Mexiko Hiria
Mexiko Hiria[1] (gaztelaniaz: Ciudad de México sjuˈðad de ˈmexiko ahoskatua) edo Mexiko Barruti Federala (gaztelaniaz: Ciudad de México, Distrito Federal edo México, D.F.) Mexikoko hiriburua da, eta munduko hiri handiena azalera kontutan hartuta eta hirugarren metropolirik handiena biztanleria kontutan hartuta, Tokio eta New York-Newark metropolien atzetik.
Munduko hiri garrantzitsuenetako bat da, ez bakarrik Mexikoko BPG-aren erdia duelako, baizik eta erakunde moduan, munduko ekonomiako 23. postuan izango zelako. Mexikoko hiriburua eta hiri populatuena da. Erdialdeko goi ordokian dago kokatua, jatorriz aintzira zena. Bere inguru metropolitanoa, barruti federala eta Mexikoko estatuan sakabanatua, munduko handienetako bat da 20 milioi biztanlerekin.
Hizkuntza nagusia eta ofiziala gaztelania da, nahiz eta nahuatl eta otomí jatorrizko hizkuntzatzat hartzen diren. Nahuatla lingua franca zen inguruan espainolen iritsiera baino lehen. Gaur egun hiriko Milpa Alta eta Xochimilco ordezkaritzatan hitz egiten da.
Geografia
aldatuMexiko Hiria eta metropoli eremua Anáhuac haranean (Mexikoko Harana) aurkitzen da eta 3.691 km² luze-zabal da. Batez besteko 2.240 metroko altitudean, Ardatz Neobolkanikoaren erdialdean kokatua dago. Mendiek eta sumendiek harana inguratzen dute, iparraldeko zati txiki batean izan ezik, bertako airea (eta kutsadura) harrapatuz. Haranaren ekialdean mendiak 5.000 metro baino gehiago dituzte (bertan daude Popocatépetl eta Iztaccíhuatl sumendiak).
Lurrikaren arriskua eta sumendi aktiboak hurbil egotea hiriaren ezaugarriak dira.[2]
Historia
aldatuAntzinako kondaira baten arabera, aztekak Mexiko alderantz emigratu zuten iragarpen bat bete nahian: hiria eraiki behar zuten lekuan arrano bat aurkituko zuten suge bat jaten. Kondaira honen arabera, Texcoco aintzirako uhartetxo baten aurkitu zuten arranoa sugea jaten nopal kaktus paten gainean. Horrela, bertan eraiki zuten hiriburua 1325an, Mexiko-Tenochtitlan izenarekin, aintzirako uharte eta uhartetxo ugari batuz eta lurrak ubidez lehortuz. Hiria Ipar eta erdialdeko Amerikako handiena bihurtu zen, eta garai hartan munduko handienetakoa 300.000 biztanle baitzituen.
Espainiarrrak 1519an iritsi ziren hiria eta Moctezumaren jauregian ostatu hartu. Hernán Cortések, konkistatzaileen buruak, setioa eta konkista gudua gidatu zuen. Hiria eta Azteka Inperio osoa 1521eko abuztuaren 13an menperatu zuten. Hiria suntsitu eta Europako estiloan berreraiki zen. Karlos I.a Espainiakoak armarria eta hiri agiria 1523an eman zizkion. Aro kolonialean Mexiko Hiria Espainia Berria erregeordetzako hiriburu izan zen, eta Yucatán, Guatemala, Filipinak eta Kubako kapitaintzetako administrazio gunea.
Independentzia gerraren ondoren, hiria Mexikoko Inperio independenteko hiriburu izendatu zen. Gobernu monarkikoaren ondoren gobernu errepublikarra eta federala iritsi zen 1824an, eta hiria Batasuneko egoitza nagusi izendatu zuten. Horretarako barruti federal bihurtu zen Mexikoko estatutik bananduz.
1950eko hamarkadan, hiriak 2 milioi biztanle inguru zituen. Gerraondoko hazkuntza ekonomikoari esker, hiria herrialdeko gune komertzial eta industrial bihurtu zen, Federazioko eta Erdialdeko Amerikako milaka immigrante erakarriz.
1968an Olinpiar Jokoak bertan izan ziren, Latinoamerikako lehen hiria, eta bakarra 2016 arte. Horren harira 1968an ikasleen protesta handiak egon ziren hirian eta urriaren 2an Mexikar Armadak Tlatelolco hiru kulturen plazako hilketa burutu zuen ikasleen aurka.
