Rufino Tamayo (Oaxaca, Mexiko, 1899ko abuztuaren 25a - Mexiko, 1991eko ekainaren 24a) mexikar pintorea izan zen.

Rufino Tamayo

(1945)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRufino del Carmen Arellanes Tamayo
JaiotzaZempoala (Veracruz) (en) Itzuli1899ko abuztuaren 26a
Herrialdea Mexiko
HeriotzaMexiko Hiria1991ko ekainaren 24a (91 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, grabatzailea eta eskultorea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaColegio Nacional (en) Itzuli
Royal Academy of Arts
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
National Academy of Fine Arts (Argentina) (en) Itzuli
Accademia delle Arti del Disegno (en) Itzuli
Mugimenduamodernismoa
rufinotamayo.org.mx…

Biografia aldatu

Ikasketak Mexikoko Arte Ederretako eskolan egin zituen. 1933an, Hezkuntza Ministerioko Arte Plastikoen saileko zuzendari izendatu zuten.

Pintore honek duen estiloan, espainiarren kolonizazioaren aurreko artearen oroitzapenak eta usadiozko irudiak elkartzen ditu. Hasieran, kubisten eragina izan zuen, eta espresionismoa landu zuen. Picassoren eragina nabaria da haren pinturetan. Muralak eta koadroak egin zituen; haren mural nagusiak Mexikon eta Estatu Batuetan daude. Mexikon, Mexikoko Kontserbatorio Nazionaleko (1933) eta Arte Ederretako jauregiko (1953) freskoak, eta Estatu Batuetan, Dallasko Arte Ederretako Museoan.

1949-1959 urte-bitartean, Parisen lan egin zuen (Unescoko jauregiko hormen dekorazioa, 1958), eta 1960an, Mexikon hartu zuen berriro bizilekua.

Koadro nagusiak: Animales (1943, Animaliak), El Cantante (1950, Kantaria).

 
Rufino Tamayo Museoaren sarrera, Chapultepec-en, Mexikon.

1981ean, Rufino Tamayo Museoa inauguratu zen Mexikon; bere koadro-bilduma handi bat dago han.


Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rufino Tamayo