Ireki menu nagusia

Elorri beltza edo arantzabeltza (Prunus spinosa) mendi aldean hazten den zuhaixka da, estimatua bere fruituak direla eta, basaranak alegia.

Elorri beltz
Closeup of blackthorn aka sloe aka prunus spinosa sweden 20050924.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaRosaceae
LeinuaAmygdaleae
GeneroaPrunus
Espeziea Prunus spinosa
L.
Datu orokorrak
Iturria Q12059685 Itzuli

20-200 cm garai izan daiteke. 16 mm lore zuria izaten du. Otsail eta maiatzaren artean loratzen dena. Mediterraneo ingurukoa da. (0 - 1600 m) bizi da.

LandaketaAldatu

 
Elorri beltza martxoan

Elorri beltzaren landaketa 1997an hasi zen, patxaran ekoizteko behar diren basaranak lortzeko asmoz. Egun 150 ha landalur daude Nafarroan[1], gehiengoak Erriberan eta Erdialdean. Landareak, beste fruitu arbola ugari bezala, landatu eta 3 urtera iristen dira heldutasunera, eta 15 urtez irauten du ekoizpen garaiak. 2002an, 250 tona basaran jaso ziren[2].

PatxaranaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Patxaran»

Basaranak anis-pattarrean beratzean patxarana lortzen da. Ohiturari jarraiki, basa elorri beltzetatik lortzen dira basaranak; hala ere, 1990eko hamarkadatik elorri beltz landaketak egin dira.

Nafarroan ekoizten da patxaranaren %95. 2000an, Nafarroako 7,7 milioi litro patxaran saldu ziren[3].

ErrefentziakAldatu