Ur-satitsu
Ur-satitsua (Neomys fodiens) ugaztuna da, soricidaeen familiakoa. Eurasia osoan bizi da, Irlandatik Ipar Korearaino[1].
Ur-satitsu | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Eulipotyphla |
Familia | Soricidae |
Leinua | Nectogalini |
Generoa | Neomys |
Espeziea | Neomys fodiens (Pennant, 1771)
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Ernaldia | 20 egun |
Habitat | baso |
Kolorez beltz urdinxka eta neurriz beste satitsuak baino handiagoa da.[2]
Deskribapena
aldatuGorputza eta burua: 62-96 mm. Isatsa: 46-47 mm. Pisua: 10-23 g
Satitsu anfibio deigarri bat da, ile beltz trinko eta leunez estalia alboetan eta bizkarrean, gris-arbel kolorea eta beltz-gorrixka artean alda daitezkeen tonuekin. Eztarria eta sabela zuri-grisaxkak ditu, batzuetan tonu gorrixka-herdoil kolorekoak izan dezakete. Ale melanikoak ez dira arraroak.
Burua lodi samarra du belarriak ileetan ezkutatuta. Hankak, aurrealdean zein atzean, igerian egiteko laguntzen duten ile zurrunezko banda batek apainduak ditu; isatsak era berean , ile gogorrez osatutako gila bat du azpian, lema-funtzioei mesede egiteko.
Neomys-en burezurra sorizidio guztien artean handiena da. Goiko barailan lau hortz unikuspide baino ez ditu. Sorex generotik bereizten dituena, hauek bost unikuspide dituzte.
Ur-satitsuan, laugarren unikuspidea normalean gainerakoak baino txikiagoa da, kanpotik gutxi ikusten da.[3]
Biologia eta ohiturak
aldatuUr-satitsua gai da uretako zein lurreko inguruneko baliabide trofikoak ustiatzeko. Haien dieta, neurri handi batean, krustazeo txikiek, trikopteroen larbak, eta uretako beste artropodo batzuek osatzen dute; eta neurri txikiagoan lurreko harrapakinek: armiarmak, kakalardoak, zizareak, etab.
Banaketa, habitata eta estatusa
aldatuSatitsu hau uretako ohituretako espeziea da, eta, baso hezeen barruan ager daitekeen arren, uretatik urrun, ordea, ohikoagoa da erreka eta lubakien ertzetan, baldin eta hauek, zuhaizka edo belar estalkia badute.
Espezie honek Europa eta Asiako ipar-mendebaldea okupatzen du. Iberiar penintsulan Pirinioak eta Kantauriar sisteman, baino ez da aurkitu, mendebaldean Galiziaraino iritsiz.
Euskal Herrian arrunta da espezie hau, batez ere isurialdearen iparraldean. Hegoalderantz goazen heinean, urriagoa da, mutur mediterraneoan desagertzen den arte.
Erreferentziak
aldatu- ↑ ARKive: Water shrew
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Administracion de la Comunidad Autonoma de Euskadi, 84-7542-639-5, Es. (1989). Euskal Autonomiu Elkarteko Ornodunak. Graficas Santamaria S.A., 333 or..
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |