Ezporogi

Nafarroa Garaiko udalerria

Ezporogi[2] ([es̻poɾoɣi]) Nafarroako udalerria da, Zangozako merindadeko Oibar eskualdean kokaturik. Bizkaia izeneko ibarrean kokaturik, gaur egun Ageza, Moriones (herriburua) eta Ezporogi herriek osatzen dute udalerri hau. 46,55 kilometro koadro ditu azalera, eta 46 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Mugakideak honako hauek dira: Ibargoiti iparraldean, Leatxe eta Zare ekialdean, Galipentzu eta Eslaba hegoaldean, eta Leotz mendebaldean.

Ezporogi
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
46 Ageza orokorra.jpg
Flag of None.svg
Bandera

Ezporogiko armarria
Armarria


Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
MerindadeaZangozako merindadea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofizialaEscudo de Guirguillano.svg Ezprogui
AlkateaMaría Camino Landarech Zozaia
(San Andrés)
Posta kodea31492
INE kodea31103
Herritarraezporogiar
Geografia
Koordenatuak42°34′00″N 1°25′04″W / 42.566666666667°N 1.4177777777778°W / 42.566666666667; -1.417777777777842°34′00″N 1°25′04″W / 42.566666666667°N 1.4177777777778°W / 42.566666666667; -1.4177777777778
Azalera46,55 km²
Garaiera576 metro
Distantzia55 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria44 (2020: Green Arrow Up.svg 1)
Dentsitatea0,99 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 19,42
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 12,15 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 16,13 (2010)
Datu gehigarriak
Sorrera1197

Pascual Madozen Hiztegiaren arabera, Oibar eta Bizkaia ibarra osatzen zuten herriak honako hauek ziren: zulaka nagusiaren arroan, Sabaiza, Usunbeltz, Gardalain, Getadar, Moriones eta Ezporogi; zulakaren adarrean, berriz, Julio, Arteta eta Loia; Aiesa ibarreko irteeran dago. Udal bakarra zen, eta hartan zinpekoek eramaten zuten herrien ordezkaritza.

Udalerria egun ezagutzen dugun lur-eremua 1857ko erroldatik aurrera agertzen zaigu: urte horietan Ezporogi izena zeramanak Gardalain eta Morionesekin bat egin zuen.

GeografiaAldatu

Inguru naturala eta kokapenaAldatu

Herrigunearen kanpoaldean Getadar herri hustuan, itsasoaren mailatik 710 metrora, Nafarroako gobernuak jarritako meteorologikoa dago.[3]

EkonomiaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Ezporogiko udalerriaren mugetan, Izko mendizerran, eta Ibargoiti, Leatxe, Oibar eta Irunberri bitartean, Nafarroako gobernuak eraikitako "Izko" izeneko parke eoliko dago. Instalaturiko potentzia 33,00 megawatteko da. Parkearen jabea Acciona da gaur egun.

Horrez gain, udalerriaren ekialdean, Leotz eta Ibargoiti bitartean, "Ibargoiti" izeneko parkea dago, instalaturiko potentzia 28,08 megawattekoa da.

DemografiaAldatu

Ezporogiko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, ez zen etorkinik bizi Ezporogin.

PolitikaAldatu

Udal hauteskundeakAldatu

2007an Agrupación Electoral La Vizcaya herri ekimeneko Miguel Ángel Basterra del Castillo aukeratu zuten alkate; udalbatzako zinegotzi bakarra ere izan zen. Baliogabeko botoak 2 izan ziren (emandako guztien %5) eta 17 boto zuri izan ziren (botoen %44,74). Abstentzioa %31,03koa izan zen.

Ezporogiko Udala-2007
Alderdia Botoak Aukeratua?
Miguel Angel Bazterra del Castillo (AE-La Vizcaya) 21 Bai

2011n, ordea, Agrupación Independiente San Andrés (AISA) zerrendako hirurak zinegotzi bihurtu ziren eta haietako bat, María Camino Landarech Zozaia, alkate. San Andrés ere aurkeztu egin zen[4][5].

UdaletxeaAldatu

 
Aiesa, Ezporogi

Ezporogiko udaletxeko idazkaria, Eslaba, Zare, Larraga eta Lergako idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Ageza kontzejua

AlkateakAldatu

2007-2011 Miguel Ángel Bazterra del Castillo La Vizcaya
2011- María Camino Landarech Zozaia San Andrés

EuskaraAldatu

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Ezporogi eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %16,70ek zekien euskaraz hitz egiten.

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

BibliografiaAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
Bizkaia ibarra
 
Aiesa | Arteta | Ezporogi | Gardalain | Getadar | Julio | Loia | Sabaiza | Usunbeltz