Zoiolagana

Euskal Herriko mendia

Zoiolagana Nafarroako mendi bat da, 1152 metroko garaiera duena eta Andiako mendilerroan dagoena. Elimendi edo Artesa izeneko menditik gertu dago, mendi honengandik lepo batek banatzen duelarik. Bi tontor hauek Infernuko Labarra deritzon labarra uzten dute mendebaldean.[1]

Zoiolagana
Datu orokorrak
Garaiera1.147 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°48′58″N 1°56′03″W / 42.81603°N 1.93427°W / 42.81603; -1.93427
MendikateaAndimendi
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Mendizaletasuna
Ohiko bideaIturgoien/Argiñano/Bidaurre
MendikatMendikat
LuberriLuberri

Abiapuntuak

aldatu

Abiapunturik interesgarriena Iturgoienetik da, Infernuko labarra igoz Ingiria izeneko tokiraino, non behera botata dauden Argiñanoko bordak. Sanguein mendebaldean eta Zoiola ekialdean uzten dituen toki honek ibilbide erraz bat ahalbidetzen du bi mendi hauetara, baita Artesa edo Elimendira ere. Ibilbide sinpleagoak abiatzen dira Argiñanotik, Bidaurretik, Genbetik edo Munarritzetik.

Argiñanotik, bide zabal batek muino kate luzea jarraitzen du, bere mendebaldeko aurpegitik Elimendi mendia inguratuz eta Zoiola lepora iritsiz, Elimendi eta Zoiolagana artean dagoena, bi tontorrez osatuta dagoena, 1152 eta 1147 metrora. Mendia, bere hegoaldeko aurpegitik igotzen da. Oso antzekoa da Bidaurretik edo Genbetik doazen ibilbideak. Hegoaldeko aurpegian, Elimendiren parean kokatuz, mendi honetara igotzeko aukera ere izango da, hona, Zoiola lepotik ere hel daitekeelarik.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
    Zoiolagana (Mendikat)

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa