Eulate
Eulate[2] ([eulate]) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrako merindadekoa. 315 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera, eta Nafarroa Garaiko hiriburu Iruñetik 70 kilometrora dago.
Eulate | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||
![]() | |||||||||
| |||||||||
Administrazioa | |||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||||||||
Merindadea | Lizarrako merindadea | ||||||||
Izen ofiziala | Eulate | ||||||||
Alkatea |
Juan Ignacio Ruiz de Larramendi Mujika (Eulate, indep.) | ||||||||
Posta kodea |
31271 | ||||||||
INE kodea |
31100 | ||||||||
Herritarra | eulatear | ||||||||
Kokapena | |||||||||
Koordenatuak | 42° 46′ 35″ N, 2° 12′ 22″ W / 42.7764°N,2.2062°WKoordenatuak: 42° 46′ 35″ N, 2° 12′ 22″ W / 42.7764°N,2.2062°W | ||||||||
![]() | |||||||||
Azalera | 10,42 km2 | ||||||||
Garaiera | 721 metro | ||||||||
Demografia | |||||||||
Biztanleria |
282 (2020)![]() | ||||||||
| |||||||||
Dentsitatea | 30,23 biztanle/km² | ||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] |
![]() | ||||||||
Zahartze tasa[1] | % 20,42 | ||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 14,93 | ||||||||
Ekonomia | |||||||||
Jarduera tasa[1] | % 78,57 (2011) | ||||||||
Genero desoreka[1] | % 0 (2011) | ||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 11,61 (2013) | ||||||||
Kultura | |||||||||
Euskaldunak | % 16,33 (2010) | ||||||||
Euskararen erabilera | % 1,6 (2011) | ||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||
Webgunea | http://www.eulate.es |
GeografiaAldatu
Inguru naturala eta kokapenaAldatu
Herria Nafarroa Garaiko mendebaldean dago, Urbasa mendilerroaren hegoaldean, NA-7185 errepidean. Eulatek Urbasako mendilerroarekin egiten du muga iparraldean, Ameskoabarrenekin ekialdean, Aranaratxerekin mendebaldean, eta Lanarekin hegoaldean.
Eulatek hiru auzo ditu: Erdigunekoa elizaren inguruan, ekialdean Copalacioko auzoa, eta mendebaldean Gonea. Urbasako mendilerroaz gain, Lokizgo mendilerroa ere udalerritik gertu dago.
Klima eta landarediaAldatu
Udalerriaren iparraldean klima atlantikoa eta azpiatlantikoa nagusitzen da; herrigunean eta Eulateko gunerik beherenetan, berriz, klimak ezaugarri mediterraneoak dauzka. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 10 gradu bitartekoa da, eta prezipitazioak 1.000 eta 1.400 mm artekoak, betiere ugariagoak iparraldeko mendietan. Urteko egun euritsuak 120 inguru izaten dira.
Herriaren inguruko basoetan, haritz eta ametzak dira espezierik ohikoenak, guztira 652 hektarea hartzen baitute. Horrez gain, iparraldean pagoak ere badira.
DemografiaAldatu
Eulateko biztanleria |
---|
![]() |
2008ko erroldaren arabera, sei etorkin ziren herrian, biztanleen % 1,78 (Nafarroa Garaiko batezbestekoaren azpitik).
PolitikaAldatu
UdaletxeaAldatu
Eulateko udaleko idazkaria, Larragoa eta Aranaratxeko idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Kale Nagusia, 156
Udal hauteskundeakAldatu
Eulateko alkatea Eulate (Agrupación Electoral Eulate, AEE) talde independenteko Juan Ignacio Ruiz de Larramendi Múgica da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Taldeak herriko zazpi zinegotziak lortu zituen azken hauteskundeetan.
Alderdia | Botuak | Zinegotziak |
AEE | 184 | 7 |
Baliogabeko botuak 9 izan ziren (%4,46), zuriz emandako botuak (%4,46) eta abstentzioa %36,28koa.
2011n ere Eulate izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra; alkate karguan Ruiz de Larramendik segitzen du.
AlkateakAldatu
Hauek izan dira Eulateko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia |
1979 | 1983 | ||
1983 | 1987 | ||
1987 | 1991 | ||
1991 | 1995 | ||
1995 | 1999 | ||
1999 | 2003 | ||
2003 | 2007 | ||
Juan Ignacio Ruiz de Larramendi Mugica | 2007 | 2011 | Agrupacion Electoral Eulate |
Juan Ignacio Ruiz de Larramendi Mugica | 2011 | 2015 | Agrupacion Electoral Eulate |
Juan Ignacio Ruiz de Larramendi Mugica[3] | 2015 | 2019 | Independenteak |
Idoya Martinez de la Hidalga Jauregui[3] | 2019 | Jardunean | Agrupacion Electoral Eulate[4] |
Azpiegitura eta garraioakAldatu
Automoviles Urederra autobus konpainiak Eulate Lizarrarekin batzen du. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:
ZerbitzuakAldatu
Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea, zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuez arduratzen da Eulate eta eskualdeko beste hainbat herritan.
KulturaAldatu
EuskaraAldatu
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Deikaztelu eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen.
2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.
Ondasun nabarmenakAldatu
San Martin Tourskoaren eliza, XVI. mendean harriz eginiko eraikina da, baina ondorengo mendeetan, eta XVIII. mendean aldaketa sakonak jasan zituen dorre eta teilatuan. Udalerriak baditu beste baseliza batzuk: San Joan Bataiatzailearen baseliza aurregotikoa, XIII. mendean eraikia, eta Nunilo eta Alodia Sainduen omenezko baselizak, biak XVI. mendekoak.
EraikinakAldatu
- Eulateko jauregia, XVI. mendean eraiki eta 1835 suntsitutako jauregia. Gaur egun, jauregiaren arrastoak babesturik daude.
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es Noiz kontsultatua: 2020-04-30.
- ↑ «LIZARRAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA Aurkeztutako hautagai-zerrendak» NAO 78. zenbakia, 2019ko apirilaren 24a, asteazkena Noiz kontsultatua: 2020-04-30.
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Gaztelaniaz) Eulateri buruzko informazioa Turismo Navarra webgunean.
- (Gaztelaniaz) Eulateri buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- Auzo Erdia kalearen ikuspegia Google Street View-n.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Herriko Wikiatlasa |