Beriain (mendia)
- Artikulu hau Andimendiko tontorrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Beriain (argipena)».
Beriain (gaztelaniaz San Donato) Nafarroa Garaiko mendebaldeko mendi bat da, Andimendi mendilerrokoa. Sakana haranean dago, Euskal Herriko erdigunean, eta duen garaieragatik oso irudi ezaguna da ingurumarietan.
Beriain | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.493 m |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 42°53′34″N 1°59′52″W / 42.8928°N 1.9978°W |
Mendikatea | Andimendi |
Herrialdea | ![]() |
Foru erkidego | ![]() |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Unanutik |
Luberri | Luberri |
1.493 metro garai da.[1] Goian dagoen San Donato baseliza Nafarroa Garaikoetan altuen dagoena da, eta bertan San Donato eta San Kaiet gurtu ohi dira.
Izenaren auzia aldatu
Badirudi mendiaren izen bakarra, oraintsu arte, Berain zela. Beriain formaren lehenengo agerpena 1920koa da, Espainiako Instituto Geográfico y Catastral erakundearen mapa batean. Batzuek mendiaren tontorrean dagoen San Donato baselizaren izena ematen diote mendiari, baina inguru hori ondo ezagutzen duenak biak bereizi ohi ditu.
Igotzeko abiapuntuak aldatu
- Lizarragako mendatea (4 ordu).
- Uharte Arakil (3 ordu).
- Goñerri (3 h 30 m).
- Unanu (2 h 30 m).
- Senosiain (2 h 30 m).
- Dorrao (2 h 30 m) .
Iruditegia aldatu
-
Beriain mendia Etxarri Aranazko soroetatik ikusita.
-
Beriain mendia eta Unanu herria.
-
Torrealdai eta Arrizabalaga, tontorreko ermitan, Sakana osoa lainopean dagoela.
-
Beriain Zamartzetik.
Erreferentziak aldatu
- ↑ «Beriain (San Donato) (1493 m) - Mendiak.eus» mendiak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-10).
Ikus, gainera aldatu
Kanpo estekak aldatu
- Beriain inguruko hainbat ibilbide, Argia aldizkarian.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |