Haitzurdin
Marmola edo haitzurdina | ![]() | ||
![]() | |||
Arroka metamorfikoaa | |||
---|---|---|---|
Mineral garrantzitsuak | Kareharria | ||
Dentsitatea | 2,7 g/cm3 | ||
Maximoa | >2,8 g/cm3 | ||
Minimoa | <2,6 g/cm3 |
Marmola edo haitzurdina kareharria metamorfizatzean sortzen den harri metamorfikoa da. Oso erabilia arkitektura eta artean (batez ere eskulturan) arroka.
EtimologiaAldatu
Grekerazko μάρμαρον (mármaron) hitzetik dator eta "harri beirakara" edo "harri distiratsua" esan nahi du, baina izenaren jatorria lehenagokoa dela esaten duenik ere badago.
EzaugarriakAldatu
Arroka sedimentario karbonatatuen eraldaketaz sortzen da, kareharritik edo dolomiatik batez ere, izan ere marmolaren osagarri nagusia kaltzio karbonatoa baita, %90a gutxienez. Mineral osagarriak ere ager daitezke, grafitoa, klorita, talkoa, mika, kuartzoa, pirita, korindoia, granatea eta zirkonita kasu. Harri sedimentarioak zenbat eta kaltzio karbonato portzentaje handiagoa eduki, hainbat eta zuriagoa izango da marmola, aldiz buztin, harea edo burdin oxidatu trazak baditu marmolak kolore desberdinak azalduko ditu. Magnesio kopurua handia bada koloreak berderantz joko du.
Marmol motakAldatu
Hauek dira marmol mota ezagunenak, tartean Euskal Herriko marmola ere badago, Markinako marmol beltza.
Marmola | Kolorea | Kokapena |
---|---|---|
Carrara | zuria edo urdin-grisa | Carrara |
Connemara | berdea | Connemara |
Creole | zuria eta urdina/beltza | Pickens konderria (Georgia) |
Etowah | arroxa | Pickens konderria (Georgia) |
Markinako beltza | beltza | Markina |
Murphy | zuria | Pickens eta Gilmer (Georgia) |
Paros | oso zuria | Paros |
Penteliko | oso zuria | Penteliko eta Atika |
Purbeck | gris/marroia | Purbeck uhartea |
Ruskeala | zuria | Ruskeala (Karelia) |
Rușchița | zuria edo gorrixka | Poiana Ruscă mendiak |
Siena | horia eta morea/gorria/urdina/zuria | Siena |
Sivec | zuria | Prilep |
Suediako berdea | berdea | Kolmården |
Sylacauga | zuria | Talladega konderria (Alabama) |
Vermont | zuria | Proctor (Vermont) |
Yule | oso zuria | Marble (Colorado) |
Wunsiedel | zuria | Wunsiedel |
Makrana | zuria | Makrana (Rajastan) |
ErabileraAldatu
Bereziki preziatua izan da eskulturgintzan eta arkitekturan.
Eskulturak aintzinatik egin izan dira marmolez hainbat arrazoirengatik; lantzeko erraza da, material homogeneoa da eta apurtzeko zaila ere bada. Daukan errefrakzio indizeari esker argi izpiak hainbat milimetro sartzen dira harriaren barnean eta eskulturek "bizirik" dauden antza ematen dute.
Arkitekturan ere hamaika eraikin egin dira marmolez, denetan ezagunena Taj Mahal da, Indiako Agra hirian dagoen mausoleoa. Bitxikeria gisa aipatu Turkmenistango hiriburua den Asgabat hiria 2013ko Errekorren Guinness Liburuan agertzen dela munduan marmolezko eraikin kopuru handiena duen hiria delako.
EkoizpenaAldatu
Mundu mailako ekoizle nagusiak lau herrialde dira, hauen artean %50a baino gehiago ekoizten baitute. Italia da nagusi (mundu guztiko %20a), ondoren Txina (%16a), India (%10a) eta Espainia (%6a).
IruditegiaAldatu
Carrarako marmol harrobia.
Wunsiedelgo marmol zuria.
Suediako marmol berdea.
Etowah marmol arroxa.