Ireki menu nagusia

Huntz arrunta (Hedera helix) Hedera generoko espezie botaniko bat da, jatorriz Europako, Afrikako iparraldeko, eta Asiako baso hezeetakoa —Indiatik Japoniaraino—.

Huntz arrunt
Ivy 77uf be.JPG
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaApiales
FamiliaAraliaceae
GeneroaHedera
Espeziea Hedera helix
Banaketa mapa
Hedera helix area kz1.png
Datu orokorrak
Habitat zuhaitz, Labar, lowland Itzuli eta Horma

Euskal Herrian dagoen familiaren nahiz generoaren ordezkari bakarra da, eta oso ugaria da leku heze eta ospeletan.

EzaugarriakAldatu

Landare bizikorra da, betiberdea eta zurkara, herrestaria nahiz igokaria. Euskarririk izanez gero, hormetan, harkaitzetan nahiz zuhaitzetan gora hazten da eta 25-30 metrotaraino igo daiteke dituen zurezko sustrai arrotzei esker. Euskarririk ezean, berriz, lur gainean zabaltzen da.

Sendagarri bezala oso erabilia izan da, nahiz eta pozoitsua izan.

HostoakAldatu

 
hosto gingildun gazteak zurtoin igokarietan

Hostoak iraunkorrak, bakunak eta txandakatuak dira, apur bat larrukarak, gainaldean berde ilun distiratsua eta azpialdean berde-urdinxka, 5 eta 10cm arteko diametroa izaten dute. Bi hosto mota egoten dira landare berean: palmatu gingildunak goranzko zurtoinetan, eta gingilik gabeko erronbo-formakoak lore-zurtoin emankorretan, azken hauek eguzkitara jarrita egoten dira, normalean zuhaitzen adaburuan edo euskarriaren goialdean kokatuta.

KimuakAldatu

Kimu gazteak eta helduak ere ezberdinak izaten dira elkarren artean, horrela, kimu gazteak argalak eta malguak dira eta sustrai arrotzak dituzte igo eta eusteko. Helduak, ostera, lodiak eta sustraigabeak dira, adar itxurakoak.

LoreakAldatu

Loreak txikiak, aktinomorfoak eta erregularrak dira, berde kolorekoak, eta 3–5 cmko diametroa duten ginbail globularretan elkartuta egoten dira. Udazkenaren amaieran banaka sortzen dira.

Kalizak bost sepalo ditu, obulutegiari soldatuak, eta korolak bost petalo aske. Androzeoak bost lorezil aske ditu, petaloekin txandakatuta eta obarioak gainaldean duen diskoan txertatuta. Ginezeoa inferoa da, eta obulutegiak, bost karpelo konkreszentez eratuta dagoenak, bost lorexaki aske eta bost lokulu ditu eta horietako bakoitzean obulu bat.

Nektar ugari dute, eta hau oso elikagai iturri berantiar garrantzitsua izaten da erleentzat eta beste intsektu batzuentzat. Polinizazioa anemogamoa da.

FruituakAldatu

Fruituak baia beltzak dira, txikiak, ilar baten tamainakoak. 2-5 hazi izaten dituzte eta neguaren amaieran edo hurrengo udaberrian heltzen dira. Hegazti askorentzat elikagai garrantzitsuak dira. Gizakiarentzat, ordea, pozoitsuak dira. Fruitu horiek jaten dituzten hegaztiek haziak barreiatzen dituzte.

Hostoak lepidoptera bezalako beldarrek jaten dituzte, esate baterako Phlogophora meticulosa, Noctua janthina, Odontopera bidentata, Euplexia lucipara, Idaea seriata (huntza besterik ez du jaten), Ourapteryx sambucaria, Peribatodes rhomboidaria.

ErabilpenakAldatu

 
Landatutako barietate baten hostoak

Asko landatzen da huntza apaingarri gisa, bai bere bizimodu basatiaren erakargarritasunagatik bai bere hosto betiberdeagatik. Azken urteotan hosto koloreaniztunak eta hosto-forma ezohikoak dituzten espezieak erabiltzen ari dira. Oso erabilgarriak dira hormak eta ezpondak estali eta babesteko.

Asko eztabaidatu da ea huntzak zuhaitzak eta hormak kaltetzen dituenentz. Zuhaitzei buruz, Europan dagoen iritziaren arabera, zuhaitzei ez die kalte handirik eragiten, nahiz eta biek elkarrekin lehian egon lurra, nutrienteak eta ura lortzearren, eta begetazio dentso eta astuna duten zuhaitzek hausturak izan ditzakete haizeak eraginda.

Hormei dagokionez, badirudi morterozko horma batean huntzaren sustraiak ez direla sartzen eta, beraz, ez dute horma kaltetzen. Baina, mortero galera duten hormetan benetako sustraiak gara ditzakete eta ahuldutako morteroan sartu eta horma hondatu. Dena dela, huntzak erauztea korapilatsua izan daiteke eta hormari huntzak berak baino kalte handiagoa eragin. Egun porlanez eta area gutxiz egindako morteroak sendoagoak dira lehen areaz eta kareaz bakarrik egiten zirenak baino.

SendabelarraAldatu

Huntza purgante eraginkorra da, eta hostoak erabiltzen ziren zauriak sendatzeko. Hostoaren sustantzia aktibo bat saponinamota bat da, batez ere alfa eta beta saponinak.

Saponinei esker Hedera helixek akzio espasmolitikoa eta espektorantea du. Onartu da saponinek urdaileko epitelioan erreakzio batzuk eragiten dituela, eta bide batez, bronkioetako glandula mukosoak aktibatzen ditu nerbio-seinaleen bidez mukia ezeztatzeko.

Bestalde, animalietan eta in vitron egindako ikerketek frogatu dute huntza-aterakinetan dauden soponosidoek espasmo muskularrak eragozten dituzte bronkio-aldean, batez ere alfa hederina.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Huntz arrunt