Ergoiena

Nafarroa Garaiko udalerria
Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ergoiena (argipena)».

Ergoiena[3] ([eɾɣo.iena]) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Sakanan dagoena, Nafarroako hiriburu Iruñetik 44,5 kilometrora. 400 biztanle zituen 2014. urtean.

Ergoiena
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Unanu eta Dorraoren ikuspegia

Bandera

Ergoieneko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaSakana
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Ergoiena
AlkateaIsabel Senar Berastegi
(Askogain)
Posta kodea31829
INE kodea31091
Herritarraergoiendar
Geografia
Koordenatuak42°52′44″N 2°01′26″W / 42.878888888889°N 2.0238888888889°W / 42.878888888889; -2.0238888888889
Azalera41,81 km²
Garaiera602 metro
Distantzia44,5 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria380 (2023:  7)
alt_left 170 (%44,7)(2019) (%53,2) 202 alt_right
Dentsitatea9,1 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 3,73
Ugalkortasuna[1]‰ 15,38
Ekonomia
Jarduera[1]% 78,26 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 5,2 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 87,90 (2018:  %-0,41)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.ergoiena.com/

Geografia aldatu

 
Dorraorako bidearen ikuspegia.

Inguru naturala eta kokapena aldatu

Ergoiena Iruñeko merindadearen mendebaldean dago. Lizarragako mendateak Etxarri-Aranatz (Sakana) eta Lezaun (Lizarrerri) lotzen ditu. Urbasako mendilerroa, bestalde, herriaren ekialdean altxatzen da.

Herriak Etxarri Aranatz, Uharte Arakil eta Arbizurekin egiten du muga iparraldean, eta Urbasa mendilerroarekin hegoalde, mendebalde eta ekialdean.

Klima eta landaredia aldatu

Klima azpiatlantiar motakoa da eta ezaugarrien artean, eurite ugariak, neguko hotza eta uda garaiko lehorte txikia daude. Izan ere, abuztuko hilabetea idor jo daiteke. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu artekoa, eta prezipitazioak 1.400 eta 1.800mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak, bestalde, 120 eta 160 inguru dira, garaieraren arabera euriak ugariagoak direla.

Ergoiena inguratzen duten mendietan hainbat pagadi eta harizti daude. Pagadiak, San Donato eta Urbasako mendien maldetan (guztira 2.000 hektarea baino gehiago), eta hariztiak udalerriko gune lauagoetan (343 hektarea). Historian zehar hariztien azalera asko murriztu da mozketen ondorioz.

Herriak aldatu

Ondoko herri hauek osatzen dute Ergoiena: Lizarraga (herriburua), Dorrao eta Unanu.

Historia aldatu

1500. urtean Nafarroako erregeek Ergoiena Etxarri Aranatzetik bereizi zuten. Horrek iskanbilak sortu zituen herriek partekatzen zituzten santuen prozesioak zirela eta, baina epaileek horiek elkarrekin eta janaria erdibana jarriz egin behar zituztela erabaki zuten. Ergoienaren bereizte horretan, udalerria osatzen duten hiru herrien artean ere liskarrak hasi ziren zerga arazoengatik.

Udalerri modernoa 1857ko erroldan agertu zen lehen aldiz; hiru herrien bat-egiteaz sortu zen.

Demografia aldatu

Ergoienako biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko zazpi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,64 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika aldatu

Udal hauteskundeak aldatu

Azken agintaldietan, Ergoieneko alkatea Askogain herri ekimenekoa izan da. 2007an Tomas Andueza Elso izan zen. Beste hautesle elkarte bat aurkeztu zen, Batzarramendi. Boto baliogabeak hiru izan ziren (emandako guztien %1,03) eta boto zuriak bederatzi (%3,14). Abstentzioa %29,78 izan zen.

Ergoieneko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Askogain 150 4
Batzarramendi 128 3

2011n ere aipatu bi zerrendak aurkeztu ziren, zinegotzi banaketa berarekin. Maria Isabel Senar Berastegi aukeratu zuten alkate; udal horretan kargu hori izan duen bigarren andrazkoa da, Olatz Berastegiren ostean.[4]

Ergoieneko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Askogain 142 4
Batzarramendi 114 3

Udaletxea aldatu

  • HELBIDEA: Intxorreta Kalea, 15 (Lizarraga kontzejua)

Alkateen zerrenda aldatu

2003-2007 Fernando Etxauri Gallardón Indep.
2007-2011 Tomas Andueza Elso Askogain
2011-2015 Isabel Senar Berastegi Askogain

Euskara aldatu

Koldo Zuazo hizkuntzalariaren sailkapenaren arabera, Ergoieneko hizkera nafarrera euskalkiaren hego-sartaldeko azpimotan kokatuta dago. Lizarraga Ergoieneko euskara izeneko liburuan luze eta zabal aztertzen dute udalerriko euskara, alde linguistikoa (lexikoa, deklinabidea, aditzak eta fonetika) eta etnologikoa (toponimia, esaera zaharrak, kantak eta etxeen izenak) deskribatuz.

Zerbitzuak aldatu

Etxarri Aranazko Zerbitzuen Mankomunitateko kidea da Ergoiena.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Bibliografia aldatu

  • Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. VIII, Iruñea, 1992. ISBN 84-235-1146-4
  • Javi Navarro, Jose Navarro eta Mari Lurdes Andueza, Lizarraga Ergoieneko euskara. Nafarroako Gobernua, 2009.

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa