Hautespen sexual
Hautespen sexuala Charles Darwin biologari eta eboluzionistak aurkeztutako bigarren ideia da, hautespen natural mota bat da eta Darwinek horrela definitu zuen: "indibiduo batzuk sexu bereko beste indibiduo batzuengandik ugaltzeko duten abantaila". Orain ideia hau garatuago dago eta bi hautespen sexual mota bereizten dira: sexu barneko hautespena (edo intrasexuala), hau da, arren arteko borroka emearekin ugaltzeko; eta sexu arteko hautespena (edo intersexuala), non arrak, emeak erakartzeko asmoarekin, bere ezaugarri fisikoak erakustaldi batean azaltzen dituen. Ugaltzea lortzen ez duenak ez du arrakasta ebolutiborik izango, eta honen ondorioz espeziean karaktere sexual sekundario espezifiko batzuk iraungo dute, emeak aukeratzen dituenak, alegia. Horren garrantzitsua da hau, non arrek bizirauteko arrakasta arriskuan jartzen duten, esaterako emeentzat erakargarriak diren ezaugarri fisikoak (kolore biziak, oro har) harrapakarien begietara ere ikusgarriago direlako[1]. Honen adibide dira, adibidez, kolore biziko hegaztiak.
Teoria
aldatuUgaltze arrakasta
aldatuUgaltze arrakasta indibiduo batek kumeak sortzeko duen gaitasuna da, nahiz eta hau ez den mugatzen organismo batetara, horren kumeak duen arrakasta ere kontuan hartu behar da. Ugaltze arrakastak ez du isladatzen genotipo baten aptitudea. Lehentasun sexualak homogamiara edo parekatze selektibora jotzeko joera bat sortzen du. Emeak arra aukeratzeko jarraitzen dituen lehentasun fenotipikoak, oro har traba bat izaten dira naturan bizirauteko, bai lumaje biziengatik, adar handiegiengatik... Hortaz emeagatik hautatua izateko aukera gehien dituenak, bizirauteko aukera gutxiago izan ditzake.[2]
Gaur egungo interpretazioa
aldatuDarwinen hautespen sexualaren inguruko ideiak eszeptizistekin topo egin zuen XX. mendearen hasieran eta ez zitzaien garrantzirik eman, baina 1930eko hamarkadako biologariek hautespen sexuala hautespen natural mota gisa izendatzea erabaki zuten. XXI. mendean lortu du indarra eta garrantzia biologian. Hala ere, teoria hau oro har aplikagarria eta analogoa da hautespen naturalarekiko.
2015ean egindako ikerketek azaltzen dute hautespen sexualak, baita kide bat aukeratzeak ere (hautespen intersexuala), "populazio baten osasuna hobetu eta honen desagerpenaren aurka jokatzen duela" eta "erabakigarria dela zehazteko nork pasako dituen bere geneak hurrengo belaunaldietara" eta beraz teoria eboluzionista indartsu eta funtsezkoa dela. Esperimentu hau kakalardo espezie batekin (Tribolium castaneum) egin zen, non animaliak hamar urte bitartean jasandako aldaketak hautespen sexualaren intentsitateak eraginda soilik zeuden.
Azken urteetan, esparrua asko zabaldu da eta arlo berriak ikertzeko bideak ireki dira, eta hauetako geihenak ez datoz bat Darwinek hautespen sexualaren inguruan zioenarekin. Hala nola, adardunen teoriak[3], espermaren lehia[4], haur- hilketa (oro har, primateetan), edertasun fisikoaren kontzeptua, poligamia...
Hautespen naturalaren tresna
aldatuHautespen sexualak azal dezake nola ezaugarri zehatz batzuek (adibidez lumak) bizirauteko balio ezberdinak izan ditzaketen eboluzioaren hasierako fasean. Geoffrey Miller psikologo eboluzionistaren arabera hautespen sexualak Archaeopteryxren lumak bezalako apaingarri sexualak sortzen laguntzen du.1990. urtearen hasieran aurkitutako ''Protarchaeopteryx'' proto-hegazti txinatarrak, ondo garatutako lumajea zeukan baina ez zuen goi/behe asimetriarik hegoak altxarazteko. Aditu batzuek diote hegan egiteko gai ez diren hegaztien lumek beste funtzio batzuk izan ditzaketela, hala nola, emeentzat arrautzak txitatzeko oso erabilgarria den isolatze funtzioa. Baina agian lumak emeak erakartzeko apaingarri sexual funtzioa dute, hau oso ohikoa da egun hainbat hegazti espezietan, esate baterako hegazterrak edo paradisuko hegaztiak.
