Arte Ederren jauregia (Mexiko Hiria)
Arte Ederren Jauregia (gaztelaniaz: Palacio de Bellas Artes) Mexiko Hiriko Hirigune Historikoan dagoen kultur esparrua da, Mexikoko garrantzitsuenetakoa eta munduko operarik ospetsuenetako bat. Bere eraikuntza Porfirio Diazen agintaldiaren amaieran hasi zen, Mexikoren Independentziaren hasieraren mendeurrena ospatzen zela eta; hala ere, 1934ko irailaren 29ra arte ez zen amaitu eta inauguratu, Mexikoko Iraultzaren ondorioz. Funtzio anitzeko eraikina da, eta, beraz, hainbat agertoki eta espazio artistiko ditu, hala nola Arte Ederren Jauregi Museoa eta Arkitektura Museo Nazionala. 1987an Unescok Gizateriaren Ondarea gisa aldarrikatu zuen.[1]
Arte Ederren jauregia (Mexiko Hiria) | |
---|---|
Palacio de Bellas Artes | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Mexiko |
Federative entity of Mexico | Mexiko Hiria |
Koordenatuak | 19°26′08″N 99°08′29″W / 19.435638888889°N 99.141277777778°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1934ko azaroaren 29a |
Erabiltzailea | Museum of the Palace of Fine Arts (en) |
Edukiera | 1.590 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Adamo Boari (en) Federico Ernesto Mariscal Piña (en) |
Egitura ingeniaritza | Gonzalo Garita y Frontera (en) |
Estiloa | Art Décoa arkitektura modernista Beaux-Arts (en) |
Ondarea | |
Kontaktua | |
E-posta | mailto:palaciodebellasartes@inba.gob.mx |
Webgune ofiziala | |
Historia
aldatuGune horretan ezagutzen den egiturarik zaharrena Santa Isabel komentua izan zen, zeinaren eliza 1680an eraiki zen. Hala ere, aurkikuntza azteka esanguratsuak aurkitu dira hemen, hala nola, lumadun suge baten formako sakrifizio-aldare bat. Komentu-eremuak maiz lehortea jasan zuen kanalaren hasieran eta, historikoki, hemen garapena azkar hazi zen. Komentua mantendu egin zen 1860ko hamarkadan Erreforma Legeek indarrez itxi zuten arte. Ehungintza eta klase baxuko etxebizitzak ordezkatu zuten.[2]
Etxebizitza honen zati bat, Santa Isabel kalean, eraitsi eta Antzoki Nazionalak ordezkatu zuen XIX. mendearen amaieran eta XX.aren hasieran, antzoki hau Mexiko Hiriko goi kulturaren gunea izan zen, antzerkia, operetak, Vienako dantza eta abar bezalako ekitaldiak aurkeztuz.
Orduan erabaki zen eraikin hau beste oparoago batekin ordezkatzea, 1910ean Mexikoko Independentziaren Mendeurrenaren ospakizunetarako. Antzoki zaharra 1901ean bota zuten, eta antzoki berria Gran Teatro de Ópera deituko zen. Adamo Boari arkitekto italiarrari eman zioten lana, estilo neoklasikoaren eta art nouveauaren aldeko arkitektoa, alegia.[3] Adamo Boari 1904ko urrian agindu zuen egitura metaliko handi bat eraikiko zuela, garai hartan Estatu Batuetan bakarrik zegoena, baina ez tamaina horretakoa. Eraikinaren lehen harria Porfirio Díazek jarri zuen, 1904an.[4] 1910eko epea izan arren, 1913rako, eraikina ia ez zen hasi oinarrizko maskor batekin soilik. Horren arrazoi bat da proiektua uste baino konplikatuagoa bihurtu zela eraikin astuna lurzoru leunean hondoratu ahala. Beste arrazoia Mexikoko Iraultza ekarriko zuen ezegonkortasun politiko eta ekonomikoa izan zen. Gatazkak jauregiaren eraikuntza erabat eten zuen eta Adamo Boari Italiara itzuli zen.
Proiektua hogei bat urtez amaitu gabe geratuko zen. 1932an, Federico Mariscal arkitekto mexikarren eskutik hasi zen eraikitzen berriro. Mariscalek barrualdea osatu zuen, baina Boariren planoetatik Art Deco estilo modernoagora eguneratu zuen. Eraikina 1934an amaitu zuten guztiz, eta urte horretako azaroaren 29an inauguratu zuten. Antzokian aurkeztutako inaugurazio lana Juan Ruiz de Alarcónen "La Verdad Sospechosa" izan zen 1934an. 1946an, Instituto Nacional de Bellas Artes (Arte Ederren Institutu Nazionala) arteak sustatzeko gobernu agentzia gisa sortu zen eta hasieran Museo Nacional de Artes Plásticas, Museo del Libro eta beste hainbat lekutan kokatua, egun Jauregian dago.
Ezaugarriak
aldatuEraikinaren altuera 53 metrokoa da espiraleraino eta 42,5 metrokoa sabairaino. 4 solairu eta lurpeko aparkaleku bat ditu. Hasiera eta eraikuntza garai desberdinetakoak dira eta, ondorioz, jauregiak hainbat estilo arkitektoniko ditu, kanpoan Art Nouveau eta barnealdean Art Déco nagusitzen direlarik.
Jauregia, montmorillonita izeneko buztin berezi baten gainean finkatuta dago eta honek, jauregia etengabe hondoratzen du. 1907an hasi zen lurra hondoratzen, eta 1921erako 1.80 metro baino gehiago hondoratu zen. Egun, fenomeno hori ikus daiteke, jauregia kalearen mailatik metro batzuetara baitago.
Fatxada nagusia, Juarez etorbidera ematen duena, Carrarako marmolez egina dago. Atariaren barruan Leonardo Bistolfi italiarraren eskulturak daude ("Harmonia", "Miña", "Zoriontasuna", "Bakea" eta "Maitasuna"). Fatxadaren beste zati batean, musika eta inspirazioa irudikatzen dituzten aingerutxoak eta eskulturak daude. Boarik diseinatutako eraikinaren plazaren aurrealdean, Agustí Querol Subirats kataluniarrak egindako Pegasoren lau eskultura daude. Eskultura horiek Zokaloan egon ziren hona ekarri aurretik. Eraikinaren erdigunea estaltzen duen sabaia kristalez egina dago, Géza Maróti hungariarrak diseinatua, eta musak Apolorekin irudikatzen ditu. Desagertu zen jauregiaren egitura bat Pergola zen, jauregiaren mendebaldeko aldean zegoena, Erdiko Zumardian. 1910eko ospakizunetarako pintura-erakustaldiak egiteko eraiki zuten, eta hainbat hamarkadatan liburu-denda bat izan zuen; 1973an eraitsi zuten. 1982an lurpeko aparkaleku bat eraikitzeko obrak egin zituzten.[5]
Espazio anitza
aldatuFuntzio anitzeko eraikina da eta haren barruan agertoki eta espazio desberdinak daude:
- Arte Ederren Jauregiaren museoa: hemen Diego Rivera, David Alfaro Siqueirosren eta José Clemente Orozco eta beste artisten 17 mural ikus daitezke; Mexikoko margolaritzari eskainitako espazio zaharrena da.
- Arkitektura Museo Nazionala
- Orkestra Sinfoniko Nazionala
- Opera Konpainia Nazionala
- Dantza Konpainia Nazionala
- Amalia Hernández Mexikoko Ballet Folklorikoa
Guztiak INBA (Instituto Nacional de Bellas Artes) erakundearen menpe daude.
Hildakoei omenaldiak
aldatuArte Ederren Jauregia hildako arte eta kulturako pertsona ospetsuak omentzeko agertokia ere izan da. Lehenengoa José Clemente Orozco muralgilea izan zen 1949an. Honako pertsonaia hauek jaso zuten omenaldia leku horretan:
- José Clemente Orozco; 1949
- Virginia Fábregas; 1950
- Frida Kahlo; 1954
- Diego Rivera; 1957
- María Tereza Montoya; 1970
- Agustín Lara; 1970
- David Alfaro Siqueiros; 1974
- Rosario Castellanos; 1974
- Juan Rulfo; 1986
- Rufino Tamayo; 1991
- Mario Moreno Cantinflas; 1993
- Lola Beltrán; 1996
- Gabriel Figueroa; 1997
- Octavio Paz; 1998
- Amalia Hernández; 2000
- María Félix; 2002
- Consuelo Velázquez; 2005
- Raúl Anguiano; 2006
- Miguel Aceves Mejía; 2006
- Andrés Henestrosa; 2008
- Carlos Monsiváis; 2010
- Roberto Cantoral; 2010
- Alí Chumacero; 2010
- Leonora Carrington; 2011
- Pedro Armendáriz Jr; 2011
- Carlos Fuentes; 2012
- Chavela Vargas; 2012
- Ernesto de la Peña; 2012
- Joaquín Cordero; 2013
- Carmen Montejo; 2013
- José Emilio Pacheco; 2014
- Gabriel García Márquez; 2014
- Vicente Leñero; 2014
- Juan Gabriel; 2016
- José Luis Cuevas; 2017
- Fernando del Paso; 2018
- Rafael Coronel; 2019
- Miguel León Portilla; 2019
- José José; 2019
- Gilberto Aceves Navarro; 2019
- Mario Lavista; 2021
Iruditegia
aldatu-
2015eko Argien Jaialdian.
-
Gaueko ikuspegia.
-
Kolorez argiztuta.
-
Fatxadaren xehetasun.
-
Barrutik jauregiaren kupula.
-
Jatetxea.
-
Barruko ikuspegia.
-
Hall eta mural batzuk.
-
Askapena, Jorge González Camarenaren lana (1963).
-
Demokrazia berria, Siqueirosen lana (1945).
-
Gizakia unibertsoaren kontrolatzailea, Diego Rivera (1934).
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://inba.gob.mx/prensa/14629/el-palacio-de-bellas-artes-86-anos-como-sede-del-quehacer-artistico-de-mexico
- ↑ https://web.archive.org/web/20100408050949/http://www.e-visitantes.gob.mx/wb2/eMex/eMex_Palacio_de_Bellas_Artes_
- ↑ https://web.archive.org/web/20140313200055/http://www.lonelyplanet.com/mexico/mexico-city/sights/376019
- ↑ https://web.archive.org/web/20171024153715/http://www.wallpapersn.us/2017/10/palace-of-fine-arts-cultural-centre-mexico-city-mexico.html
- ↑ https://www.milenio.com/politica/como-se-construyo-el-palacio-de-bellas-artes
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz):Jauregiaren webgune ofiziala.