David Alfaro Siqueiros

José de Jesús Alfaro Siqueiros, ezagunagoa David Alfaro Siqueiros gisa, (Chihuahua, Mexiko, 1896ko abenduaren 29a - Cuernavaca, Mexiko, 1974ko urtarrilaren 6a) mexikar pintorea izan zen.

David Alfaro Siqueiros

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé de Jesús Alfaro Siqueiros
JaiotzaPorto1896ko abenduaren 29a
Herrialdea Mexiko
HeriotzaCuernavaca1974ko urtarrilaren 6a (77 urte)
Hobiratze lekuaRotonda de las Personas Ilustres (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Blanca Luz Brum (en) Itzuli
Angélica Arenal Bastar
Hezkuntza
HeziketaOpen air school (en) Itzuli
Academy of San Carlos (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, unibertsitateko irakaslea, militarra, grabatzailea eta fresco painter (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAccademia delle Arti del Disegno (en) Itzuli
Genero artistikoagrafikoa
Zerbitzu militarra
Adar militarraConstitutional Army (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakMexikoko Iraultza
Espainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Mexikar Alderdi Komunista

Find a Grave: 18872 Edit the value on Wikidata
David Alfaro Siqueirosen hilarria, Mexiko Hirian.

Biografia

aldatu

Alfredo Ramos Martínez pintorearen eskolan ikasi zuen. Orozco eta Rivera mexikar muralistek bezala, Mexikoko Iraultzan esku hartu zuen. 1921ean, aurreko biekin batera, arte iraultzailearen agiria sinatu zuen.

Arte proletarioaren teorilari nagusietakoa izan zen. 1935ean lantegi bat sortu zuen Estatu Batuetan. Espainiako Gerra Zibilean, armada errepublikanoko ofiziala izan zen. Bere ideiak zirela eta, kartzelan eta erbestean izan zen zenbait aldiz. Bere garaiko estetika modernoaren aurka egon zen; Colonen aurreko artearen moldeak beretu nahi izan zituen, haietan oinarriturik gizartearen arazoen eta nahikundeen adierazpena izan behar zuen artea garatzeko. Pintura errealista defenditu bazuen ere, Siqueirosek ez zuen bere obra errealismo sozialista sobietarrak zehazturiko arauetara mugatu. Bere lanetan, kolore biziak, kontraste handiko argi-ilunak, lirismoa eta inpresionismoaren eragina dira aipagarri, eta errealismoak eta irudimenak bat egiten dute.

Mexikon ez ezik, beste herrialde batzuetan ere egin zituen muralak, hala nola Txilen (1939, Muerte al invasor) edo Kuban (1943, Arraza berdintasunaren alegoria); Estatu Batuetako museoetan ere zenbait obra ditu: Filadelfian, Erraldoiak, (1932); New Yorken, Kexu baten oihua (1937) eta Etnografia (1939). Obra gehienak, ordea, Mexikon dira, besteren artean munduan egin den pintura-muralik handiena (4.500 m2), Gizadiaren Historia (1966an egina). Beste zenbait lan: Sutea (1939); Traizioaren aurpegia (1947); Cuhautemocen apoteosia (1951).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: David Alfaro Siqueiros  

Erreferentziak

aldatu