Abartzuza

Nafarroa Garaiko udalerria

Abartzuza[2] (ofizialki Abárzuza) Nafarroako mendebaldean dagoen udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 556 biztanle zituzten 2014. urtean. Nafarroako hiriburutik 38 kilometrora dago.

Abartzuza
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Monasterio de Santa María la Real de Iranzu. Abárzuza.jpg

Abartzuzako armarria


Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Lizarrako merindadea
Eskualdea Lizarrerria
Izen ofiziala Escudo de Abárzuza.svg Abárzuza <> Abartzuza
Alkatea José María Ros (Elkea)
Posta kodea 31xxx
INE kodea 31002
Herritarra abartzuzar
Kokapena
Koordenatuak 42° 43′ 35″ N, 2° 01′ 21″ W / 42.7264°N,2.0225°W / 42.7264; -2.0225Koordenatuak: 42° 43′ 35″ N, 2° 01′ 21″ W / 42.7264°N,2.0225°W / 42.7264; -2.0225
Azalera 14,7 km2
Garaiera 569 metro
Distantzia 39,73 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 538 (2019)
Red Arrow Down.svg−12 (2018)
alt_left 273 (%50.7)265 (%49.3) alt_right
Dentsitatea 37,82 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 6,51
Zahartze tasa[1] % 27,52
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 52,08
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 78,33 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 7,88 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 6,55 (2010)
Euskararen erabilera % 0,2 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.abarzuza.es

GeografiaAldatu

Inguru naturala eta kokapenaAldatu

Herria Nafarroa mendebaldean dago Lizarrako merindadearen iparraldean. Behin Lizarrara helduta N-120 errepidea Lizarragako mendateranzko norabidean hartuta ailegatzen da herrira.

Abartzuzak Urbasako mendilerroa eta Ameskoabarrenekin egiten du muga iparraldean, Deierrirekin ekialde eta hegoaldean, eta Allinekin mendebaldean.

HistoriaAldatu

Abartzuzako sorrera, XI. mendean izan zen, hala ere, 1198an herri hau, Antso Azkarra Nafarroako erregearena izan zen. Garai horretan erregeak, Abartzuzako eliza, Iruñari eman zion eta horren truke, guda garaian bizilagunak deitzeko eskubidea zuen.

Irantzu monasterioa, zistertar estiloan eraiki zen, badirudi aurretik benediktinar komunitate bat egon zela. Abartzuzako herritarrek, zaharberritu zuten eta Artaxoa eta Arteagako jauregietako ondasunekin konpondu zen. XIII. mendean, errege eta nobleek emandako diruari esker, monasterioak ondasun eta jabetza ugari lortu zituen Nafarroako erreinuan. XV. mendearen erdialdera, Nafarroako guda zibilaren eraginak jasan zituen eta ondorioz, jabetza ugari galdu zituen.

XVI. mendeko eraikuntzak dira ugarienak beraz, noble asko egon zirela pentsatu daiteke.Andra Mariaren Jasokundearen eliz-parrokia, 1522an eraiki zen, gotiko-errenazimendu garaian, Erdi Aroko eraikuntzaren murru zaharrak aprobetxatuz. Santa Barbara baseliza, 1500 urtean eraikia, zaharrenetarikoa, Gotiko estiloan eraiki zen.

1851 urterarte, administratiboki, Deierri bailararen barne zegoen baina garai horretan eta erreforma administratibo liberalen ondorioz, independente bilakatu zen. Garai horretan udalerriko gobernua, biztanleen etxeak eta banandu ondoren, udalerri bilakatu zen eta berezko arauak izan zituen.[3]

DemografiaAldatu

Abartzuzako biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 41 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %7,08 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

PolitikaAldatu

Udal hauteskundeakAldatu

2007an ez zen udal hauteskunderik izan Abartzuzan, ez zelako inongo talderik aurkeztu[4]. Agrupacion Independiente de Abárzuza herri ekimeneko Arturo San Martín Morrásek alkate izaten jarraitu zuen.

2011n bi zerrenda aurkeztu ziren. Elkeak 249 boto eskuratu zituen (6 zinegotzi) eta Independientes por Abárzuza delakoak 52 (1). Leheneko José María Ros Antona izendatu zuten alkate.

AlkateakAldatu

2003-2007 Arturo San Martín Morrás Indep.
2007-2011 Arturo San Martín Morrás Indep.
2011- José María Ros Antona Elkea

UdaletxeaAldatu

Abartzuzako antzinako udaletxea Foruen plazan egon zen, eta eraikin berria XX. mendearen hasieran altxatu zuten. Udaleko idazkaria Goñerri, Jaitz eta Deierriko idazkari ere bada. Udalak alkatea eta sei zinegotzi dauzka.

  • HELBIDEA: Plaza Nagusia z/g

Azpiegitura eta garraioakAldatu

La Estellesaren Donostia eta Logroño bitarteko lineak (NA-10 zenbakiko emakida) geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Udal autobusakAldatu

Lizarrerria Buseko linea hauekin ditu loturak:

Lizarrerria Bus
AbartzuzaOspitalea 2 AiegiDeiu / Arroitz

Jaiak eta ospakizunakAldatu

  • Abartzuzako jaiak abuztuaren 13tik abuztuaren 19ra ospatzen dira. Jaien azken egunean herri bazkari bat antolatzen da Irantzuko monasterioaren inguruetan, herritarrek bazkari horri "Abadejada" deitzen diote.
  • Aste santua

Ondasun nabarmenakAldatu

Irantzuko monasterioa nabarmentzekoa da, herriko kanpoaldean eta izen bereko auzoan kokatua.

Abartzuzar ezagunakAldatu

JakingarriakAldatu

  • Herriaz gain Anderatz eta Irantzu guneak ere daude udalerri honetan; hori dela-eta 1842. urtera arte herriaren izen ofiziala Abarzuza y Anderaz izan zen.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa