Gesalatz
Gesalatz[4] ([ges̺alats̻]) Nafarroako udalerria da, Lizarrerrian ipar-ekialdean kokatua. Gesalazko ibarrak eta udalerriak ez dute erabat bat egiten, Jaitz herria ere ibarreko zatia delako, baina bere udalerria osatu du. Gesalatz udalerriak 78,1 kilometro koadro ditu, eta 456 biztanle zituzten 2014. urtean.
Gesalatz | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() | |||
| |||
![]() | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Lurraldea | ![]() | ||
Merindadea | ![]() | ||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Erkidegoa | ![]() | ||
Izen ofiziala | ![]() | ||
Alkatea | María Vicenta Goñi Azantza (AIG, indep.) | ||
Posta kodea | 31xxx | ||
INE kodea | 31120 | ||
Herritarra | gesalaztar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°45′00″N 1°55′00″W / 42.75°N 1.9166666666667°W42°45′00″N 1°55′00″W / 42.75°N 1.9166666666667°W | ||
Azalera | 76,82 km² | ||
Garaiera | 522 metro | ||
Distantzia | 35 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 438 (2022: ![]() | ||
Dentsitatea | 5,7 biztanle/km² | ||
Zahartzea[2] | % 30,72 | ||
Ugalkortasuna[2] | ‰ 28,57 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[2] | % 70,18 (2011) | ||
Desberdintasuna[2] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[2] | % 6,54 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 7,80 (2018: ![]() | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.guesalaz.es |
GeografiaAldatu
Inguru naturala eta kokapenaAldatu
Gesalatz Lizarrako merindadearen iparraldean dago, Iruñetik 35 kilometrora eta Lizarratik 16ra. Allozko urtegia udalerri honetan dago kokatuta, Deierrirekin batera.
Iparraldean Goñerrirekin egiten du muga, ekialdean Jaitz eta Girgillaorekin, mendebaldean Lezaun eta Deierrirekin, eta hegoaldean Ziraukirekin.
KlimaAldatu
Gesalazko Iturgoien herritik gertu, itsasoaren mailatik 1.224 metrora, Nafarroako Gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.[5]
HerriakAldatu
Gesalatz udalerria ondoko herri hauek osatua dago: Argiñano, Arzotz, Bidaurre, Biguria, Estenotz, Garisoain, Genbe, Irurre, Iruxo, Iturgoien, Izurtzu, Lerate, Muetz (udaletxea), Muniain eta Muzki. Aipatu herri guztiek azkena izan ezik zenbait urtez berezko udalerri bana izan zutela jasotzen da 1842ko erroldan.
Herri hustuak ere baditu: Neusol (Irurren), Opako edo Opakua (Arzotzen), Oro (Jaitzen), Zurbano (Iturgoienen), eta Zurundain (Garisoainen).
DemografiaAldatu
BilakaeraAldatu
Gesalazko biztanleria |
---|
![]() |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bederatzi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,96 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Herrietan banaketaAldatu
Herria | Populazioa (2014) |
---|---|
Argiñano | 36 |
Arzotz | 17 |
Bidaurre | 39 |
Biguria | 6 |
Estenotz | 22 |
Garisoain | 27 |
Genbe | 32 |
Iruxo | 10 |
Irurre | 42 |
Iturgoien | 97 |
Izurtzu | 25 |
Lerate | 25 |
Muetz | 49 |
Muniain | 20 |
Muzki | 9 |
PolitikaAldatu
Udal hauteskundeakAldatu
Gesalazko alkatea Agrupación Independiente de Guesálaz (AIG) taldeko María Vicenta Goñi Azantza da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Udaletxeko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen, gehiengo osoa. Baliogabeko botoak lau izan ziren (emandako guztien %1,31) eta boto zuriak bederatzi (botoen %2,99). Abstentzioa %33,41ekoa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Agrupación Independiente de Guesálaz | 173 | 4 |
Auzolan Guesálaz (AUGU) | 119 | 3 |
2011n bi zerrenda berberak aurkeztu ziren; zinegotzi banaketa bera eta oso antzeko boto kopurua jaso izan zituzten. Goñik segitu zuen alkate.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Agrupación Independiente de Guesálaz | 177 | 4 |
Auzolan Guesálaz (AUGU) | 113 | 3 |
UdaletxeaAldatu
- HELBIDEA: Errepide Nagusia z/g (Muetz kontzejua)
AlkateakAldatu
2007-2011 | María Vicenta Goñi Azantza | AIG |
2011- | María Vicenta Goñi Azantza | AIG |
Azpiegitura eta garraioakAldatu
La Estellesa autobus konpainiaren Iruñea eta Lizarra arteko lineak geltokia dauka Gesalazko hainbat kontzejutan. Lineak honako ibilbidea egiten du:
KulturaAldatu
EuskaraAldatu
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Gesalatz eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizialak euskara eta gaztelania dira. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %8,10ek zekien euskaraz hitz egiten.
2009ko urtarriletik Gesalazko udalerriaren izen ofiziala Guesálaz <> Gesalatz da[1].
Ondasun nabarmenakAldatu
- Gesalazko monumentu aipagarrienen artean Andra Maria eliza dago.
- Biguriako jauregia: XVIII. mendean eraikitako jauregia.
Ikus, gaineraAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- (Gaztelaniaz) Gesalatzi buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Izurtzuko kaleak Google Street Viewn.
Gesalatz | ||
---|---|---|
Argiñano | Arzotz | Bidaurre | Biguria | Estenotz | Garisoain | Genbe | Irurre | Iruxo | Iturgoien | Izurtzu | Lerate | Muetz | Muniain | Muzki |