Urdiain

Nafarroa Garaiko udalerria


Urdiain[2] Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Sakanako eskualdekoa, zehazki Burunda bailaran. 15,37 km2 ditu, eta 677 biztanle zituen 2014. urtean.

Urdiain
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Urdiain herriaren kale bat.jpg

Urdiaingo bandera

Urdiaingo armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Iruñeko merindadea
Eskualdea Burunda, Sakana
Izen ofiziala Escudo de la Burunda.svg Urdiain
Alkatea David Carmelo Oroz Alonso, (EH Bildu)
Posta kodea 31810
INE kodea 31240
Herritarra urdiaindar
Kokapena
Koordenatuak 42° 52′ 59″ N, 2° 07′ 59″ W / 42.883055555556°N,2.1330555555556°W / 42.883055555556; -2.1330555555556Koordenatuak: 42° 52′ 59″ N, 2° 07′ 59″ W / 42.883055555556°N,2.1330555555556°W / 42.883055555556; -2.1330555555556
Azalera 15,37 km2
Garaiera 530 metro
Distantzia 47 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 677 biztanle
% 51,98 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 48,02
Dentsitatea 44,05 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 10,79
Zahartze tasa[1] % 43,2
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 36,76
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 75,61 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 8,6 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 74,68 (2010)
Euskararen erabilera % 47,4 (2011)
Datu gehigarriak

GeografiaAldatu

Urdiain Iruñeko merindadearen iparraldean dago, mendebalderen dagoen muturrean. N-240 errepidean hasten den auzo-errepide batetik heltzen da herrira.

MugakideakAldatu

Mugakide ditu iparraldean Ataun (Gipuzkoa), hegoaldean Urbasa mendilerroa, ekialdean Iturmendi, eta mendebaldean Altsasu.

HistoriaAldatu

HistoriaurreaAldatu

Burdin Aroan eraikitako hainbat trikuharri daude, Ataun-Burunda estazio megalitikoaren baitan. Urdiaingo trikuharririk garrantzitsuenak Beotegiko Murkoa, Intxuspe I eta II eta Portuzagaña dira[3].

AntzinaroaAldatu

Askotan esan da Aracilumetik barrena zihoan galtzada erromatarra Burundan nonbait aurkituko zela Burdigalatik Astorgara zihoan galtzadarekin, eta jendeak "galtzada erromatar" izena eman dio Aitziberretik doan Bernoako galtzadari, baina hau Erdi Arokoa da, mandazainek erabilita. Hala ere, litekeena da Urdiaingo lurretatik igarotzea erromatar galtzada bat, oraindik aurkitu ez dena[4].

Erdi AroaAldatu

Urdiaindik Ataungo San Gregoriora doan bidean, Sarabe inguruan, Jose Maria Satrustegik Erdi Aroko gune multzo bat aurkitu zuen, XI eta XIII. mende ingurukoa. Gune arkeologiko horiei Jentilen sukaldea[5] eta Jentilen Laihoa[6] izena jarri zaie. Bertan aurkitutako txanponak Filipe II.a Augusto (1180-1223), Luis IX.a Frantziakoa (1226-1270), Fernando III.a Gaztelakoa (1230-1252) eta Alfontso X.a Gaztelakoaren (1252-1284) erregealdietakoak dira[7]. Bertan dago Gaztaleko-aitza izeneko toponimoa, gaztelu bat zegoela proposatzen duena[8]. Izan ere, Gipuzkoa Gaztelaren esku geratu zenean, mugako gune bilakatu zen Sakana, eta hainbat gaztelu eta gotorleku eraiki ziren ohikoak ziren lapurretengandik babesteko. Dakigunez, bi talde ibiltzen ziren Burundan lapurretan: Lope Gartzia Murua, Lazkaoko jauna, eta Gartzia Lopez Arbizukoa, malfechores de Arbiçu izena zuen taldearen burua. Azken honetan Ziorditik Arbizurainoko hainbat pertsonek parte hartzen zuten[9] Honen ondorioz, 1355an Luis Nafarroakoa Urdiaingo lurretan saiatu zen herri handiago eta gotortu bat egiten, Villafuert deituko zena, 132 etxerekin[10]. Proiektua ez zen garatu.

Burundako herriak muga bilakatu zirenean, Antso VII.a Nafarroakoak Guardiako forua eman zien 1208an. Aguraingo herritarrek Altsasuko elizari su eman ziotenean Erregearen pribilegioak galdu ziren, eta horregatik Filipe III.a Nafarroakoak berriro forua eman zien 1336an, Karlos II.a Nafarroakoak 1375an berretsi zuena. Urdiaingo herritarrek ordaintzen zuten zerga bat gailurdirua deitzen zen; 1498an Joanes III.a Nafarroakoak zerga hau barkatu zien[11]. 1366an Aitoren seme bat zegoen (Gonzalvo II.a) eta hamaika su edo etxe; 1450ean 44 su zeudela kontatzen zen[12].

1512ko uztailaren 21ean Gaztelako armada Urdiaindik pasa zen Nafarroako konkistaren bidean.

Aro ModernoaAldatu

Nafarroaren konkistaren ostean, muga-zergak mantentzen jarraitu ziren, eta oraindik ere Urdiain zergak ordaintzeko lekua zen, Ataungo bidetik Pasaiatik zetozen merkantzientzat. 1530ean Burundan hiru lekutan ordaintzen ziren muga-zergak (tabla izena ematen zitzaien, eta kobratzen zuenari, tablajero): Olatzagutian Charles Gongorakoak kobratzen zuen Gipuzkoa edo Arabatik sartu eta Lizarraldeara zihoazenei; Altsasun kobratzen zitzaien Gipuzkoatik sartu eta Sakana edo Iruñera zihoazenei eta Etxarri-Aranatz, Iturmendi edo Urdiainen Altsasutik pasa gabe Ataundik Gipuzkoara zihoazenei. Honela, askotan bi aldiz kobratzen zitzaien gipuzkoarrei, hartzen zuten bidearen arabera. Gipuzkoatik arrainak, etxe-abereak, oihalak eta burdinazko produktuak ekartzen ziren eta Nafarroatik zerealak eta ardoa esportatzen ziren.[13]

1544an Batzarramendin bildu ziren Burundako herritarrak, muga-zerga Altsasu, Urdiain eta Bakaikutik kendu eta Etxarri eta Gorritira eraman zela salatzeko. Lizarraldekoak ere kexatu ziren, izan ere Santa Marinatik jaitsita Bernoako galtzada hartzen zuten Lazkaora joateko, bereziki neguan, Etxarri eta Altsasutik igarotzea ezinezkoa izaten zenean. Aldaketarekin egun bat galtzen zutela zioten[13].

1575ean Inkisizioak sorginkeriaren aurkako prozesuak hasi zituen inguru horretan, bereziki Ziordian eta Urdiainen. Urdiainen, gainera, Maria Martiz izeneko emakume bat deserriratu zuten.

 
Urdiaingo eliza, 1731ean amaituta

1548an eliza eraikitzen hasi zen, baina arazo asko egon ziren, tartean 1698an eraikinaren zati bat erortzea; ez zen bukatu 1731. urtera arte[3]. 1647an San Pedro baseliza eraiki zen, Altsasu eta Urdiainen arteko lurrean orain[14].

XVIII. mendean batez ere garia eta artoa ereiten zen Urdiainen, baita kalitate handiko lihoa eta, artoari lotuta, babarrunak. Hala ere, produkzio hori ez zen nahikoa guztiak mantentzeko, eta horregatik migrazioa zein garraiolarien lana funtsezkoa zen[15]. Gipuzkoara haritzen egurra saltzen zen, ontzigintzan erabiltzeko[16]. Urdiainen herentzia ez zen maiorazko bidez banatzen, baizik eta modu berean seme-alaba guztiei. Horregatik, lurzorua pieza txikitan banatzen zen, produkzioa asko zailduz[15]. 1662an Nafarroako Gorteek zereala Gipuzkoara saltzea baimendu zuten, eta 1678an Arabara; honek abantaila eman zien bi muga horietatik gertu zeudenei, eta merkatari sektore bat sortu zen, karga-animalien jabe zirenak. 1711n Urdiainen 16 mandazain, 23 mando eta 40 kabestru zeuden, Gipuzkoa, Bizkaia eta Baionarekin komertzioan[15]. 1724an zerealaren salmentan mugak jarri ziren berriro ere, baina Burundan salmentak jarraitu zuen, askotan kontrabandoan. Adibidez, 1712an Pedro Zufiaurre urdiaindarrak tabakoa zeraman Bilbotik Tuterara[17].

Mandazain hauek izan ziren Urdiainen dirua egin eta lehen burgesia txikia osatu zutenak. Laster hasi ziren maileguak egiten, partikularrei zein instituzioei, adibidez 1773an ganadu-aziendaren galera handia eman zenean. Garaian bizi ziren gerrak zirela eta, askok ezin izan zituzten maileguak itzuli, eta ordainketa gisa lurrak jasotzen hasi ziren, partikularrak zein komunalak, lur-jabe bilakatuz[15]. Askok, migratzaile ziren senideekin egiten zituzten negozioa, espeziak, txokolatea edo anisa ekartzen. Irabazitako diruaren parte bat komertzioa bultzatzeko erabili zuten, Caracasko Gipuzkoar Konpainian zein Filipinetako Konpainian[15].

Aro GaraikideaAldatu

Iberiar Penintsulako Gerraren ostean lehen aipatutako burgesia-txiki horrek boterea eta dirua galdu zuen. Laster hasi ziren maileguak eskatzen Nafarroako Gorteei. Komertzioa asko jaitsi zen, eta mandazainak geroz eta gutxiago ziren ere[15].

Tomas Zumalakarregik Ameskoatik Gipuzkoara zihoan bide zaharra erabili zuen Lehen Karlistaldian[12].

1846an Burundatik bereizi zen eta udal independente bilakatu zen. Madozen Desamortizazioa 1855an eman zen. 1863an errota bat eta teila-fabrika bat saldu ziren ondorioz[18].

Gaur egungo udaletxearen 1868an eraiki zen[14].

1930ean Urdiainek 821 biztanle zituen[19]. Espainiako Gerra Zibilari lotutako errepresioan Francisco San Román Galbete erail zuten; bere gorpua Otsaportillora bota zuten[20].

EkonomiaAldatu

Historikoki Urdiaingo sektore ekonomiko nagusia nekazaritza izan da. Hala ere, XX. mendetik aurrera industrializazio prozesua hasteak eta Altsasu gune industrialetik hurbil egoteak industriaren garapena eragin du. Horrenbestez, gaur egun sektore nagusia industria da.

Nekazaritza (garia, artoa, patatak, garagarra, bazka...) eta abeltzaintza xumea nagusitzen dira. Abereek herri lurretan bazkatzen dute.

DemografiaAldatu

 
Herriko etxe bat.
Urdiaingo biztanleria
 

2008ko erroldan, Espainiaz kanpoko hamazortzi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 2,98 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

PolitikaAldatu

Udal hauteskundeakAldatu

2007an Urdiaingo alkate kargurako Nafarroa Bai alderdi politikoko Miguel Ángel Zubiria Galartza aukeratu zuten. Udaleko zazpi zinegotzietatik bost lortu zituen, gehiengo osoa. Baliogabeko botoak hiru izan ziren (emandako guztien %0,71) eta boto zuriak hamar (%2,39). Abstentzioa %23,41ekoa izan zen.

Urdiaingo Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Nafarroa Bai 264 5
Eusko Abertzale Ekintza 145 2

2011ko udal hauteskundeetan ere bi zerrenda lehiatu ziren baina ez ziren 2007koak. Bildu atera zen garaile eta Urdiaingoak Elkarturik Aurrera izenekoak 3 zinegotzi lortu zituen.

Urdiaingo Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Bildu 152 4
Urdiaingoak Elkarturik Aurrera 147 3

2015ko udal hauteskundeetan EH Bildurena izan zen udala berritzeko aurkeztu zen zerrenda bakarra.

Urdiaingo Udala (2015)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Euskal Herria Bildu 233 7

UdaletxeaAldatu

 
Urdiaingo udaletxea

Udaletxea 1868an eraiki zen, eta harriz egindako leiho eta ateak dauzka. Hormoina harlangaitzez egina dago. Eraikina 1981ean zaharberritu zen azken aldiz. Udala alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute. Urdiaingo udaleko idazkaria Ziordiako idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Barrenkalde, 24

AlkateakAldatu

2007-2011 Miguel Ángel Zubiria Galartza Nafarroa Bai
2011-2015 Sebastian Aristizabal Irigoien Bildu
2015- David Carmelo Oroz Alonso EH Bildu

AzpiegiturakAldatu

Urdiain Etxarri Aranazko Zerbitzuen Mankomunitateko kide da.

GarraioakAldatu

La Burundesa autobus konpainiaren Gasteiz-Iruñea lineak Sakanako herriak elkartzen ditu, eta geltokia du herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Lineak ibilbide hau du:

KulturaAldatu

Euskara[21]Aldatu

EuskalkiaAldatu

Urdiainen Burundako euskara egiten da, nafarreraren azpieuskalki berezi bat: izan ere, Burunda Nafarroa Garaiko mendebaldean dagoenez, Araba eta Gipuzkoa ondoan dituela, hiru alderdi horietako ezaugarriak jaso ditu, tarteko hizkera da bete-betean. Koldo Zuazo hizkuntzalariak sakonki aztertu zuen hainbat Urdiaindarren laguntzarekin eta liburu bat argitaratu zuen 2010ean.

Koldo Zuazok herritarren laguntzarekin 4.500 hitz bildu nahi ditu Urdiaingo hiztegi batean. 2021eko abenduan, Durangoko azokan, aurkeztu nahi dute hiztegia. Aurretik Burundako herrietako bi hiztegi argitaratu dira: Altsasukoa Kandido Izagirrek egin zuen eta Bakaikukoa Patxi Ondarrak.[22]

Herri horretan gorde da hobekien, hain zuzen ere, Burundako euskara, Urdiainen baizik ez baita zaharrengandik gazteengana igaro euskalki hori.

Euskararen bilakaera 1970etikAldatu

Urdiainen ez Burundako beste herrietan, euskara erabateko heriotzatik gertu jarri zela 1970 aldera. Pedro Irizarrek Euskal Herrian zeuden euskaldunak zenbatu zituen 1973an eta Burundako 1.173 euskaldunen erdia Urdiainen zegoen. Hauek izan ziren datuak: Urdiain 690; Altsasun 150; Olatzagutian 140; Bakaikun 120; Iturmendin 60; Ziordian 10.

Urdiain egiazko herri euskalduna zen orduan. Gainerakoetan, adinekoak ziren euskaldunak eta gazteek erdaraz egiten zuten. Eta etenda zegoen guraso eta seme-alaben arteko transmisioa. Baina 1968an, Etxarri Aranazko ikastola sortu zuten eta 1969an Altsasuko «Iñigo Aritza» ikastola. 80ko hamarkadan euskara eskola publikoetan sartu zen. Gaur egun euskarzako eredua erabat nagusi Burunda guztiko ikastetxeetan. Irakaskuntzaz kanpo ere beste urrats egin dira. 1994an Guaixe aldizkaria sortu zen Sakana guztirako eta, aldi berean, Bierrik! Elkartea antolatu zen egitasmoa egoki bideratzeko. 1999an Beleixe irratia sortu zen. Guaixe aldizkariak funtsezkoa izan da euskararen zabalkundean. Euskarak egin zuen gorakada oso nabarmena izan zen Burundako herririk hazienetan, Altsasun (1991ean %13,47 zen euskalduna eta 2001ean %21,56) eta Olatzagutian (1991ean %13,09 zen euskalduna eta 2001ean %21,05), baina era berean, Urdiainen egin duen atzerakada ere bai (1991ean %85,95 zen euskalduna eta 2001ean %74,73).

UEMAko sortzaileetako batAldatu

Urdiain UEMA (Udalerri Euskaldunen mankomunitatea) sortu zuten 19 udaletako bay izan zen: Abaltzisketa, Aizarnazabal, Altzo, Arbizu, Aulesti, Baliarrain, Dima, Errezil, Etxebarria, Gatika, Ikaztegieta, Leaburu-Txarama, Lizartza, Munitibar, Muxika, Nabarniz, Orendain, Urdiain, eta Zaldibia.[23] Hainbat urtetan egon da[24] baina 2019an ez dago barruan.[25]

JaiakAldatu

IhoteakAldatu

Momoxarro xirri kiti xarro, esportero molinero. Zaia janda putza bero, arre compañero

Urdiaingo inauteriak edo ihoteak ezagunak dira. "Momoxarroak" dira bertako pertsonaia nagusiak.[21]

Urdiainen 3 egunez antolatzen dituzte inauteriak: larunbatean “manta-eguna” da pertsonaia nagusia, eta igandean eta asteartean momoxarroak ateratzen dira. Makilekin ibiltzen dira kaleetatik herritarren atzetik, hauek ihesean korrika joaten direlarik.

Momoxarro handiak eta txikiak ateratzen dira Urdiainera, momoxarro asko. Zigorra eskuan, "momoxarro xirrikiti xarro..." oihu egiten zietenei astindu ederrak egiten dizkieten.[21]

SanjoanakAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Sanjoan kantaita»
San Juanen kantaita, 2014

Donibane jaia berezia da Urdiainen. San Joan baselizara joaten dira eta herriko neska gazteek abesten dute, belarretik garira joango dela ospatuz. Bazkalostean elkartu, eta azken ensaioak egin ondoren, jantzi eta San Juango ermitara abiatzen dira, bertan, meza ostean dantzatu eta kantatzeko.

Besteak beste Resurrección Maria de Azkuek, Francisco Arraras eta Jose Maria Satrustegik bildu zituzten Urdaingo San Juan Kantaitaren hitzak, eta azken honek jasotako aldaera da abesten dena[26][27].

Kanta luze baten ostean, gari soroetara joan eta Orain arte belar, hemendik aurrera gari! esan ohi zen.

ElkarteakAldatu

Urdiaindar ospetsuakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  3. a b «URDIAIN - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2020-01-24.
  4. «Bernoako galtzada zati berriak argitara - Sakana» Guaixe.eus . Noiz kontsultatua: 2020-01-25.
  5. de Leizaola Calvo, Fermín. (1973). «El yacimiento de Jentilen-Sukaldea en Urdiain (Navarra)» Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra (13): 33-48.
  6. Calvo, Fermín de Leizaola. (1974). «El yacimiento de Jentilen Laihoa en Urdiain» Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra (18): 413–420 ISSN 0590-1871 . Noiz kontsultatua: 2020-01-25.
  7. Mateu, Felipe. "Dineros torneses y castellanos hallados en Sarabe (Urdiain)." Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra 5.13 (1973): 29-32.
  8. Barandiaran, Ignacio. Materiales de Sarabe (Urdiain). Estudio arqueológico. .
  9. Urbina, José; Rojas, Jon. (2009-12-01). «La frontera de los malhechores: bandidos, linajes y villas entre Álava, Guipúzcoa y Navarra durante la Baja Edad Media» Studia historica. Historia medieval, ISSN 0213-2060, Nº 23, 2005 (Ejemplar dedicado a: Fronteras y límites interiores, 1), pags. 171-205 (23) . Noiz kontsultatua: 2020-01-24.
  10. (Gaztelaniaz) Idoate, Florencio. (1979). Rincones de la historia de Navarra. Diputación Foral de Navarra, Institución Príncipe de Viana . Noiz kontsultatua: 2020-01-24.
  11. «BURUNDA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2020-01-25.
  12. a b Baroja, Julio Caro. (1995). «Un pueblo de encrucijada» Príncipe de Viana (206): 803–826 ISSN 0032-8472 . Noiz kontsultatua: 2020-01-25.
  13. a b Aragón Ruano, Álvaro. (2015). Comercio, transporte y conflictividad en la frontera entre Guipúzcoa y Navarra durante la primera mitad del siglo XVI. doi:http://hdl.handle.net/10810/24806 ISSN 0210-2889 . Noiz kontsultatua: 2020-01-25.
  14. a b Gran Enciclopedia de Navarra | URDIAIN. . Noiz kontsultatua: 2020-01-25.
  15. a b c d e f (Gaztelaniaz) Marcotegui, Ángel García-Sanz. (2018-03-09). «LA "BURGUESÍA" COMERCIAL DE LA BURUNDA (NAVARRA), EN LOS SIGLOS XVIII Y XIX» Vasconia (4) . Noiz kontsultatua: 2020-01-25.
  16. «Ibarrak XVI. mendeko baleontzi baten errepika egiteko egurra jarriko du - Sakana» Guaixe.eus . Noiz kontsultatua: 2020-01-25.
  17. A. G. N., Protocolos, José Goicoechea y Echeverría, Altsasu, 30, 46 eta 48 or.
  18. (Gaztelaniaz) Chaparro, Rafael Gómez. (1967). La desamortización civil en Navarra. Ediciones Universidad de Navarra . Noiz kontsultatua: 2020-01-24.
  19. «Población (1930) por provincias, edad y sexo.» www.ine.es . Noiz kontsultatua: 2020-01-25.
  20. (Gaztelaniaz) Navarra, Diario de. (2017-05-14). «Urdiain entrega los restos de Francisco San Román Galbete, asesinado en 1936» diariodenavarra.es . Noiz kontsultatua: 2020-01-25.
  21. a b c Zuazo Zelaieta, Koldo.. ([2010]). Sakanako euskara : Burundako hizkera. Euskaltzaindia ISBN 9788423532049 PMC 693941783 . Noiz kontsultatua: 2019-08-02. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name ":0" defined multiple times with different content
  22. «Burundako hiztegia martxan da - Urdiain» Guaixe.eus . Noiz kontsultatua: 2019-08-02.
  23. «UEMA: 25 urte bidea zabaltzen | UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea» www.uema.eus . Noiz kontsultatua: 2019-08-02.
  24. «UEMA eguna larunbatean - Sakana» Guaixe.eus . Noiz kontsultatua: 2019-08-02.
  25. «UDALERRIAK | UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea» www.uema.eus . Noiz kontsultatua: 2019-08-02.
  26. Urdiain: San Juan Kantaita 2014. . Noiz kontsultatua: 2020-01-25.
  27. «"San Juan Kantaita egitea ohore bat da" - Urdiain» Guaixe.eus . Noiz kontsultatua: 2020-01-25.
  28. (Gaztelaniaz) Satrustegi, Jose Maria. (PDF) Estudio etnográfico de Urdiain.. . Noiz kontsultatua: 2019-06-30.

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa