Ameskoabarrena
Ameskoabarrena[3] ([ames̺koaβarena]) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrako merindadekoa. Iruñea hiriburutik 60 kilometro mendebaldera dago, eta 764 biztanle zituen
2014. urtean.
Ameskoabarrena | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() | |||
| |||
![]() | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Lurraldea | ![]() | ||
Merindadea | ![]() | ||
Eskualdea | Lizarrerria | ||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Erkidegoa | ![]() | ||
Izen ofiziala | ![]() | ||
Alkatea | Diego Arturo Urra Velasco (AIAB, Indep.) | ||
Posta kodea | 31xxx | ||
INE kodea | 31013 | ||
Herritarra | ameskoar, ameskoabarrendar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°46′15″N 2°07′54″W / 42.770889°N 2.131692°W | ||
Azalera | 46,8 km² | ||
Garaiera | 563 metro | ||
Distantzia | 60 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 732 (2022: ![]() | ||
Dentsitatea | 15,64 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 27,9 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 19,87 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 77,32 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 8,32 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[1][2] | % 10,80 (2018: ![]() | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://amescoabaja.org/ |
Ameskoabarrena jaurerria izan zen Erdi Aroan, eta udalerriari buruzko lehen dokumentu idatzia XI. mendekoa da. XVI. mendea arte, herriaren izena Ameskoa ([ames̺koa]) izan zen. Bestalde, Ameskoabarrenean zegoen Inzura ([ins̻uɾa]) hiribildua (1201ean sortua), gerora Ameskoazar ([ames̺koas̻aɾ]) izenaz ezaguna izan den tokian.
Geografia Aldatu
Ameskoabarrena Lizarrako merindadearen iparraldean dago, Urbasako mendizerratik gertu. Urbasako mendilerroa eta parkea udalerriaren iparraldean daude kokaturik. Bestalde, Urbasako mendateak Ameskoabarrena eta Olazti (Sakana) lotzen ditu.
Ingurune naturala eta klima Aldatu
Ibarraren erdialdean dagoen klima mediterraneoko guneren bat, eta ipar eta ipar-ekialdeko mendietako klima atlantikoa izan ezik, udalerriaren gehienean klima azpimediterraneoa nagusitzen da. Urteko batez besteko tenperatura 8-10 gradukoa da, eta prezipitazioak 800 eta 1400 mm bitarte dira. Iparraldeko gune menditsuenean 1.400 mm-tik gorakoak ere izan daitezke. Urteroko egun euritsuak 100 eta 120 bitarte dira.
Ameskoabarrena da baso gehien dituen Nafarroa Garaiko udalerria, udalerriaren azaleraren % 65,6. Larretarako erabilitako lurrak % 16,1 dira, eta laborantzarakoak % 15,1. Zuhaitz espezieen artean nabarmentzen dira ametza, haritz hostotxikia eta, udalerriaren iparraldean, pagoa.
Udalerri mugakideak Aldatu
Iparraldean Urbasarekin egiten du muga, hegoaldean Lana eta Allinekin, ekialdean Abartzuzarekin, eta mendebaldean Eulaterekin.
Herriak Aldatu
Zortzi kontzejuk osatzen dute Ameskoabarreneko udalerria: Artatza, Bakedao, Barindano, Ekala, Gollano, San Martin, Urra eta Zudairi.
Demografia Aldatu
Ameskoabarreneko biztanleria |
---|
![]() |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hamaika etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,34 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).
Politika Aldatu
Udaletxea Aldatu
Udaletxe zaharra Zudairitik gertu dagoen Bazarramendi izeneko gunean izan zen. Ondorengo udal eraikina Zudairiko kontzejuaren etxean egon zen. Gaur egungo udaletxea 1923an eraiki zen Luis Salvatierra arkitektoaren proiektuaren arabera. Udalak alkatea eta sei zinegotzi dauzka.
- HELBIDEA: San Anton kalea, 30 (Zudairi kontzejua)
Udal hauteskundeak Aldatu
Ameskoabarrengo alkatea Diego Arturo Urra Velasco da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Orduan bera kide zen Basaula zerrendak atera zituen aukeratutako zinegotzi guztiak. Baliogabeko botoak 5 izan ziren (emandako guztien %1,29) eta 14 boto zuri izan ziren (botoen %3,66). Abstentzioa %46,41koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Basaula | 347 | 4 |
2011n berriro Urra atera zen alkate, kasu honetan AIAB (Agrupación Independiente Améscoa Baja) zerrendako kide. Beste bi zerrendak (Agrupación Independiente Artaza eta Arrepuia) ere ordezkaritza lortu zuten.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
AIAB | 301 | 5 |
Artaza | 74 | 1 |
Arrepuia | 64 | 1 |
Alkateak Aldatu
Hauek izan dira Ameskoabarrengo azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia |
1979 | 1983 | ||
1983 | 1987 | ||
1987 | 1991 | ||
1991 | 1995 | ||
1995 | 1999 | ||
1999 | 2003 | ||
2003 | 2007 | ||
Diego Arturo Urra Velasco | 2007 | 2011 | Basaula |
Diego Arturo Urra Velasco | 2011 | 2015 | Agrupacion Independiente de Amescoa Baja |
Martin Jose Lopez de Zubiria San Martin[4] | 2015 | 2019 | Independenteak |
Estibaliz Erdocia Ormazabal[4] | 2019 | Jardunean | Agrupacion Independiente de Amescoa Baja[5] |
Azpiegitura eta garraioak Aldatu
Automoviles Urederra autobus konpainiak Ameskoabarrengo Zudairi eta Barindanoko kontzejuak Lizarrarekin batzen ditu. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:
Kultura Aldatu
Euskara Aldatu
Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Ameskoabarrena eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldan, herritarren % 6,60k zekien euskaraz hitz egiten.
2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatzeko eta gune mistoan udalerri gehiago (horien artean Ameskoabarrena) sartzeko proposamena aurkeztu zuten Nafarroako Legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustekabeko jarrera aldaketak atzera bota zuen gune mistoaren hedapena.[6] 2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak erabaki zuen eremu mistora sartzea Ameskoabarrena, beste 43 udalekin batean.
Erreferentziak Aldatu
- ↑ a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- ↑ Euskaltzaindiaren 155. araua: «Nafarroako udal izendegia».
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ «LIZARRAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA Aurkeztutako hautagai-zerrendak» NAO 78. zenbakia, 2019ko apirilaren 24a, asteazkena (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ Euskarakultur.com webguneko albistea.
Ikus, gainera Aldatu
Kanpo estekak Aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- (Gaztelaniaz) Ameskoabarrenari buruzko informazioa, Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Bakedano kontzejuaren ikuspegia, Google Street View-n.
- "Nafar Away" saioan (11TB).
- "Herri txiki, infernu handi" saioan (ETB1).