Hostazuri
Hostazuria (Sorbus aria) Sorbus generoko zuhaitza da, hosto-erorkorren nahiz koniferoen basotan agertzen dena talde txikiak osatuz. Hostoen azpialdea zuria du, hortik bere izena, eta, oso itxura berezia ematen dio ezaugarri horrek. Europako zatirik handienean, Asia mendebaldean eta Afrika iparraldean hedatuta dago. Euskal Herrian, berriz, alde gehienetan agertzen da, altitude ertaineko mendietan bereziki; hegoalderantz joanda urrituz doa eta leku lehorrenetan ez da azaltzen.
Hostazuri | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Rosales |
Familia | Rosaceae |
Generoa | Sorbus |
Espeziea | Sorbus aria |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Q2837127 |
Basionimoa | Crataegus aria |
Ezaugarriak
aldatu25 m arteko zuhaitza, baina altitude garaietan ez da zuhaixka-neurritik pasatzen. Enborra grisaxka eta leuna du eta, zartatu egiten da ale zaharretan. Adakerak forma oboidea du eta oso adarkatua da. Adar gazteak iletsuak dira eta lentizela gris ugari dituzte. Begiak dira 5 – 16 mm-koak, handiak, konikoak, oboideak, iletsuak eta pixka bat likatsuak gaztetan eta, gero glabroak eta ez-likatsuak.
Hostoak
aldatuHostoak 4 –12 x 2 - 9 cm-koak, bakunak, berdeak gainaldean eta zilarkarak edo zuri-ilupadunak azpialdean, bigarren mailako 8 – 15 nerbio sekundario pare oso nabariekin. Hostoa bitan zerratua edo oso ahulki gingildua. Pezioloa laburra eta ilupaduna.
Loreak
aldatuMuturreko korinbetan multzo handietan bilduak, eta pedizelo eta kalizan ilaun zuriz estaliak. Korola 5 petaloz osatua eta, petaloak zuriak eta ilaundun azazkal batekin. Androzeoa 20 estaminez osatuta dago, dibergenteak eta petaloak baino motzagoak, eta, filamentu lineal eta glabrodunak. Ginezeoak 2 – 3 karpelo ditu, oinarrian fusionatuak eta beste hainbeste estilo aske, oinarrian ilupadunak.
Fruituak
aldatuMamitsua da, pomo-erakoa, 17 x 15 mm artekoa eta kalizak koroatua. Azala gorri-laranja du eta mamia gozoa, pixka bat mikatza eta irintsua.
Banaketa
aldatuEuropako zatirik handienean, Asia mendebaldean eta Afrika iparraldean hedatuta dago. Euskal Herri ia osoan ageri da, altitude ertaineko mendietan bereziki, eta, hegoaldera hurbilduta gero eta urriagoa da leku lehorrenetan desagertu arte. Horiez gain, beste leku askotan ere aurkitu daiteke, baina apaingarritzat asko landatzen delako.
Ekologia
aldatuHosto-erorkorren nahiz koniferoen basoetan agertzen da talde txikitan, bereziki harri biluzia agertzen den tokitan. Hareharritan eta kareharritan hazi daiteke, baina bigarrenean hobeto. Itsas mailatik 2.200 m-ko altitudera arte iristen da eta altitude horietan zuhaixka-eitea hartzen du. Nitrogenoan txiroak diren lurzoruak behar ditu.
Fenologia
aldatuApirila eta maiatza artean loratzen da eta fruitua iraila eta urria artean heltzen da.
Erabilera
aldatuHazkunde motelekoa da baina zepatik oso ondo hazten da eta oso sustrai-sistema indartsua duenez lurzoruak finkatzeko oso landare egokia da.
Bere edertasunagatik apaingarritzat ere landatzen da.
Fruituak espektoratzaile gisa erabili izan dira.
Zura zuria da, gorrixka ale zaharretan, astuna eta gogorra, eta, ebanisteriako eta tornugintzako objektuen elaborazioan erabiltzen da.
Erreferentziak
aldatu- Edukiaren zati bat EuskalNatura.eus webgunetik hartu da, copyrightaren jabeak onartu baitu hango testu-edukiak Euskarazko Wikipedian CC BY-SA 3.0 ES Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratzea, baldin eta iturria aipatzen bada (ikusi eztabaida orria).