Partzuergo (larre eta basoak partekatzeko ituna)

Nafarroako partzuergoak.

Partzuergoa[1], batzuen arabera patzeria ere deitua[2] (nafar-aragoieraz eta gaztelaniaz: faceria; frantsesez: passerie), mugakide diren udalerriek larre eta basoen erabilera eta aprobetxamendua araupetzeko egindako ituna da.

ErabileraAldatu

Aragoin eta Biarnon ere sistema tradizionala izan arren, Euskal Herrian erabili zuten eta erabiltzen dute gehien.

Nafarroan egun 65 barruti daude partzuergo sistemapean[3]. Adibidez, Urbasan 5.000 hektarea daude partzuergoan. Gipuzkoan ere Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorra badago. Badaude Hegoalde eta Iparraldeko lurraldeen arteko itunak ere, adibidez, Baretoseko biztanleek Erronkariko zelaietan belar eta ura hartzearen truke urtero "hiru behien zerga" ordaintzen dute.[4]

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu