Dolina edo torka jatorri karstikoko sakongune itxi eta txikia da.[1] Osin mota bat da, erliebe karstikoen ezaugarri berezi den sakonune geologiko berezia.

Dolinaz jositako ingurunea Aralarko mendilerroan.

Morfologia

aldatu

Oro har, dolinak ez dira kareharrizkoak bakarrik diren lurraldeetan, tupak osaturikoetan baizik, kareharri eta buztinez osaturiko harkaitzak, osagai bakoitza kopuru ezberdinean. Prozesua, erlatiboki sinplea da. Atmosferako Karbono dioxidoa euri urarekin konbinatzen da azido karbonikoa eratzeko. Honek, tupen kaltzio karbonatoa erasotzen du eta kaltzio bikarbonato bihurtzen du. Honela, buztina aske geratzen da. Hau, erliebearen beheko aldean metatzen da lur gorriko kubetak eratuz, dolina izena hartzen dutenak, baita uvala edo polje izeneko haran karstikoak. Lur gorria, deskaltzifikaziozko buztina da, eta, nekazaritzari dagokionez, oso emankorra da.

Hasieran, dolina guztiak xurgatzaileak dira (ura galtzen dute infiltrazio bidez). Ondoren, errekastoek buztina garraiatzen duten tokian, hau, dolinaren hondoan metatzen da, iragazgaitz egin eta urmael bihurtuz, eurien ondoren beteko den urmaela, eta poliki-poliki lehortuko da uren lurruntzeagatik. Dolina, eraketa karstiko bat da, harkaitzaren disoluzioa edo kobazulo baten sabaiaren erorketagatik eratutakoa. Tamaina ezberdinetako sakonune biribilak eratzen ditu. Oro har, putzu zabal bat bezala aurkezten da, gutxi gora-behera, laua den hondo batekin. Urak azpian hartzen baditu, aintzirak eratu daitezke.

Disolbaketako dolinak lurzoruaren materia galtze motel baten ondorio dira, lehenengo putzutu eta gero infiltratu egiten diren euri urek disolbatuta. Hondoratze dolinak lurzorua hutsune karstiko baten gainean hondoratzen denean eratzen da, azken honen sabaiaren erorketagatik.

Oso sakona ez den hondo lau bat baldin badute, kubeta esaten zaie, edo platertxoko dolina, hondoan lur gorria duena, zeinek, karstifikazio prozesuek jarraitzea eragozten duen. Baina, prozesuak jarraitzen badu, dolinak inbutu itxura hartzen du. Orduan, putzuko dolina bat dago. Putzuko dolina, osin batekin lotuta egon daiteke: lurgainarekin lotuta dagoen horma azpibertikaleko hutsunea. Ohi, osinak, lurrazpiko sare batekin lotuta daude.

Dolina asko batzen direnean, uvala bat eratu daiteke, eta, eskala handiagoan, polje bat.

Erreferentziak

aldatu
  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Dolina. .

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu