego: Mireia Gabilondo
- Joxemiel eta Manuel bikiak: Iñaki Zapirain / Xabier Zapirain[2]
- Koro: Maite Arrese
- Tomas: Egoitz Lasa
- Izaskun: Ana Elordi
- Joxe Mari: Carlos Zabala
- Pablo: Joseba Apaolaza
- Miren: Lierni Fresnedo
- Luis-Koldo: Asier Hormaza
- Anjel Mari: Pablo Urrizelki
- Ione-Juanita: Aintzane Crujeiras
- Ruth: Sara Cozar
- Peli apaiza: Jose Ramon Soroiz
- Desastreko Afro: Anjel Alkain
- Robus: Patxi Santamaria
- Juan Martinen ama: Teresa Calo
- Juan Martinen aita: Isidoro Fernandez
Sariak
aldatuSaria | Urtea | Emaitza | Kategoria | Saritua(k) |
---|---|---|---|---|
Peñiscolako Zinema Jaialdia | 2007 | Garailea | Epaimahaiaren Sari Berezia | Fernando Bernués eta Mireia Gabilondo[3] |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Barambones Zubiria, Josu. (2011). «Una mirada telescópica al cine en euskera: versiones originales dobladas y subtituladas» Hermēneus: Revista de la Facultad de Traducción e Interpretación de Soria (13): 25-59. ISSN 1139-7489..
- ↑ Odriozola, Jon. «Iñaki eta Xabier Zapirain: "Bihotz oneko bi biki inuzente gara"» Gaztezulo 2006-09-01 (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) Gisbert, Paco. «Una brillante disección sobre la familia gana el Festival de Peñíscola» El País 2007-06-10 (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Filma Internet Movie Databasean
- Euskadiko Filmategia