Ireki menu nagusia

Urbasa-Andia natura parkea Sakana hegoaldean eta Lizarrako merindadeko iparraldean kokatutako natura parkea da.

Urbasa-Andia natura parkea
UrbasaBasoa.jpg
Datu orokorrak
Geografia
Koordenatuak 42° 52′ 32″ N, 2° 05′ 22″ W / 42.8755°N,2.0895°W / 42.8755; -2.0895Koordenatuak: 42° 52′ 32″ N, 2° 05′ 22″ W / 42.8755°N,2.0895°W / 42.8755; -2.0895
Herria Euskal Herria
Herrialdea Espainia
Lurraldea Nafarroa Garaia

Guztira 21.408 hektareako azalera du, gehienez pagadiz eta mendiko larrez osatuta. 42º 35’ eta 42º 52’ ipar latitude eta 835 eta 1.492 metroko altuera artean dago, gailurra Beriain mendia izanik[1]. Mota askotako landaretza du. Mendilerro biak partzuergoak dira, jabea Nafarroako Foru Erkidegoa izanik.

Nafarroako Gobernuak 1997ko otsailaren 27an izendatu zuen natura parke[2][3].

GeografiaAldatu

Natura parkea lau zatitan banatuta dago[1]:

Osatutako eremuak muga hauek ditu[3]:

KlimaAldatu

Urteko batez besteko prezipitazioa 1.400 mm-koa da, baina 1800 mm-ra ailegatzen da leku euritsuenean. Bataz besteko tenperatura 10 °C[4], baina Beriain gailurrean 6 gradura jeisten da. Hilerik euritsuena Abendua da eta lehorrena Uztaila. Lurzorua, urtean berrogei bat egunez dago elurrez eztalia, bataz beste.

Fauna babestuaAldatu

Parkea bi klima eremu handi ezberdinen mugan dago. Horregatik, ezpezie anitz bizi dira bertan. Guztira, laurogeita hamalau espezie egazti, hogeita hamar espezie ugaztun eta hamazazpi espezie narrazti eta anfibio zenbatu dira parkean. Hauetatik, urtxintza, azeria, basakatua, azkonarra, sai arrea, belatza edo lepazuria dira nabarmenenak. Desagertzeko sorian dauden bi espezie ere bizi dira parkean. Honako hauek dira:

FloraAldatu

Parkea pago basoak estaltzen du. 12.000 ha baino gehiagoko eremuan daude pagoak. Horrez gain, basoan beste espezie batzuk daude, goroztia, ezkia eta astigarra bezalakoak. Landareen artean, basoan, hegoldeko elorri zuri da nabarmenetariko. Basotik kanpo, lilipak dira nabarmenenak.

Monumentu natural diren bi zuhaitz ere badaude: Otsaportiloko hagina eta Limitazioko pagoa.

Gizaki aztarnakAldatu

Parkean orain dela 100.000 urte bizi ziren gizakien aztarnak aurkitu dira. Dirudienez, ehizatik bizi ziren. Orain dela 7.000 urte abeltzantza egiten hazi ziren lehenengoz. Hori gaur egun arte praktukatu da parkean. Trikuarriak aurkitu dira baita ere.

Irudi galeriaAldatu


ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Urbasa-Andia natura parkea