1985eko irailaren 19an lurrikara handi bat gertatu zen, Richter eskalan 8,1 graduraino iritsiz. Gobernuaren arabera 6.000 hildako izan ziren, baina beste iturri batzuetan oinarrituz 35.000 hildako inguru izan zirela uste da.
1990ean, metropoli eremuak 16 milioi biztanle baino gehiago zituen. Hiriaren kokapena dela-eta, mendi eta sumendiz inguratua, industriak eta autoek eragindako airearen kutsadura oso handia da, haizeak ez baititu gasak egoki barreiatzen.
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Mexiko Hiria, Tacubaya) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 28.2 | 29.3 | 33.3 | 33.4 | 33.9 | 33.5 | 30.0 | 28.4 | 28.5 | 28.9 | 29.3 | 28.0 | 33.9 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 21.3 | 22.9 | 25.5 | 26.6 | 26.3 | 24.7 | 23.2 | 23.4 | 22.5 | 22.4 | 21.9 | 21.2 | 23.5 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 13.6 | 15.0 | 17.4 | 18.7 | 19.0 | 18.5 | 17.4 | 17.5 | 17.1 | 16.2 | 14.9 | 13.9 | 16.6 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 5.9 | 7.0 | 9.2 | 10.7 | 11.7 | 12.3 | 11.5 | 11.5 | 11.6 | 9.9 | 7.8 | 6.5 | 9.6 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -4.1 | -4.4 | -4.0 | -0.6 | 3.7 | 4.5 | 5.3 | 6.0 | 1.6 | 0.0 | -3.0 | -3.0 | -4.4 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 7.6 | 5.6 | 10.4 | 23.1 | 56.5 | 134.9 | 161.4 | 153.4 | 127.8 | 54.1 | 12.8 | 6.9 | 754.5 |
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) | 2.21 | 2.41 | 3.65 | 8.05 | 13.44 | 18.15 | 22.39 | 22.30 | 19.24 | 9.71 | 4.13 | 2.34 | 128.02 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 0.04 | 0.05 | 0.10 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0.19 |
Eguzki orduak | 207.7 | 214.7 | 229.4 | 210.0 | 198.4 | 153.0 | 145.7 | 158.1 | 138.0 | 176.7 | 198.0 | 186.0 | 2215.7 |
Hezetasuna (%) | 56 | 49 | 45 | 46 | 55 | 66 | 73 | 73 | 74 | 78 | 72 | 60 | 62 |
Iturria (1): Colegio de Postgraduados (normals,extremes and snow)[3] Servicio Meteorológico Nacional (some extremes)[4] | |||||||||||||
Iturria (2): Hong Kong Observatory (sun only)[5] |
Garraiobideak
aldatuTrafiko handiko hiria da eta garraio publikoa ere oso zabala da.
Mexiko hiriko metroak munduko sare handienetako bat da eta garraioaren oinarria da. 12 lineak eta 195 geltokik osatzen dute sarea.
Busak ere ugariak dira eta hiru sare osagarri daude: metrobusa, ohiko busak eta minibusuak. Metrobus sarea garraio azkar gisa eratu da hirian, sei linea ditu eta metroaren hainbat ezaugarri barneratzen ditu. Ohiko busa da hedatuena 94 linearekin. Minibusak, pesero izenarekin ezagunak, sare osagarria osatzen dute, pribatuak dira baina lizentzia behar izaten dute.
Ondasun nabarmenak
aldatuMexiko Hiriko hirigune historikoa eta Xochimilco1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Katedrala | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | i, ii, iv, v |
Erreferentzia | 412 |
Kokalekua | |
Eskualdea2 | Latinoamerika eta Karibea |
Izen ematea | 1987 (XI. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Mexiko Hiriko hirigune historikoa (Centro Histórico) eta Xochimilco ur-gaineko lorategiak Gizateriaren Ondare izendatu ditu Unescok. Hirigune historikoko leku ezagunenen artean daude Konstituzio plaza (Zócalo), Metropolitar Katedrala, Jauregi Nazionala (hiruak espainiar garaikoak) eta Tenplu Nagusia (azteken garaikoa).
Mexiko Hiriko ikono ezagunenetakoa urrezko Independentziaren Aingerua da, Paseo de la Reforma hiribide dotorean kokatua. Hiribide hori Maximiliano I.ak eraikiarazi zuen, Parisko Eliseo Zelaien hiribidea eredu hartuta, Jauregi Nazionala eta Chapultepec Gaztelu Inperiala lotzeko asmoarekin. Egun, finantza gune garrantzitsua da hiribide hau, non Mexikoko Burtsa eta enpresa egoitza ugari dauden. Beste hiribide nagusi bat Avenida de los Insurgentes da, munduko hiribide luzeenetarikoa (28,8 km luze).
Chapultepec parkeko muino gainean Chapultepec Gaztelua dago, egun museo dena, eta parkeko beste museoen gainean ikuspegia duena. Museo hauen artean dago Antropologia Museo Nazionala (Museo Nacional de Antropología), non Azteken Egutegi Harria dagoen.
Beste eraikin garrantzitsu bat Arte Ederren jauregia da (Palacio de Bellas Artes), haitzurdinez egindako antzoki-museoa, Porfirio Díaz presidentearen garaian hasia eta 1920ko hamarkadan amaitua Mexikoko Iraultzaren ondoren. Eraikin hau hain da astuna, ezen gutxinaka hondoratuz joan den azpiko lur bigunean. Diego Riveraren margo famatuak daude bertan.
Hiru Kulturen Plaza (Plaza de las Tres Culturas) Tlatelolco auzoan eta Guadalupekoko Ama Birjinaren basilika ere leku esanguratsuak dira. Gainera, hiriak 160 museo inguru ditu, 100 arte galeriatik gora eta 30 bat kontzertu areto, urte osoan zehar dabiltzanak.
Coyoacán auzoa lasaia eta ikusgarria da. Bertan daude Frida Kahloren eta Leon Trotskiren etxe-museoak.
Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa (UNAM) hiriko hegoaldean dago, eta unibertsitate gisa duen garrantziaz gain, bere muralak ere azpimarratzekoak dira, biblioteka zentralarena batez ere (Juan O'Gormanek egina eta Gizateriaren ondarea izendatua. Mexikar muralismoaren beste adibide ikusgarriak daude hirian, aipatutako Diego Riverarenak, Siqueirosenak, Orozcorenak, Tamayorenak...
Argazkiak
aldatu-
Independentziaren Aingerua
-
Xochimilco Ur gaineko lorategiak
-
Teatro de la Ciudad de Mexico
-
Paris eraikina
-
Benito Juarezen monumentua
-
Torre Arcos
-
Sears eraikina
-
UNAMeko Biblioteka Zentrala
-
Coyoacaneko plaza
-
Frida Kahloren museoa (Etxe urdina)
Banaketa administratiboa
aldatuMexiko Hiria, Barruti Federala, 16 ordezkaritzatan (delegaciones) banatua dago. Nahiz eta Federazioko ((udalerri]]en pareko ez izan , 2000tik halako autonomia dute zenbait arlotan eta biztanleek zuzenezn hautatzen dituzte bertako ordezkariak.
Hauek dira hamaseiak:
1. Alvaro Obregón |
9. Iztapalapa |
Mexikar ezagunak
aldatu- Moctezuma Xocoyotzin (1466 aldean – 1520) azteken agintaria
- Frida Kahlo (1907-1954), margolaria.
- Octavio Paz (1914-1998), idazlea.
Ikus, gainera
aldatuHerri eta hiri senidetuak
aldatuMexiko Hiria ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:
|
|
Mexiko Hiria Iberoamerikako Hiriburu Hirien Batasunaren (gaztelaniaz: Unión de Ciudades Capitales Iberoamericanas - UCCI) (portugesez: União de Cidades Capitais Ibero-americanas) partaide da, 1982ko urriaren 12tik, jarraian agertzen diren hiriekin senidetarsun erlazioak hasiz: [6]
|
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
- ↑ «Mexikoko dardara - Zientzia Kaiera» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
- ↑ Normales climatológicas para Mexico-Central-Tacubaya D.F. Colegio de Postgraduados (Noiz kontsultatua: January 20, 2013).
- ↑ NORMALES CLIMATOLÓGICAS 1981-2000. Comision Nacional Del Agua (Noiz kontsultatua: January 5, 2013).
- ↑ Climatological Information for Mexico City, Mexico. Hong Kong Observatory (Noiz kontsultatua: September 5, 2012).
- ↑ (Gaztelaniaz) Unión de Ciudades Capitales Iberoamericanas. (Noiz kontsultatua: 2018-07-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Portal web del Ayuntamiento de Madrid. (Noiz kontsultatua: 2018-07-19).
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Mexiko Hiriaren webgune ofiziala
- (Gaztelaniaz) Mexiko Hiriko Euskal Etxea