Basarto

Sorgo» orritik birbideratua)

Basartoa edo sorgoa (Shorgum bicolor) Shorgum generoko graminea bat da, Poaceae familiakoa. Bere fruituak irina egiteko eta animalien bazkarako erabiltzen dira. Afrikan, Erdialdeko Amerikan eta Asiako Hegoaldean oso landare garrantzitsua dira, eta munduko bosgarren zerealtik erabiliena da bere produkzioan oinarrituta. Basartoa eta sorgoaz gain, baditu beste izen batzuk, Gineako artoa, kafir, duro, mtama, iowar edo kaoliang gisa.

Basarto
Sorghum bicolor03.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaPoales
FamiliaPoaceae
LeinuaAndropogoneae
GeneroaSorghum
Espeziea Sorghum bicolor
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuaksorghum (en) Itzuli
Genomaren kokapenaplants.ensembl.org…

Urteroko landare gisa erabiltzen da, nahiz eta tropikoetan uzta bat baino gehiago eman dezakeen eta, berez, ez da urtero hiltzen.

Afrikako ekialdean du jatorria, orain dela 5.000 urte inguru Etiopian landatzen hasi zenean. Leku lehor eta beroetara ondo moldatuta dago, baita ingurune kutsatuetara ere.

Kanpo estekakAldatu