Dimorfismo sexuala
aldatuUgalketari lotutako eta gorteatzean erabilerarik ez duten diferentzia sexualak karaktere sexual primarioak dira. Aldiz beste arren gain abantaila bat ematen dieten ezaugarriak (oro har, gorteatzeko orduan) eta ugalketan funtzio berezirik ez dutenak karaktere sexual sekundarioak dira.
Espezie sexual gehienetan emeek eta arrek oreka mantententzeko estrategia desberdinak erabiltzen dituzte, kumeak sortzeko ahaidearekin inbertitutako denbora diferentziaren arabera. Batemanen printzipioaren arabera, emeen kumeak egiteko hasierako inbertsioa handiagoa da (haurdunaldia ugaztunetan eta arrautzen produkzioa hegazti eta narrastietan), eta hasierako inbertsio diferentzia honek, ugaltze arrakastaren bariantzan desberdintasunak sortzen ditu eta martxan jartzen du hautespen sexualaren prozesua. Alderantzizko sexu-rolen adibide klasikoen artean orratza edo hiru koloreko mendebal txoria (Phalaropus tricolor) daude. Gainera, emeak ez bezala, arrak (espezie monogamoetan izan ezik) ziurgabetasunak izan ditzake kumearen benetako aita bera den edo ez jakiteko, eta ondorioz, ez dago hain interesatuta energia berekin loturarik izan ez dezakeen kume batean xahutzearekin. Faktore hauen ondorioz, arrak prestatuago daude ugaltzeko emeak baino, eta beraz emeak izan ohi dira arrak aukeratzen dituztenak. Hautespen sexualaren ondorioak arretan nabarmenagoak dira emeetan baino.
Emeen eta arren karaktere sexual sekundarioen diferentziari deritzo dimorfismo sexuala. Hau tamaina diferentzia bat bezain ohartezina izan daiteke (tamaina-dimorfismoa) edo adarkadura eta kolore patroiak bezain muturrekoa. Dimorfismo ugari dago naturan.[5] Adibidez, orein arren adarrak, txori arren kolore biziagoak emeen tono ilunagoekin alderatuta, edo eta oraindik aldaketa morfologiko nabariagoak, esate baterako, Diopsidae familiako intsektu arren begi haziak. Sexu dimorfismoaren adibiderik nabari eta harrigarriena pauma edo hegazterrenarena da, arraren buztaneko lumaje koloretsu eta konplexuari esker. Tamaina dimorfismoaren adibide nabarmenena ornodunen barruan Neolamprologus callipterusa da, non arrak emeak baino 30 aldiz handiagoak izatera irits daitezkeen. Hegazti harrapakarietan eta armiarmetan ere ohikoa da dimorfismo sexual mota hau.
Arren arteko lehia
aldatuBi arren lehia espezie bereko bi arrek eme batekin ugaltzeko aukera izateko burutzen den lehia da. Ezaugarri dimorfikoak, tamainak, sexu proportzioak. eta egoera sozialak ar-ar lehian paper garrantzitsu bat jokatzen dute.
Lehian eragina duten baldintzak
aldatuSexu proportzioa
aldatuAr-ar lehia mota ugari daude eta baldintzen arabera momentu desberdinetan eman daitezke. Lehia motan eragin dezakeen faktoreetako bat populazio batean dagoen arren dentsitatea da. Dentsitatea handia denean, lehia ez da izaten hain agresiboa eta beste teknika batzuk geihagotan erabiltzen dira. Teknika hauei arrapalada lehia deritze (scramble competition ingelesez). Oryzias latipes arrain espeziean lehia bitxi bat ematen da: ar bat eta eme bat ugaltzen ari diren bitartean, beste indibiduo batek prozesua eteten du eta bere esperma jariatzen du emea ernaltzen duena bera izan denaren itxaropenarekin. Etete teknika, ar batek ugaltzen ari diren eta ugaltzen ari den arraren esperma kanporatua izan behar den momentuaren aurretik bi indibiduoak banantzean datza.
Hala eta guztiz ere, teknika guztiak ez dira arrakastatsuak izaten ugaltze arrakasta lehiarako.
Irabazle-galtzaile efektuak
aldatuArraren arrakastan inpaktua duen beste faktore bat da hau. Velarifictorous aspersus kilker espezieak, emeak erakartzeko, gordelekuak lortzekok lehiatzen dute beraien baraila handiei esker. Espezie honetako emeek, lehiakideak borrokatu eta handik bi ordura erabaki ohi dute zein den irabazlea. Irabazleak galdu duen arraren parekatze portaera erreprimitzen du, ar irabazleak geihago produzitzeko joera duelako eta parekatze deiak areagotu egiten zaizkiolako denboraldi honetan.
Arren arteko leiharen ondorioak emeen egokimenean
aldatuArren arteko lehiak positiboki nahiz negatiboki eragin dezake emearen egokimenean. Populazio batean arren dentsitate handia dagoenean eta ar ugari daudenean emea gorteatzen saiatzen, emeak gaitasun handiagoa dauka arren ugaltze proposamenak errefusatzeko, eta ondorioz ernaltze tasa jaisten da. Arren lehia maila handiak emeen ugaltzeko inbertsioaren murrizketa bat ere dakar. Lehia mota ezberdinak ez dira ezta faboragarriak, izan ere, emearen ugaltzeko gaitasunean negatiboki eragin dezake eta. Horrez gain, bi arren lehiaren igoerak emeen aukeraketa aproposaren gaitasunean eragin dezake, eta ondorioz, ugaltze arrakastaren probabilitatea murrizten da.
Adibideak
aldatuHautespen sexualaren adibide ezagunetako bat paradisuko hegaztia da. Hauek prozesu luze eta berezi bat burutzen dute. Lehenik eta behin antzeztoki perfektua prestatzen dute basoan aurkitzen dituzten objektu ororekin (ostoak, makila, baita gizakiok botatako plastiko zati koloretsuak ere). Behin lurra prest dagoela, beraien antzezlana burutzen dute: dituzten luma koloretsu eta forma desberdinetakoak mugituz eta batzuetan ilusio optikoak eginez ere, dantza bat burutzen dute emea gorteatzeko. Ikuskizun hau batzuetan beste arren laguntzaz egiten dute, koreografia sinkronizatu batzuk jarraituz. Paradisuko hegaztietan dimorfismoa oso nabaria da, arrek kolore biziko lumak dituztelarik, eta emeek berriz kolore itzaliagoak.
Beste adibide bitxi bat Narnia femorata intsektu espeziearena da. Arrak emeak arrautzak uzteko erabiltzen dituzten lur sail onenengatik lehiatzen dira. Arrak are eta bortitzago lehiatzen dira lurra zenbat eta hobea izan; fruituz inguratuta badago, esaterako. Espero izatekoa den bezala espezie honetan diformismoa ageri da: arren oinak emeenak baina handiagoak eta indartsuagoak dira, eta barrik emeak bertan daudenean erabiltzen dituzte.
Askoz adibide geihago daude. Ohikoenetatik pasatuz (orein edo jirafen borroka hauen adarrez baliatuz), bitxienetaraino (igel batzuen estrategiak edo aurretik aipatutako beste biak).
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Gelambi, Mariana. (2018-11-21). «Selección sexual: características, tipos y ejemplos» Lifeder (Noiz kontsultatua: 2019-04-29).
- ↑ «ScienceDirect» www.sciencedirect.com (Noiz kontsultatua: 2019-04-29).
- ↑ (Ingelesez) «When Being a Cuckold Makes Evolutionary Sense» YaleNews 2009-10-09 (Noiz kontsultatua: 2019-04-29).
- ↑ Leivers, Samantha; Rhodes, Gillian; Simmons, Leigh W.. (2014-09-24). «Sperm Competition in Humans: Mate Guarding Behavior Negatively Correlates with Ejaculate Quality» PLoS ONE 9 (9) doi: . ISSN 1932-6203. PMID 25250582. PMC PMCPMC4176016. (Noiz kontsultatua: 2019-04-29).
- ↑ (Ingelesez) Editors, B. D.. (2018-04-22). «Sexual Dimorphism» Biology Dictionary (Noiz kontsultatua: 2019-04-29).