Otsaportilloko hagina

Urbasako zuhaitz apartekoa

Otsaportilloko hagina Nafarroako Urbasa-Andia natura parkean dagoen hagin erraldoi bat da, Taxus baccata L. espeziekoa (hagin arrunta). <

Otsaportilloko hagina
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaUrbasa-Andia natura parkea
Koordenatuak42°50′26″N 2°05′09″W / 42.84054°N 2.08576°W / 42.84054; -2.08576
Map
Altitudea973 m, itsas mailaren gainetik
Arkitektura
Dimentsioak9,5 (altuera) × 11 (zabalera) m

1991an Nafarroako Monumentu Naturala izendatua izan zen, hain zuzen ere, zerrendako 30. zuhaitza da.[1][2][3]

Kokalekua aldatu

Urbasa mendilerroan dago, Urbasa eta Andia Parke Naturalean, Otsaportillon, izena ematen dion parajean.[3]

Olaztiko mendatetik (NA-718) Urbasa mendilerrora igo eta Otsaportilloko errepidea hartzen da. Eskiza-ko arrasoan asfaltoa amaitu eta bi kilometrora, ezkerretik hartzen da bidexka bat hartu, eta 150 bat metrora hagina dago.

Hartaraino oinez igotzeko herri gertuenak Sakanan daude: Iturmendi eta Urdiain. Santa Marinako ermitatik igotzen da.

Ezaugarriak aldatu

 
Otsaportilloko hagina, Nafarroako zuhaitz nabarmena.

Tamaina oneko zuhaitza da, enbor lodi eta motza du, eta hortik zabaltzen da adaburu trinko eta ondo osatua. Oin maskulinoa denez Otsaportilloko haginak ez du fruiturik ematen, haginetan hain berezko izaten diren fruitu gorri horiek. Inguruan ezagututako zuhaitza, bere berezitasunaren arrazoiak eta 1991n Monumentu Natural izendatu zutenak izan ziren bere adina eta tamaina apartekoak, osasun egoera bikaina eta espeziearen zahartzaro luze baterako egitura egokia.[3]

Haginaren oinarriko diametroa 1,43 metrokoa da (lur-mailan). eta 1,28 metroko diametroa du 130 cm-ko altueran. Guztira 9,50 m garai da eta 9 x 11 m zabal.[3]

Zuhaitzak bi helburu nagusi lortzeko sartzen dira monumentu naturalen katalogoan: alde batetik onuragarritzat jotzen da halako zuhaitzak kontserbatzea; bestetik, jendeak aparteko zuhaitz horiek ezagutu eta maite ditzan eta bidenabar zuhaitz guztiak, basoak eta, oro har, natura errespeta dezan lortu nahi da.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Nafarroako Gobernuaren 165/1991 Foru Dekretua, 1991eko apirilaren 25ekoa, Nafarroako zenbait zuhaitz aparteko monumentu naturalizendatzekoa. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 6. zenbakia, 1991-05-17.
  2. «Otsaportilloko hagina (Urbasa) | Luberri.net» luberri.net (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
  3. a b c d Nafarroako zuhaitz aparten katalogoa / Catálogo de Monumentos Naturales de Navarra, 30 . Otsaportilloko hagina / Tejo de Otsaportillo. Nafarroako Gobernua.
  4. «Zazpi natur monumentu ibarrean - Sakana» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu