Ireki menu nagusia

Gizateriaren ondare

Gizateriaren Ondare» orritik birbideratua)
Bizkaiko Zubia, Gizateriaren Ondarea

Gizateriaren ondarea, balio unibertsal berezia duela eta, UNESCOk hala izendatutako leku konkretua (hala nola, baso, mendi, laku, uharte, basamortu, eraikin edo hiri bat) da. Programa honek aparteko garrantzi kultural edo naturala duten lekuak identifikatzea, babestea eta gordetzea du helburu.[1]

Gizateriaren ondaretzat hautatzeko irizpideakAldatu

 
86. tokia: Menfis eta bere Nekropolia - Piramideen Eremua Gizatik Dahshurrera (Egipto).
 
114. tokia: Persepolis (Iran).

2004. urtearen amaiera arte, sei irizpide ziren ondare kulturala izendatzeko; eta lau, ondare naturala izendatzeko. 2005ean sistema hori aldatu zen, hamar irizpideko multzo bakarra osatzeko. Izendatutako tokiek "balio unibertsal aipagarria" eduki behar dute, eta hamar irizpidetik gutxienez bat bete.[2]

  • i. "gizakien jeinu sortzailearen maisulana adieraztea".
  • ii. "giza balioen elkar-eragin garrantzitsua adieraztea denbora tarte luze edo kultura eskualde hedatu batean, arkitektura edo teknologia garapenean, arte monumentalean, hirigintzan edo paisaiagintzan".
  • iii. "lekukotza bakarra, edo gutxienez ezohikoa, ematea ohitura kultura edo zibilizazio batean, bizirik edo hilda dagoena".
  • iv. "giza historiako garai aipagarri bateko adibide bikaina izatea, hala nola, eraikin bat, teknologia edo arkitektura multzo bat edo paisaia bat.
  • v. "lur-itsasoen erabilera tradizionalaren edo jendeztatze tradizionalaren adibide bikaina izatea, batez ere aldaketa itzulezina izateko arriskuan badago".
  • vi. "balio unibertsala duten ideiei, sineskerei, artelanei, idazlanei, gertakari edo tradizio biziei lotuta egotea, zuzenean edo materialki".
  • vii. "aparteko gertakari naturalak edo edertasun naturala eta garrantzi estetiko ezohikoa izatea".
  • viii. "Lurraren historiaren aro nagusien adibide aparta izatea".
  • ix. "aldatzen edo garatzen ari diren prozesu ekologiko edo biologikoen adibide izatea".
  • x. "tokian bertan aniztasun biologikoa mantentzeko habitat naturalaren adibide garrantzitsu eta esanguratsua edukitzea".

Ondare hautatuakAldatu

Euskal HerrianAldatu

Euskal Herrian gizateriaren ondare izendatutakoak ondoko hauek dira:


EspainianAldatu

FrantzianAldatu

 
437. tokia: Galapagoak (Ekuador).
 
314. tokia: Alhambra, Generalife eta Albayzín (Espainia).
 
444. tokia: Ait-Ben-Haddou ksarra (Maroko).
 
933. tokia: Loira ibarra (Frantzia).
 
483. tokia: Chichen Itza (Mexiko).
 
540. tokia: San Petersburgoko gune historikoa (Errusia).
 
592. tokia: Borobudur (Indonesia).

MunduanAldatu

Eskualdea Naturala Kulturala Mistoa Guztira
Afrika 39 48 4 91
Arabiar Herrialdeak 5 67 2 74
Asia-Pazifikoa eta Ozeania 55 148 10 213
Ipar Amerika eta Europa 68 417 11 496
Latinoamerika eta Karibea 36 91 3 130
Guztira 203 771 30 1004
Bikoiztuak kenduta 15 26 1 42
Guztira 188 745 29 962

ZerrendakAldatu

EskualdeakAldatu

UNESCOk 5 gune geografikotan edo eskualdetan banatzen du mundua, gizateriaren ondareei dagokienez:

  1. Afrika
  2. Arabiar Herrialdeak
  3. Asia-Pazifikoa
  4. Europa/Ipar Amerika (Errusia eta Israel barne)
  5. Latinoamerika/Karibea

Lurraldekako banaketaAldatu

Honako zerrenda honetan Gizateriaren Ondare izendatutako 10 leku baino gehiago dituzten herrialdeak agertzen dira:

  • Marroia: 40 Gizateriaren Ondare edo gehiago dituzten herrialdeak
  • Marroi argia: 30etik 39ra Gizateriaren Ondare dituzten herrialdeak
  • Laranja: 20tik 29ra Gizateriaren Ondare dituzten herrialdeak
  • Urdina: 15etik 19ra Gizateriaren Ondare dituzten herrialdeak
  • Berdea: 10etik 14ra Gizateriaren Ondare dituzten herrialdeak
 

Gizateriaren Ondarearen BatzarraAldatu

Gizateriaren Ondarearen Batzarrean parte hartzen dute estatuak hauek dira:[3]

  Angola   Azerbaijan   Burkina Faso   Kroazia
  Kuba   Finlandia   Indonesia   Jamaika
  Kazakhstan   Kuwait   Libano   Peru
  Filipinak   Polonia   Portugal   Hego Korea
  Tunisia   Turkia   Tanzania   Vietnam
  Zimbabwe

Batzarraren bilkurakAldatu

Bilkura Urtea Data Hiria Estatua
I. 1977 ekainaren 27uztailaren 1 Paris   Frantzia
II. 1978 irailaren 5irailaren 8 Washington Hiria   AEB
III. 1979 urriaren 23urriaren 26 Kairo   Egipto
IV. 1980 irailaren 1irailaren 5 Paris   Frantzia
V. 1981 urriaren 26urriaren 30 Sydney   Australia
VI. 1982 abenduaren 13abenduaren 17 Paris   Frantzia
VII. 1983 abenduaren 5abenduaren 9 Florentzia   Italia
VIII. 1984 urriaren 29azaroaren 2 Buenos Aires   Argentina
IX. 1985 abenduaren 2abenduaren 6 Paris   Frantzia
X. 1986 azaroaren 25azaroaren 28 Paris   Frantzia
XI. 1987 abenduaren 7abenduaren 11 Paris   Frantzia
XII. 1988 abenduaren 5abenduaren 9 Brasilia   Brasil
XIII. 1989 abenduaren 11abenduaren 15 Paris   Frantzia
XIV. 1990 abenduaren 7abenduaren 12 Banff   Kanada
XV. 1991 abenduaren 9abenduaren 13 Kartago   Tunisia
XVI. 1992 abenduaren 7abenduaren 14 Santa Fe   AEB
XVII. 1993 abenduaren 6abenduaren 11 Indietako Cartagena   Kolonbia
XVIII. 1994 abenduaren 12abenduaren 17 Phuket   Thailandia
XIX. 1995 abenduaren 4abenduaren 9 Berlin   Alemania
XX. 1996 abenduaren 2abenduaren 7 Merida   Mexiko
XXI. 1997 abenduaren 1abenduaren 5 Napoli   Italia
XXII. 1998 azaroaren 30abenduaren 5 Kioto   Japonia
XXIII. 1999 azaroaren 29abenduaren 4 Marrakex   Maroko
XXIV. 2000 azaroaren 27abenduaren 2 Cairns   Australia
XXV. 2001 abenduaren 11abenduaren 16 Helsinki   Finlandia
XXVI. 2002 ekainaren 24ekainaren 29 Budapest   Hungaria
XXVII. 2003 ekainaren 30uztailaren 5 Paris   Frantzia
XXVIII. 2004 ekainaren 28uztailaren 7 Suzhou   Txina
XXIX. 2005 uztailaren 10uztailaren 17 Durban   Hegoafrika
XXX. 2006 uztailaren 8uztailaren 16 Vilnius   Lituania
XXXI.[4] 2007 ekainaren 23uztailaren 1 Christchurch   Zeelanda Berria
XXXII. 2008 ekainaren 2ekainaren 10 Quebec Hiria   Kanada
XXXIII. 2009 ekainaren 22 - ekainaren 30 Sevilla   Espainia
XXXIV. 2010 uztailaren 25 - abuztuaren 3 Brasilia   Brasil
XXXV. 2011 ekainaren 19 - ekainaren 29 Paris   Frantzia
XXXVI. 2012 ekainaren 25 - uztailaren 5 San Petersburgo   Errusia
XXXVII. 2013 ekainaren 17 - ekainaren 27 Phnom Penh   Kanbodia
XXXVIII. 2014 ekainaren 15 - ekainaren 25 Doha   Qatar
XXXIX. 2015 ekainaren 28 - uztailaren 8 Bonn   Alemania
XXXX. 2016 uztailaren 10 - uztailaren 20 Istanbul   Turkia
XXXXI. 2017 uztailaren 10 - uztailaren 17 Krakovia   Polonia

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu