Ireki menu nagusia

Untzitibar[2] (ofizialki Unciti) Nafarroako erdialdean dagoen udalerria eta ibarra da, Zangozako merindadean kokaturik. Udalerriko herri nagusia Untziti izenekoa da. Nafarroako hiriburutik 19 kilometrora kokatzen da eta 229 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Untzitibar
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
16 Untzitibar herri guztiak edo Itzagatik.jpg
Untzitibarreko herri gehienak ikusgai Itzagatik.

Untzitibarreko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Zangozako merindadea
Izen ofiziala Escudo de Unciti.svg Unciti
Alkatea Javier Linto Iriarte
(CCVU, indep.)
Posta kodea 31422
INE kodea 31237
Herritarra untzitibartar
Kokapena
Koordenatuak 42° 44′ 56″ N, 1° 29′ 56″ W / 42.748888888889°N,1.4988888888889°W / 42.748888888889; -1.4988888888889Koordenatuak: 42° 44′ 56″ N, 1° 29′ 56″ W / 42.748888888889°N,1.4988888888889°W / 42.748888888889; -1.4988888888889
Untzitibar hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Untzitibar
Untzitibar
Untzitibar (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 37,34 km2
Garaiera 601 metro
Distantzia 19 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 229 biztanle
% 58,45 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 41,55
Dentsitatea 6,13 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 0,45
Zahartze tasa[1] % 20,09
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 27,78
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 80,65 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 5,91 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 2,24 (2010)
Euskararen erabilera % 0,0 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera XI. mendea baino lehen. urtea

GeografiaAldatu

Inguru naturala eta kokapenaAldatu

Untzitibar Zangozako merindadearen ekialdean kokatzen da. NA-234 errepideak ibar osoa zeharkatzen du. Iruñerriko gune metropolitarraren ekialdera dago.

Ibarrak, Itzagaondoarekin egiten du muga iparralde eta ekialdean, Aranguren eta Elortzibarrekin mendebaldean, eta Elo eta Ibargoitirekin hegoaldean.

Klima eta landarediaAldatu

Untzitibarrek klima azpimediterraneoa dauka, eta urteko batez besteko tenperatura aldakorra da, 12 gradu herrigunean eta 10 herriko gunerik menditsuenetan. Prezipitazioak nahiko urriak dira udan baina ugariak gainontzeko urtaroetan, guztira 950mm inguru jausten dira urtero 110 egunetan.

Udalerriko landarediaren erdia baino gehiago ameztiek osatzen dute. Duela mende asko, Untzitibar gehiena estaltzen zuten arren, gizakiaren eraginez asko murriztu da. Birlandatutako zuhaitzak 229 hektarea osatzen dituzte. Horrez gain, Izaga haitzaren inguruetan pagadiren bat aurki daiteke.

HerriakAldatu

Honako herri hauek osatzen dute: Altzorritz, Artaitz, Naxurieta, Untziti (herriburua), Zabaltzeta, Zenborain eta Zorokiain. Gainera, Antsoain edo Santsoain, Arrueta, Errondo, Elespuru edo Erespuru, Eskusaga eta Mugetaxarra herri hustuak ere ibar honetan zeuden kokaturik.

DemografiaAldatu

Untzitibarko biztanleria
 
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko zazpi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,24 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

PolitikaAldatu

Udal hauteskundeakAldatu

2007an Untzitibarreko alkate kargurako Agrupación Popular Valle Unciti (APVU) herri ekimeneko Antonio San Miguel Jiménez aukeratu zuten; AIVU izeneko beste zerrenda aurkeztu bazen ere, APVUk udaleko bost ordezkariak lortu zituen[3]. Baliogabeko botoak bi izan ziren (emandako boto guztien %1,43) eta boto zuria bakarra izan zen (%0,72). Abstentzioa %27,84koa izan zen.

Untzitibarreko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Antonio San Miguel Jimenez (APVU) 88 Bai
Francisco Javier Linto Iriarte (APVU) 80 Bai
Ruben Asiain Elizalde (APVU) 72 Bai
Ana Bakedao Galar (APVU) 55 Bai
Manuel Maria Otano Labiao (APVU) 35 Bai

2011ko udal hauteskundeetan zerrenda bakarra aurkeztu zen, Coalición Ciudadanos Valle Unciti (CCVU). Aurreko agintaldian zinegotzi izandako Javier Linto Iriarte alkate bihurtu zen.

UdaletxeaAldatu

Untzitibarreko udaleko idazkaria Itzagaondoa, Lizoainibar-Arriasgoiti, Ibargoiti, Elo eta Urrozko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: San Pedro Kalea, 6

Alkateen zerrendaAldatu

2007-2011 Antonio San Miguel Jiménez APVU
2011-2015 Javier Linto Iriarte CCVU

Jaiak eta ospakizunakAldatu

Untzitiko jaiak maiatzeko lehen astean ospatzen dira eta hiru egun irauten dute.

ZerbitzuakAldatu

Urrotz "Itzagako Zerbitzuen Mankomunitateko" kidea da.

Ondasun nabarmenakAldatu

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu