Cusco edo Qosqo[1] (gaztelaniaz: Cuzco; bigarrena ofiziala hirian 1990az geroztik eta ˈqo̝s.qɔ ahoskatua) Cusco eskualdeko hiriburua da, Inka Inperioko hiriburua izandakoa.

Cusco
Qusqu
Cusco
hiria
Cusco hiriko ikuspegi orokorra. Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Peru
Probintzia
Eskualdea
Alkatea
Cusco
Cusco
Marina Sequeiros Montesinos
Fundazio espainiarra1533ko azaroak 15
AlkateaLuis Pantoja Calvo (en) Itzuli
Izen ofizialaCusco
Jatorrizko izenaQusqu
Posta kodea08000
Geografia
Koordenatuak13°31′20″S 71°59′00″W / 13.522222°S 71.983333°W / -13.522222; -71.983333
Map
Azalera70,3 km²
Altuera3399
Demografia
Biztanleria428.450 (2017)
79.515 (2007)
Dentsitatea4,82 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1534ko martxoaren 23a eta XIII. mendea
Telefono aurrizkia84
Ordu eremuaUTC−05:00
Hiri senidetuakLa Paz, Samarkanda, Atenas, Mexiko Hiria, Betleem, Xi'an, Rio de Janeiro, Krakovia, Chartres, Baguio, Santa Rosa de Copán, Cuenca (Ekuador), Habana, Jerusalem, Kyoto, Mosku, Jersey City, Potosí, Santa Barbara (Kalifornia), Kaesong (en) Itzuli eta Quetzaltenango
http://www.municusco.gob.pe www.municusco.gob.pe

Herrialdeko hegoaldeko mendilerroan dago, Huatanay ibaiaren arroan. Gutxi gorabehera, 300.000 biztanle ditu. Peruko toki turistiko nagusia da: urtean, milioi bat pertsona joaten dira hiria bisitatzera. UNESCOk, 1983an, Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Arma Plaza
"Cusco" deitutako hiria 1597ko mapa batean.
Hamabi angeluen harria "Hatum Rumiyuq" kalean
Mantas Kalea: eskumatara, elizako kanpandorrea eta Mesedearen komentua.
Hiriaren ikuspegia Sacsayhuamanetik. Arkitektura kolonialeko teilatuak.
Hiriaren ikuspegi orokorra. Antzinako grabatua

Izena aldatu

Hiriaren izenaren jatorria kitxuazko Qusqu edo Qosqo da. Tradizioak dioenez, erdigunea, zilborra, gerrikoa esan nahi du. Inken mitologiaren arabera, bertan, beheko mundua edo Uku Pacha, mundu ikusgaia edo Kay Pacha eta goiko mundua edo Hanan Pacha elkartzen baitziren. Horrela, hiria munduaren zilborra deitua izan zen eta hala deitua da oraindik ere, unibertsoari erreferentzia eginez. Hala ere, egungo kitxuazko hitz batek ere ez du esanahi horrekin lotzen.

Espainiar konkistatzaileak iritsi zirenean, 100.000 biztanle inguru zituen eta hiriaren izena gaztelaniara Cuzco eta Cusco formekin pasatu zen. Bi izenak berdin erabiltzen dira ordutik. Hala, Cuzco ageri da Karlos I.a Espainiakoaren errege zeduletan, Francisco de Jerezen kroniketan (1534), Estatuko Aldizkari Ofizialeko hainbat agiritan eta XIX. mendeko mapetan (1815etik) nahiz XX. mendekoetan (1976 arte gutxienez).

Cusco XVI. mendeko Peruko mapa historikoetan ageri da (1597tik, artikulu honetako mapan azaltzen denez), baita XVII., XVIII. eta XIX. mendekoetan 1814 arte.

1993tik, izen ofiziala Cusco da, eta, egun, hala agertzen da Peruko kartografia ofizialean, gaztelania hizkuntza ofiziala den beste herrialde batzuetan beste era ere erabiltzen segitzen den arren.

1993ko Peruko Konstituzio Politikoko 49. artikuluan, herrialdeko hiriburu historikoa ezartzean, idazteko modu ofiziala Cusco dela dio.

Cuscoko Udal Kontseiluak, 1990eko ekainaren 23tik, honako hau ezartzen duen 078 udal adostasuna onartzen zuen: Qosqo izena erabiltzea, Cusco hitzaren ordez, Cuscoko Udal Gobernuaren agiri guztietan.

Zalantzen hiztegi panhispanikoarean arabera, Perutik kanpora, gehienbat, Cuzco idazkera erabiltzen da.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Cusco)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 27.8 27.2 26.1 26.1 28.9 25.0 25.0 25.0 27.2 28.9 27.8 30.0 30.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 18.8 18.8 19.1 19.7 19.7 19.4 19.2 19.9 20.1 20.9 20.6 20.8 19.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 6.6 6.6 6.3 5.1 2.7 0.5 0.2 1.7 4.0 5.5 6.0 6.5 4.3
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 1.1 2.2 1.7 -3.9 -4.4 -5.0 -8.9 -5.0 -1.1 -1.1 -1.1 0.0 -8.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 145.3 133.7 107.0 43.2 8.7 1.5 4.0 8.6 21.8 39.4 71.9 122.7 707.8
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 18 13 11 8 3 2 2 2 7 8 12 16 102
Eguzki orduak 143 121 170 210 239 228 257 236 195 198 195 158 2350
Hezetasuna (%) 64 66 65 61 55 48 47 46 51 51 52 59 55.4
Iturria (1): World Meteorological Organisation (UN),[2] BBC Weather[3]
Iturria (2): Danish Meteorological Institute (sun and relative humidity),[4] Sistema de Clasificación Bioclimática Mundial (extremes)[5]

Historia aldatu

Fundazioa eta inka garaia aldatu

Bi elezahar indigenaren arabera, Cuscoren fundazioa bertako lehen estatu agintari Manco Cápac izeneko pertsonaia eta haren emazte eta arreba Mama Ocllorekin lotzen dute. Bi-bietan, Inken Haran Sakratuaren hegoaldera toki zehatzaren bila egindako erromesaldi baten ondoren, Inti eguzki jainkoak sortzaileei tokia adierazi ziela aipatzen da.

Datu arkeologiko eta antropologikoen bidez, Cuscoren okupazioaren benetako prozesua aztertzen joan da. Adostasunak, Taypiqala erresumaren gainbeherak, erresuma horretako herriaren migrazioa eragin zuela adierazten du. 500 gizon inguruko taldetxo hau, pixkana-pixkana, Huatanay ibaiaren haranean ezartzen hasiko zen, Cuscoren fundazioarekin amaituko zen prozesua. Gutxi gora-beherako data ez da ezagutzen, baina, hondakin batzuei esker, hiria dagoen tokia, duela 3.000 urte jada populatua zegoela ebazten da. Baina, soilik, haren kokapena, Inka Inperioaren hiriburutzat hartuta (XIII. mendearen erdialdea), Cusco Amerika osoko hiri populaturik zaharrena da.

Inken erresumako hiriburua eta gobernuaren egoitza izan zen, eta halaxe iraun zuen inperio garaian, Andeetako eta Hegoamerika osoko hiririk garrantzitsuena bihurtuta. Zentralismo horrek garrantzia eman zion, eta gune kultural nagusia eta gurtza erlijiosoaren ardatz izan zen.

Pachacutec gobernariari ematen zaio Cusco gune izpiritual eta politiko bihurtu izanaren meritua. Pachacutec 1438an iritsi zen boterera eta berak eta bere seme Tupac Yupanquik bost hamarkada eman zituzten hainbat tribu talde euren agindupean bateratzen eta antolatzen, besteak beste, Lupaca eta Colla tribuak. Pachacutec eta Tupac Yupanquiren garaian, Cuscoren domeinua Quitotik iparraldean, Maule ibaira hegoaldean iritsi zen, kulturalki, 4.500 kilometroko mendilerroetako biztanleak barneratuz.

Uste da, halaber, hiriaren jatorrizko diseinua Pachacutecena dela. Antzinako Cuscoren planoak puma delineatu forma du Haucaypata erdiko plaza: han, animaliaren bularraren tokia dago; burua, berriz, Sacsayhuaman gotorlekua dagoen muinoan dago.

Inken banaketa administratiboa, hots, inperioko lau eskualdeen mugak, Cuscoko plaza nagusian bat egiteko moduan antolatu zuten.

Fundazio espainiarra eta erregeordetza aldatu

Espainiar konkistatzaileek, egungo Peruko lurraldera iritsi zirenean, bazekiten euren xedea Cusco Inka Inperioko hiriburua hartzea zela.

Atahualpa inka Cajamarcan harrapatu ondoren, Cuscoraco euren ibilbidea abiatu zuten espainiarrek. Bidean, Inperioko hiriburua eta San Miguel de Tarangará hasierako hiriaren arteko lotura bezala zenbait hiri sortu zituzten. 1533an, Francisco Pizarrok Espainian ohi zen bezala sortu zuen Cusco, hots, Arma Plaza gisan —inken garaian ere plaza nagusia zen—, egungo hiriak oraindik duen kokapena ezarriz eta inken subirauen jauregiz inguratua zegoena. Iparralderantz ematen duen orubean katedralaren eraikuntza hasi zen. Pizarrok Cuscori Cusco, Hiri Noble eta Handia izendapena eman zion 1534ko martxoaren 23an.

Inka Inperiotik bizirik mantendu zirenek koloniaren lehen urteetan borroka bat izan zuten. 1536an, Manco Incak euren borrokak hasi zituen eta Vilcabambako Inkak izeneko dinastia sortu zuen. Dinastia 1572an amaitu zen, azken inka izan zen Tupac Amaru I.a garaitu, harrapatu eta lepoa moztu ziotenean.

Hiria erdialdeko Andeetako merkataritza eta kultura gune garrantzitsu bihurtu zen, Lima eta Buenos Aires arteko ibilbidean aurkitzen baitzen, baina erregeordetzaren administrazioak nahiago izan zuen Lima (Cusco baino bi urte geroago sortua, 1535ean), eta batez ere horrek El Callao portu naturalarekin zuen hurbiltasuna, Hegoamerikako bere domeinuen burua ezartzeko. Hiria, jada aipatua da ezagutzen den Peruri buruzko lehen mapan.

Cusco erregeordetzaren administrazioaren burutzat hartu zen herrialdearen hegoaldean: hasieran, herririk garrantzitsua izan zen, Arequipa edo Moquegua sortu berrien kaltetan. Bere biztanleria, nagusiki, euren foru eta pribilegioetako batzuk gorde zituzten inka aristokraziako indigenaz osatua zegoen. Espainiar ugari ere bertan bizitzen jarri ziren. Garai horretan hasi zen gaur egun hirian ikus daitekeen mestizaje kulturalaren prozesua.

Hiri garapena, behin baino gehiagotan, zenbait lurrikararen triskantzek eten zuten. 1650ean, lurrikara gogor batek ia eraikin kolonial guztiak suntsitu zituen. Lurrikara hartan, garrantzi handia hartu zuen Dardaren Jaunaren irudiak, gaur egun, oraindik ere, urtero prozesioan ateratzen dena.

1780an, Jose Gabriel Condorcanquik (Tupac Amaru II.ak) hasitako mugimenduak asaldatu zuen Cusco, espainiar administrazioaren aurka altxatu zenean. Haren altxamendua Cuscon aurkitzen ziren erregeordetza autoritateak estututa eduki zituen zenbait hilabetetako borrokaren ondoren apaldua izan zen. Tupac Amaru garaituta, preso hartu zuten eta, bere familia guztiarekin batera, Cuscoko armen plazan exekutatu. Gaur egun, oraindik, Jesusen Konpainiaren elizaren ondoan, Tupac Amaru II.arentzako presondegitzat erabili zen kaperak dirau. Mugimendu hura laster asko hedatu zen Ande guztietatik, eta hegoamerikar independentzia prozesuaren abiapuntua izan zen.

XIX. mendean, Cuscon, erregeordetza administrazioaren aurkako beste altxamendu bat gertatu zen. Mateo Pumacahua brigadierrak, Tupac Amaru II.aren armadaren aurka borrokatu zuen cuscotar mestizoak, beste mugimendu bat abiarazi zuen Angulo anaiekin batera, Peruren independentzia lortzeko. Altxamendu hura ere itzali egin zuten.

Errepublika aldatu

Peruk independentzia aldarrikatu zuen 1821ean, eta Cusco hiriak bere garrantzia mantendu zuen herrialdearen antolaketa politiko-administratiboari dagokionez. Hain zuzen ere, Cusco departamendua sortu zen, Brasileko mugarainoko Amazonia perutarraren lurraldeak ere hartzen zituena. Cusco hiria izan zen departamendu horretako hiriburua, eta perutar Andeetako hegoekialdeko hiririk garrantzitsuena.

XX. mendearen hasieratik, inoiz izandako garapen azkarrena hasi zuen hiriak eta ondoko Santiago eta Wanchaq barrutietara hedatu zen.

1911n, Cuscotik bertatik abiatu zen Hiram Binghamen espedizioa, Machu Picchuko hondakin inkak esploratzera eraman zuena.

Sariak aldatu

  • 1933an, Argentinako La Plata hirian egindako Amerikanisten Biltzarrak, hiria, "Amerikako Hiriburu Arkeologiko" izendatu zuen.
  • Geroago, 1978an, Italiako Milan hirian eginiko Munduko Hiri Handietako Alkateen 7. Konbentzioak, Cusco "Munduko Oinordekotza Kultural" izendatu zuen.
  • Azkenik, Parisen (Frantzia), UNESCOk hiria eta, bereziki, haren erdigune historikoa Gizateriaren Ondare Kultural izendatu zuen 1983ko abenduaren 9an.
  • Peruar estatuak, aurrekoarekin bat egiteko, Cusco, 1983ko abenduaren 22an, 23765 legearen bidez, Peruko Hiriburu Turistiko eta Nazioko Ondare Kultural izendatu zuen.
  • Gaur egun, 1993ko Konstituzio politikoak Cusco Peruko Hiriburu Historiko izendatzen du.
  • 2007ko uztailaren 7an, Machu Picchu, munduko 7 mirari berrien artean aukeratu zen.

Gaur egun aldatu

1950ean, beste lurrikara batek astindu zuen hiria eta bertako eraikin guztien heren bat suntsitu. Turismo toki garrantzitsu bihurtzen hasi zenez, bisitarien kopuru handiagoa jasotzen hasi zen.

1990eko hamarkadatik, jarduera turistikoak paper berezia bete zuen hiriko ekonomian; horren ondorioz, ostalaritza handitu zen. Gaur egun, Cusco Peruko toki turistikorik garrantzitsuena da. Bestetik, hiriak hazten segitzen du, San Sebastian eta San Jeronimo barrutietara ere hedatu baita.

Daniel Estrada Perez, Kitxua Hizkuntzaren Akademia Nagusiaren babeslea, Cuscoko alkate izan zen denboran —1983tik 1995era bitartean—, hiriari Qosqo izen ofiziala gehitu zioten eta kaleen antzinako kitxuazko izenak ofizialdu zituzten.

 
Cuscoren gaueko ikuspegi panoramikoa. Cusco, bizitzaz beteriko hiria.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
  2. World Weather Information Service – Cuzco. UN (Noiz kontsultatua: December 18, 2012).
  3. BBC Weather (Noiz kontsultatua: December 18, 2012).
  4. Cappelen, John; Jensen, Jens. Peru - Cuzco (pg 209). Danish Meteorological Institute (Noiz kontsultatua: December 18, 2012).
  5. Peru - Cuzco. Centro de Investigaciones Fitosociológicas (Noiz kontsultatua: December 18, 2012).

Kanpo estekak aldatu