Nikosia[1], bertakoen mintzairan Lefkosia (grezieraz Λευκωσία, turkieraz Lefkoşa), Zipreko hiriburua eta hiri nagusia da. Uhartearen erdialdean dago, Mesaoria ordokian, Pedieos ibaiaren ertzean.

Nikosia
Λευκωσία
hiriburua
Nicosia Collage.png
Nicosia city fl n7160.gif Emblem of Nicosia.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Zipre
Zipreren banaketa administratiboaNicosia District (en) Itzuli
Izen ofiziala Λευκωσία (grezieraz)
Lefkoşa (turkieraz)
Jatorrizko izena Λευκωσία
Posta kodea 1010–1107
Geografia
Koordenatuak 35° 10′ 21″ N, 33° 21′ 54″ E / 35.1725°N,33.365°E / 35.1725; 33.365Koordenatuak: 35° 10′ 21″ N, 33° 21′ 54″ E / 35.1725°N,33.365°E / 35.1725; 33.365
Azalera 51.06 km²
Altuera 220
Demografia
Biztanleria 330.000 (2015)
Green Arrow Up.svg53.590 (2012)
Dentsitatea 6.462,98 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 22
Ordu eremua UTC+02:00 eta UTC+03:00
Hiri senidetuak Vilnius, Amsterdam, Atenas, Ankara, Mexiko Hiria, Abu Dhabi eta Lisboa
http://www.nicosia.org.cy/
1 Biztanle kopuruan, hiriaren bi aldeak (greziarra eta turkiarra) sartuta daude.

Gaur egun, munduko hiriburu zatitu bakarra da: Nikosiaren iparraldeko zatia (uhartearen ipar-ekialde osoa bezala) Turkiak okupatua du, eta hegoaldeko zatia Zipreko Errepublikaren agintepean dago. Nikosian dago Zipreko Eliza Ortodoxoaren egoitza nagusia.

EtimologiaAldatu

Asarhaddon errege asiriarraren buztinezko prisma batean, K.a. 672 urtean, aipatzen da aurreneko aldiz hiria eta Lidir izena ematen zaio. Ledra, Ledroi eta antzeko aldaerekin aipatuko da hurrengo mendeetan ere. K.o. 392 urtean Jeronimo Estridongoak Leucotheon izena eman zion eta garai hartako aurreneko kristau iturrietan ere Lefkosia aipatu izan zen[2]. Grezierazko "leuke" eta "ousia" hitzen elkarketatik etorriko zela uste da, "Estatu zuria" esan nahi du hain zuzen ere[3].

HistoriaAldatu

AntzinaroaAldatu

Nikosia kokaturik dagoen Mesaoria ordokia Brontze Aroaren hasieratik populatua izan da, K.a. 2500 urte[4]. Troiako Gerraren ondoren akaziarrek Zipren 12 erreinu sortu zituzten eta horietako bat Ledra izan zen. Orduko hiri horren hondarrak Nikosiaren hego-ekialdean dagoen Ayia Paraskevi muinoan aurkitzen dira. Errege bakarraren izena ezagutzen da, Onasagoras, izan ere asiriarrek berehala suntsitu baitzuten erresuma.

K.a. 330 urtearen inguruan Ledra herrixka bat baino ez zen eta gertu duen Kitriren menpean zegoen[4]. Nekazaritza zen jarduera nagusia eta uhartearen barnealdean izanik ez zuen kostaldeko herriek merkataritzari esker izan zuten garapenik izan[4].

Bizantziar aroaAldatu

K.o. IV mendean Trifillios apezpikuak Lefkosian ezarri zuen bere egoitza[5] eta bi edo hiru basilika eraiki zituen. Tenploek marmolezko hormak zituzten behe-erliebez apaindurikoak, gizarte kristau oparoa eta sofistikatua zela erakusten du horrek[2].

647. urtean arabiarrek kostaldean zegoen Salamina hiriburua suntsitu zuten eta sorturiko izuaren ondorioz uharteko ekonomia barnealdera begira jarri zen. Nikosia Mesaoriako ordokiko hiri handiena izanik barne merkataritza horri esker uharteko hiri garrantzitsuena bihurtu zen eta Bizantziar Inperioaren barnean Zipreko hiriburu izendatua izan zen[3]. Bizantziarren gobernadorea bertan finkatu zen eta azken gobernadorea zen Isaac Komnenosek Zipreko enperadore izendatu zuen bere burua[6]. 1211. urteko agiri batek dioenez Nikosiak ez zuen harresirik, mendi garaiek inguratuta zegoenez bizantziarrek ez zuten beharrezkoa iritzi.

Erdi AroaAldatu

XII. mendearen amaieran Hirugarren Gurutzada izan zen eta 1187an Rikardo I.a Ingalaterrakoak parte hartzea erabaki zuen. Itzulerako bidaian zehar ingelesen flotak ekaitz ugari izan zituen eta Kreta eta Rodas uharteetan geldialdiak egin zituen. Bere ezkongaia zen Berengela Nafarroakoa eta Joana Ingalaterrakoa eta Siziliako erregina zeramatzan ontzia Ziprera iritsi zen eta Limasol parean bota zuen aingura. Isaac Komnenosek itsasontzia hartu eta emakume biak bahitu zituen. Errege ingelesak Sizilian zuen armadari dei egin eta Zipre inbaditzea erabaki zuen[7]. Nikosia setiatzera iritsi zen eta Isaac Komnenos garaitu zuen. Rikardo eta Berengaria Zipren bertan ezkondu ziren[8]. Zipreko errege bihurtu zen baina ez zuen uhartearengan interes handirik erakutsi eta Tenpluko Ordenari saldu zion uhartea 100.000 besanteren truke[7]. Hauek dirua berreskuratu nahian zerga handiak ezarri zituzten eta zipretarrak altxatu egin ziren. Rikardok uhartea berreskuratu eta erosle berri bat aurkitu zuen, Guy de Lusignan frankoa hain zuzen ere. 1192an beraz frankoen menpeko Zipreko Erresuma sortu zen eta 1489 artean iraun zuen. Hauek hasi ziren hiriari Nikosia deitzen, errazagoa egiten baitzitzaien horrela esatea. Harresiak eraiki ziren Nikosian eta hainbat jauregi eta eliza gotiko ere bai, aipagarriena Santa Sofia katedrala[9]. 1374an Genovako Errepublikak okupatu eta harpilatu zuen hiria eta 1426an Mamelukoen Sultanerriak.

 
Giacomo Franco veneziarrak 1597an marrazturiko Nikosiako mapa. Ongi ikusten dira Nikosiako harresiak eta erdian Santa Sofia katedrala.

1489an Veneziako Errepublikak eskuratu zuen Zipreko Katalina Cornaro erreginari uhartea erosita[10]. Veneziarrek ez zuten interes berezirik Ziprengan, baliabideak esplotatu eta zerga bidez dirua lortzea zuten helburu bakar. Hiriko gobernadoreak Otomandarren mehatxua agerian izanik Zipreko hiri guztiak gotortzea erabaki zuen. Ascanio eta Julio Savorgnano anaiek antolatu zituztten hirien gotorleku sistemak[11]. Nikosiako frankoen harresi zaharra bota eta berria eraiki zuten 1567 urtean, gaur egun oraindik ikusgai daudenak[12]. Hiru ate ezarri zituzten, Kireniako atea (iparraldean), Pafoseko atea (mendebaldean) eta Famagustako atea (ekialdean). Harresia inguratuz putzua ere eraiki zuten[11].

1570ko uztailaren 1ean otomandarrek uhartea inbaditu zuten. Pafos, Limasol eta Larnaka eskuratu ondoren uztailaren 22an Nikosiarantz jo zuen armadak. Nikosiak 40 egun setiaturik egin zuen baina irailaren 9an errenditu beharra izan zuen[13]. Setioan zehar 20.000 nikosiar hil ziren eta otomandarrek sartzea lortu zutenean hiria suntsitu eta harpilatu zuten[14]. Elizak meskita bihurtu ziren, tartean Santa Sofia katedrala[15]. 1572. urteko erroldaren arabera 1.100-1.200 biztanle baino ez zituen Nikosiak. Turkiar kolono andana iritsi zen Ziprera eta Nikosiara bertara eta gehienak Pedieos ibaiaren iparraldean kokatu ziren. Greziar jatorriko nikosiarrak hegoaldean eta latindar eta armeniar gutxiengoak hiriaren mendebaldean, Pafoseko atearen inguruan. Hiria 12 auzotan banatu zen eta bakoitzari hiriaren konkistan aritu ziren general baten izena eman zitzaion.

Britainiar aroaAldatu

1878ko uztailaren 5ean eginiko Zipreko Konbentzioak Nikosia hiria britainiarren esku utzi zuen[16]. XX. mendean zehar hiriak hainbat zabalkunde izan zituen eta 1938an gaur egungo mugetara iritsi zen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren Greziarekin bat egiteko mugimenduak indar handia hartu zuen eta 1955ean EOKA (Greziar Zipretarren Erresistentzia) erakundea britainiar agintarien aurka matxinatu zen[17]. Borroka latzak izan ziren eta Greziarekin elkartzea lortu ez bazuten ere Zipreren independentzia lortu zen 1960. urtean[18].

Independentzia eta banaketaAldatu

 
Marra berdeko buffer eremua adierazten duen kartela.

1960an Zipreko Errepublika sortu zen. 1963an greziar jatorriko zipretarrek konstituzioa idatzi zuten baina turkiar jatorrikoek ez zuten onartu testua eta komunitate bien arteko istiluak hasi ziren. Nazio Batuen Erakundeak hiria bitan banatzen zuen Marra Berdea ezarri zuen[19]. Horrela deitu zitzaion aurkezturiko mapan boligrafo berdez marraztu zelako lerroa[20]. Turkiar jatorriko nikosiar guztiak zegokien auzoetara mugitzerakoan gainpopulazio handia gertatu zen[21].

1974ko uztailaren 15ean militarrek estatu kolpea eman zuten Greziarekin batzea helburu zutelarik eta hori ikustean bost egun beranduago Turkiak uhartearen iparraldea inbaditu zuen[22]. Uhartearen %37a eskuratu zuten hiru astetan. 1975eko otsailaren 13an Ipar Zipreko Turkiar Errepublika eratu zen[23].

Gaur egun Nikosia bi estaturen artean zatiturik dagoen munduko hiriburu bakarra da, eta hori gutxi balitz bi ordu-eremu desberdinetan kokaturik dago[24].

KlimaAldatu

      Datu klimatikoak (Athalassa, Nikosia, altuera: 162 m (Satelitezko irudia))      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 15.5 15.9 19.2 24.0 29.7 34.3 37.2 36.9 33.5 29.0 22.1 17.0 26.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 10.6 10.6 13.1 17.1 22.3 26.9 29.7 29.4 26.2 22.3 16.3 12.0 19.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 5.7 5.2 7.0 10.2 14.8 19.4 22.2 21.9 18.8 15.6 10.4 7.1 13.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 54.7 41.6 28.3 19.9 23.5 17.6 5.80 1.30 11.7 17.4 54.6 65.8 342.2
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 7.3 6.5 5.4 3.5 2.7 1.3 0.5 0.1 0.6 2.8 4.7 7.7 43.1
Eguzki orduak 182.9 200.1 238.7 267.0 331.7 369.0 387.5 365.8 312.0 275.9 213.0 170.5 3314.1
Iturria: Meteorological Service (Zipre)[25]

Hiriaren egituraAldatu

Marra berdetik hegoalderaAldatu

 
Ledra Street.

Ledra Street hiri harresituaren erdigunean dago eta historikoki merkatal kale nagusia izan da. Inguruko kale estuek alde zaharra osatzen dute eta denda, taberna eta kafetegiak pilazten dira bertan. Ledra Street kaleak kilometro bateko luzera du eta alde zaharraren iparraldeko eta hegoaldeko zatiak lotzen ditu. EOKA borroken garaian The Murder Mile (Hilketaren milia) ezizena hartu zuen, britainiarren eta greziar nazionalisten arteko tiroketa ugari gertatu baitziren kale hartan[26].

Ledra Streeten ekialdera Faneromeni enparantza aurkitzen da. 1974 arte Nikosia hiriaren erdigunea izan zen eta horregatik eraikin historiko ugari aurkitzen dira bertan, eliza, eskola, liburutegia eta Marmolezko mausoleoa. Handik gertu Kyprianos artzapezpikuaren enparantza dago eta artzapezpikuaren jauregia eta 1665ean eraikitako San Joan eliza gotikoa ditu inguruan. Eliza honetan izendatzen ziren artzapezkiku berriak[27]. Enparantzatik Onasagorou kalera joan daiteke, hau ere merkataritza kale tipikoa da. Alde zaharra inguratzen duten harresiek hiru ate dituzte, Kireniako atea (iparraldean), Pafoseko atea (mendebaldean) eta Famagustako atea (ekialdean), eta hirurak ere ongi kontserbaturik mantentzen dira.

Hiria harresietatik kanpo hedatuz joan da eta gaur egun Nikosiako enparantza nagusia da ("Askatasunaren enparantza"). Inguruan udaletxea, posta bulegoa eta liburutegia kokatzen dira[28]. Alde berriko kale aipagarrienak Stasikratous kalea, Themistokli Dervi etorbidea eta Makarios etorbidea dira.

Marra berdetik iparralderaAldatu

 
Büyük Han karabansaraia.

Alde zaharraren iparraldeko zatian, erdigunea Sarayönu enparantzak osatzen du (gaur egun ofizialki Atatürk enparantza). Turkiar zipretar komunitatearen kultur erdigune historikoa da. Enparantzaren erdian veneziarren zutabe bat dago Dikiltaş ("Obeliskoa") izena duena. Veneziarrek Salaminatik ekarri zuten 1550 urtean eta herrialdearen gobernuaren sinboloa da[29]. Girne etorbideak Sarayönu enparantza eta Kirenia atea lotzen ditu eta denda eta jatetxez beteta dago. Ledra Streeteko checkpointetik gertu Arasta eremu peatonala aurkitzen da eta haren ondoan Büyük Han izeneko karabansaraia aurkitzen da, uharteko karabansarai handiena hain zuzen ere. Zipre guztiko eraikin ikusgarriena kontsideraturik dago[30].

Iparraldean Selimiye meskita aurkitzen da, Santa Sofia katedrala izan zena. Gaur egun Zipreko musulmanen egoitza nagusia da.

AdministrazioaAldatu

Nikosiako metropoli eremuak Nikosia bera eta zazpi udalerri hartzen ditu, Strovolos, Lakatamia, Latsia, Aglandjia, Engomi, Agios Dhometios eta Yeri & Tseri, azken hau 2011ean sortu zen. Nikosia Handiak 300.000 biztanle inguru ditu, hauetatik 100.000 Nikosia udalerrian bizi dira[31]. Era berean Nikosiako udalerriak bi gobernu ditu, hegoaldekoa eta iparraldekoa. Edozela ere, Nikosiako auzo populatuenak kanpoaldean daudenak dira.

EkonomiaAldatu

Zipreko salerosketa eta industria hiri nagusia da. Ekonomia jarduera nagusiak: tabakoa, ehungintza, kimika industriak, eta abar. Nekazaritza merkatua du. Zipreko aireportua garrantzitsua da Europaren eta Ekialde Hurbilaren arteko komunikabideetan.

Zipreko banku nagusien egoitzak Nikosian daude eta Zipreko banku Zentrala ere bai, hau akropolisean kokatzen da[32]. Nazioarteko hainbat enpresa handik ere badute egoitza hiriburuan, hala nola PWC, Deloitte, KPMG, Ernst & Young auditoriek eta NCR et TSYS teknologia konpainiek.

UBS ikerketa etxeak 2011. urteko abuztuan egindako ikerketaren arabera Nikosia Mediterraneo ekialdeko hiriburu aberatsena da per capita[33].

KirolakAldatu

Zipreko kirol nagusia futbola da. Hiriko bi talde dira herrialdeko liga gehien irabazi dituztenak, APOEL eta Omonia[34]. Saskibaloi taldeak ere ezagunak dira.

Ondasun nabarmenakAldatu

Nikosiar ezagunakAldatu

Herri eta hiri senidetuakAldatu

Nikosiak honako hiri senidetuak ditu[35]:

ErreferentziakAldatu

  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. a b Michaelides, Demetrios; Pilides, Despina. (2012). Nicosia from the Beginnings to the Roman Ledroi. Historic Nicosia. Nicosia: Rimal Publications, 4-8 or..
  3. a b Papacostas, Tasos. (2012). Byzantine Nicosia: 650–1191. Historic Nicosia. Nicosia: Rimal Publications, 87-88 or..
  4. a b c «Nicosia Municipality» web.archive.org 2012-03-15 . Noiz kontsultatua: 2020-09-13.
  5. «Saint Triphyllius, Bishop of Leucosia (Nicosia), Cyprus» www.oca.org . Noiz kontsultatua: 2020-09-13.
  6. «Nicosia Municipality» web.archive.org 2012-03-05 . Noiz kontsultatua: 2020-09-13.
  7. a b (Ingelesez) «Richard the Lionheart and The Accidental Conquest of Cyprus» Historic UK . Noiz kontsultatua: 2020-09-13.
  8. (Ingelesez) «Richard the Lionheart, King of England» Historic UK . Noiz kontsultatua: 2020-09-13.
  9. (Ingelesez) Coureas, Nicholas. (1997). The Latin Church in Cyprus, 1195-1312. Ashgate ISBN 978-1-85928-447-6 . Noiz kontsultatua: 2020-09-16.
  10. Churchill, Randolph Spencer. (1899). The Anglo-Saxon review. London : John Lane . Noiz kontsultatua: 2020-09-22.
  11. a b «Nicosia Municipality» web.archive.org 2012-03-05 . Noiz kontsultatua: 2020-09-13.
  12. «Nicosia Municipality» web.archive.org 2012-03-06 . Noiz kontsultatua: 2020-09-13.
  13. «Nicosia Municipality» web.archive.org 2012-03-07 . Noiz kontsultatua: 2020-09-13.
  14. (Ingelesez) «Medieval and Renaissance History» ThoughtCo . Noiz kontsultatua: 2020-09-13.
  15. Gürkan, Haşmet Muzaffer. Dünkü ve Bugünkü Lefkoşa (turkieraz) (3. edizioa). Galeri Kültür, 117-8 or. ISBN 9963660037.
  16. «Nicosia Municipality» web.archive.org 2012-03-06 . Noiz kontsultatua: 2020-09-13.
  17. «EOKA - National Organization of Cypriot Fighters» www.globalsecurity.org . Noiz kontsultatua: 2020-09-13.
  18. «War and Politics-Cyprus» web.archive.org 2008-12-16 . Noiz kontsultatua: 2020-09-13.
  19. (Ingelesez) «Green Line - Nicosia» Cyprus Island 2018-11-28 . Noiz kontsultatua: 2020-09-13.
  20. «Nicosia Municipality» web.archive.org 2012-03-07 . Noiz kontsultatua: 2020-09-13.
  21. «Cyprus - Intercommunal Violence» countrystudies.us . Noiz kontsultatua: 2020-09-13.
  22. «Nicosia Municipality» web.archive.org 2013-04-17 . Noiz kontsultatua: 2020-09-13.
  23. Malcolm Nathan Shaw. (2003). International Law. Cambridge University Press, 212 or. ISBN 978-0-521-82473-6.
  24. (Ingelesez) Reporter, Staff. «Cyprus to have two time zones, north to follow Turkey in refusing to turn clocks back | Cyprus Mail» https://cyprus-mail.com/ . Noiz kontsultatua: 2020-09-13.
  25. Meteorological Service – Climatological and Meteorological Reports. 2011ko abuztua.
  26. «War and Politics-Cyprus» web.archive.org 2008-12-16 . Noiz kontsultatua: 2020-09-14.
  27. «Sobór św. Jana Teologa w Nikozji» www.eduteka.pl . Noiz kontsultatua: 2020-09-14.
  28. «Eleftheria Square (Under Construction)» Nicosia Municipality . Noiz kontsultatua: 2020-09-14.
  29. «Demokrasi» web.archive.org 2016-03-04 . Noiz kontsultatua: 2020-09-14.
  30. Dubin, Marc; Morris, Damien. (2002). Cyprus. Rough Guides ISBN 1-85828-863-0.
  31. «WEB PORTAL OF THE REPUBLIC OF CYPRUS - Municipalities and Communities» www.cyprus.gov.cy . Noiz kontsultatua: 2020-11-11.
  32. (Ingelesez) Ltd, DW Dynamic Works. «Central Bank of Cyprus - Home» www.centralbank.cy . Noiz kontsultatua: 2020-11-11.
  33. «City Mayors: World's richest cities by purchasing power» www.citymayors.com . Noiz kontsultatua: 2020-11-11.
  34. «Cyprus - List of Champions» www.rsssf.com . Noiz kontsultatua: 2020-11-11.
  35. Nikosiaren hiri senidetuak

Kanpo estekakAldatu