Zeharkako Sumendi-ardatza
Zeharkako Sumendi-ardatza[1] Mexikoko sumendi-lerroa da, 900 kilometroko luzera eta 130 kilometroko zabalera duena, eta ipar latitudeko 19° paralelotik hurbil Ozeano Baretik Mexikoko golkoraino luzatzen dena.
Zeharkako Sumendi-ardatza | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Citlaltépetl |
Garaiera | 5.675 m |
Luzera | 900 km |
Zabalera | 130 km |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 19°01′N 97°16′W / 19.02°N 97.27°W |
Geologia | |
Material nagusia | Arroka magmatiko bolkaniko |
GeografiaAldatu
Ozeano Barean kokatutako Revillagigedo uharteetan hasirik, Nayarit, Jalisco, Colima, Michoacán, Guanajuato, Querétaro, Mexiko, Hidalgo, Barruti Federala, Morelos, Tlaxcala, Puebla eta Veracruz estatuak zeharkatzen ditu. Ardatz honetan daude Mexikoko gailurrik handienak, hala nola Citlaltépetl edo Pico de Orizaba (5.610 metro), Popocatépetl (5.500 metro), Iztaccíhuatl (5.220 metro), Malintzin (4.503 metro), Nevado de Toluca (4.690 metro), Cofre de Perote (4.282 metro) eta Nevado de Colima (4.260 metro).
Mexikoko sumendirik handienak. Mendebaldetik ekialdera, hauek daude Zeharkako Sumendi-ardatzean: Nevado de Colima, Parícutin, Popocatépetl, eta Pico de Orizaba
ErreferentziakAldatu
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .