Petilla Aragoi
Petilla Aragoi[4] ([petiʎa aɾaɣoi]) Nafarroa Garaiko Zangozako merindadean dagoen udalerria da, geografikoki Zaragozako probintziako Cinco Villas eskualdean kokatuta badago ere. Jeztazerekin batera, Euskal Herriko esklabe bakarra da. Gaur egun herri txikia da, urtez urte biztanleak galduz doana. 35 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.
Petilla Aragoi | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||
![]() | |||||||||
| |||||||||
Administrazioa | |||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||||||||
Merindadea | Zangozako merindadea | ||||||||
Izen ofiziala |
![]() | ||||||||
Alkatea | Florentino Aguas Arilla (AEP) | ||||||||
Posta kodea |
50686 | ||||||||
INE kodea |
31203 | ||||||||
Herritarra | petillar | ||||||||
Kokapena | |||||||||
Koordenatuak | 42° 27′ 41″ N, 1° 05′ 34″ W / 42.461388888889°N,1.0927777777778°WKoordenatuak: 42° 27′ 41″ N, 1° 05′ 34″ W / 42.461388888889°N,1.0927777777778°W | ||||||||
![]() | |||||||||
Azalera | 28 km2 | ||||||||
Garaiera | 843 metro | ||||||||
Distantzia | 71 km Iruñera | ||||||||
Demografia | |||||||||
Biztanleria |
31 (2020)![]() | ||||||||
| |||||||||
Dentsitatea | 1,25 biztanle/km² | ||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] |
![]() | ||||||||
Zahartze tasa[1] | % 18,32 | ||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 0 | ||||||||
Ekonomia | |||||||||
Jarduera tasa[1] | % 0 (2011) | ||||||||
Genero desoreka[1] | % 0 (2011) | ||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 19,58 (2013) | ||||||||
Euskara | |||||||||
Euskaldunak[1] | % 0 (2010) | ||||||||
Erabilera estimatua[2] | % 0,0 (2011) | ||||||||
Kaleko erabilera [3] | % (2016) | ||||||||
Etxeko erabilera | % | ||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||
Webgunea | http://www.petilladearagon.com/ |
Bertan jaio zen, 1852ko maiatzaren 1ean, Santiago Ramón y Cajal Nobel sariduna.
GeografiaAldatu
Inguru naturala eta kokapenaAldatu
Bi barrendegi dira: populazio osoa bizi den barrendegi nagusia eta Bastanes izeneko esklabe txikiagoa (hego-mendebaldean kokaturik dagoena). Mugakideak udalerri hauek ditu: iparraldean Navardún, ipar-ekialdean Isuerre, hegoaldean Kaztellubat eta mendebaldean Sause.Onsella ibaia igarotzen da udalerritik.
Elizari dagokionez, Jakako elizbarrutian dago eta Iruñeko artxidiozesian.
HistoriaAldatu
X. mendeko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Petilla de Aragon. Aragoiko Erresumaren mende egon zen herria XI. eta XII. mendeetan, baina XIII. mendearen hasieran Nafarroako Erresumaren mende gelditu zen, baita Fernando Katolikoak Nafarroa konkistatu zuenean ere (1512). XVIII. mendeko Espainiako Ondorengotza Gerraren ondorioz kalte handiak pairatu zituzten petillarrek[5].
EkonomiaAldatu
Nekazaritza (garia, garagarra, bazka landareak, ardi azienda) eta oinarrizko zerbitzuak dira ekonomia jarduera nagusiak.
Petilla Aragoiko udalerriaren mugen barruan, Acciona Energía enpresak eraikitako Sierra Selva izeneko parke eolikoa dago. Ezarritako potentzia 33 megawattekoa da[6].
Zangoza Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatea zaborra biltzeaz arduratzen da Petillan eta eskualdeko beste hainbat herritan.
DemografiaAldatu
Petilla Aragoiko biztanleria |
---|
![]() |
2008ko erroldaren arabera, ez zen etorkinik bizi Petilla Aragoin.
PolitikaAldatu
Udal hauteskundeakAldatu
1984tik 2011ra herriko alkatea Paulino Rived izan zen, Agrupación de Electores Petillense (AEP) elkartearen izenean.
2003ko hauteskundeetan, gehienetan bezala, aurkeztutako hautagaitza bakarra izan zen. 24 boto lortu zituen, guztien %100 [7].
2007ko hauteskundeetara ez zen inolako hautagaitzarik aurkeztu. Hori dela eta, Paulino Rivedek funtzioetan jarraitu zuen.
2011ko udal hauteskundeetan aspaldiko partetik alkatea aldatu egin zen, Miguel Ángel Rodríguez Pérezek hartu baitzuen kargua. Hautagai bakarra izan zen, kasu honetan UPNren izenean aurkeztuta[8].
AlkateakAldatu
1984-1987 | Paulino Rived Murillo | AEP |
1987-1991 | Venancio Murillo Gaston | AEP |
1991-1995 | Venancio Murillo Gaston | AEP |
1995-1999 | Venancio Murillo Gaston | AEP |
1999-2003 | Paulino Rived Murillo | AEP |
2003-2007 | Paulino Rived Murillo | AEP |
2007-2011 | Paulino Rived Murillo | AEP |
2011-2015 | Miguel Ángel Rodríguez Pérez | UPN |
2015-2019 | Florentino Aguas Arilla | AEP |
2019-gaur egun | Florentino Aguas Arilla | AEP |
UdaletxeaAldatu
Udaletxea herriko Plaza Nagusian dago eta 1951n eraiki zuten. Sotoa eta bi solairu dauzka. Kanpoaldeko hormetan harria eta porlana erabili ziren eraikuntza material gisa. Udala alkateak eta lau zinegotzik osatzen dute. Petilla Aragoiko udaleko idazkaria Xabierko idazkaria ere da.
- HELBIDEA: Plaza Nagusia, z/g
EuskaraAldatu
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Petilla Aragoi eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, ez zegoen herrian euskaraz hitz egiten zuen herritarrik.
Ondasun nabarmenakAldatu
Monumentu erlijiosoakAldatu
- Donemiliaga eliza. XIII. mendeko gotikoko eraikin harriz egina, nabe bakarrekoa, bi tartetan banatua eta buru poligonalekoa.
- San Antonio ermita. Bastanesen kokaturik dago.
Monumentu zibilakAldatu
- Gaztelua: herriaren gainean dagoen muino batean zegoen gaztelua. Gaur egun, ordea, geratzen diren aztarna bakarrak harrietan 3 metroko altueran dauden ildaxkak dira. Baina dokumentazioari ikasita badakigu hiru pisudun dorre handi bat zuela, zurezko teilatu batekin. Bertako goarnizioa 30 gizonekoa izan ohi zen.[9]
Petillar ospetsuakAldatu
- Santiago Ramón y Cajal (1852-1934) Medikuntzako Nobel Sariduna herrian jaio zen.
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «UEMA-Atlasa» Euskararen erabilera (UEMA).
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Parque Eólico Sierra Selva CRANA. Fundación Centro de Recursos Ambientales de Navarra. Guiaderecursos.crana.org
- ↑ Petillako emaitzak EITBn
- ↑ Zerrendak Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
- ↑ Iñaki Sagredo. "Navarra. Castillos que defendieron al reino" ISBN 84-7681-477-1
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |