Aranaratxe

Nafarroa Garaiko udalerria


Aranaratxe[5] Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrako merindadekoa. 77 biztanle zituen 2014. urtean. Iruñea hiriburutik 72 kilometro mendebaldera dago.

Aranaratxe
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Pilotalekua eta eliza.
Aranaratxeko bandera
Bandera

Aranaratxeko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaLizarraldea (Ameskoagoiena ibarra)
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Aranarache <> Aranaratxe[1]
AlkateaDavid Azparren Lana (Agrupacion Electoral Aranarache)
Posta kodea31271
INE kodea31021
Herritarraaranaratxear
Geografia
Koordenatuak42°46′46″N 2°13′42″W / 42.779444444444°N 2.2283333333333°W / 42.779444444444; -2.2283333333333
Azalera5,1 km²
Garaiera781 metro
Distantzia72 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria70 (2024:  0)
alt_left 30 (%42,9)(2019) (%60) 42 alt_right
Dentsitatea1,37 bizt/km²
Zahartzea[2]% 21,9
Ugalkortasuna[2]‰ 45,45
Ekonomia
Jarduera[2]% 0 (2011)
Desberdintasuna[2]% 0 (2011)
Langabezia[2]% 3,14 (2013)
Euskara
Euskaldunak[3]% 19.9 + % 16.7 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [4]
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.aranarache.es/

Herriaren izena [aɾanaɾatʃe] ahoskatzen da.

Geografia

aldatu

Inguru naturala eta kokapena

aldatu

Herria Nafarroa Garaiko mendebaldean dago, Lizarrako merindadearen mendebaldeko muturrean. Udalerritik igarotzen da NA-7185 errepidea, Lizarra-Gasteiz.

Aranaratxek Urbasako mendizerrarekin egiten du muga iparraldean, Eulaterekin ekialdean, eta Larragoarekin mendebaldean.

Klima eta landaredia

aldatu

Udalerriko landaredia klima azpimediterraneoari dagokio, nahiz eta zenbat eta iparralderago egin, klima hezeagoa den. Udalerriaren hegoalde eta iparraldean dauden mendizerretan klima atlantiarra da nagusi, prezipitazioak herrigunean baino ugariagoak dira. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 10 gradu bitartekoa eta prezipitazioak 1.200 eta 1.400mm ingurukoak dira. Urteroko egun euritsuak 120 dira herrigunean, eta 140 edo gehiago gune menditsuenetan.

Demografia

aldatu
Aranaratxeko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,53 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

Politika

aldatu

Udaletxea

aldatu

Udaletxe berria 1965ean eraiki zen, inguruko eraikinen antzeko estiloan. Herriko idazkaria Eulate eta Larragoako udaletan ere egiten du lan. Aranaratxeko udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka. Aranaratxeko udaleko idazkaria, Larragoa eta Eulateko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: San Miguel Kalea, z/g

Udal hauteskundeak

aldatu

Aranaratxeko alkatea (eta hautetsi bakarra[6]) AEA (Agrupación Electoral Aranaratxe) herri ekimeneko Jesús Landa Peñas atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Baliogabeko botoak lau izan ziren (emandako boto guztien %8,20) eta boto zuriak ere lau izan zen (%8,70). Abstentzioa %39,76koa izan zen.

Aranaratxeko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Jesús Landa Peñas (AEA) 84 Bai

2011n zerrenda beraren izenean hiru zinegotzi aukeratu zituzten; alkate Alfonso Ulibarri Iparragirre izendatu zuten.

Aranaratxeko udal hauteskundeak
Alderdi politikoa 2015[7] 2011[8] 2007[9] 2003[10] 1999[11] 1995[12] 1991[13] 1987[14] 1983[15] 1979[16]
Aranaratxe Hautesle Elkarte %48,48 3 %79,55 3 %91,30 1 %98,18 1 - - - - - - - - - - - -
Zentro Demokratikoaren Batasuna (UCD) - - - - - - - - - - - - - - - - - - %62,22 5

Alkateak

aldatu

Hauek izan dira Aranaratxeko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[17]
Jose Manuel Iparraguirre Echazarra[17] 1979 1983 Zentro Demokratikoaren Batasuna
Pedro M. Aguirre Iñiguez[17] 1984 a 1987 Kudeaketa batzordea
Felipe Garcia de Eulate Ortiz[17] 1989 b 1991 Kudeaketa batzordea
Nicolas Ulibarri Ruiz[17] 1992 c 1995 Kudeaketa batzordea
*[17] 1995 1999 Kudeaketa batzordea
Jose Maria Baquedano Ruiz de Galarreta[17] 1999 2003 Agrupacion Electoral Aranarache
Francisco Javier Irurzun Iñiguez[17] 2003 2007 Agrupacion Electoral Aranarache
Jesus Landa Peñas[17] 2007 2011 Agrupacion Electoral Aranarache
Alfonso Ulibarri Iparraguirre[17] 2011 2015 Agrupacion Electoral Aranarache
Maria Asuncion Arrastio Corres[17] 2015 2019 Agrupacion Electoral Aranarache
Maria Asuncion Arrastio Corres[17] 2019 2020 d Independenteak
Marta Perez de Albeniz Ruiz[17] 2020 2023 Kudeaketa batzordea
David Azparren Lana[18] 2023 Jardunean Agrupacion Electoral Aranarache

a 1983an ezin izan zen Kudeaketa batzorde bat antolatu.

b 1987an ezin izan zen Kudeaketa batzorde bat antolatu.

c 1991an ezin izan zen Kudeaketa batzorde bat antolatu.

d Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

Azpiegitura eta garraioak

aldatu

Automoviles Urederra autobus konpainiak Aranaratxe Lizarrarekin batzen du. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Kultura

aldatu

Euskara

aldatu

Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Aranaratxe eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %41,94k zekien euskaraz hitz egiten.

2009ko urtarriletik, Aranaratxe udalerriaren izen ofiziala Aranarache <> Aranaratxe da.[1]

2017ko ekainaren 22an, Nafarroako Parlamentuak Aranaratxe eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.

Jaiak eta ospakizunak

aldatu

Abuztuaren 10ean San Lorentzo baselizarako erromeria ospatzen da.

Zerbitzuak

aldatu

Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea, zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuak emateaz arduratzen da Aranaratxen eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Jasokundearen eliza, Aranaratxe erdigunean kokaturik, Erdi Aroan eraiki eta XVII. mendean handituriko eliza gotikoa da. Horrez gain, San Lorentzo baseliza, oinarri laukizuzeneko XVI. mendekoa, barruan San Lorentzoren egurrezko irudi erromanista daukana.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa