Morfina
Morfina potentzia handiko analgesiko zaharra da, opioaren alkaloide fenantrenoa eta 1804an aurkitu zena, substantzia natural baita, Papaver somniferum lo-belarretik lortu zena. Opiazeoen aitzindaria izan zen, gerora kodeina, heroina... bezalako substantzia sintetikoak lortu ziren bere eragina hobetu nahian. Bere izena Morfeo, loaren jainko greziarrari zor diogu.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Halaber, erabilera medikoei dagokienez mina kentzeko gaitasuna du eta analgesiko moduan erabiltzen da kasu batzuetan.
Beste alde batetik, kalean droga ilegal moduan hartzea ez da ezohikoa izaten.
Historia
aldatuXIX. mendearen hasieran aurkitu zen Alemanian lehenengo aldiz, eta Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila delakoan 400.000 soldaduk haren menpekotasuna pairatu zuten, "soldaduaren gaixotasuna" deitu izan zutena.
1874an morfinatik heroina sortu zuten lehenengo aldiz, eta urte batzuk geroago Bayer enpresa alemaniarrak merkaturatu zuen.
Farmakologia
aldatuMorfinak mina garraiatzen den bideetan zelulak despolarizatzen ditu, bere garraioa oztopatuz. Dosi altuetan erabiliz gero, arnas depresioa eta koma eragin ditzake. Horregatik kontu handiarekin erabili behar da. Bere eraginen artean ondokoak aurki ditzakegu:
- Analgesia
- Euforia
- Logurea -> dosi handietan koma
- Arnas depresioa
- Miosia
- Eztul kontrakoa
- Goragalea eta gorakoak
- Idorreria
- Ekintza neuroendokrinoak (ACTH, prolaktina eta ADH-ren igoera eta TSH, LH eta FSH-ren jaitsiera)
- Hipotermia
- Bradikardia
- Hipotentsioa
- Hipertonia muskularra
- Jasankortasuna
- Menpekotasuna (fisiko zein psikologikoa)
Morfinaren aho bideko xurgapena ona da. Hala ere, lehenengo iragaite efektua oso bortitza da eta ondorioz, bioerabilgarritasuna txikia. Honek digestio aparatuan ondo xurgatzen dela esan nahi du baina odolera heldutakoan gibeletik pasatzen da eta bertan gehiena degradatu egiten da, beraz, odolean eragina emateko morfina gutxiegi geratuko da. Hau konpontzeko bide parenteraletik injektatzen da.
Gibelean halaber, metabolismoaz gain, glukuronokonjugazioa ere gertatzen da, hau da, metabolito aktiboak sortuko dira efektu terapeutikoa luzatuz.
Morfinaren banaketa gantz ehunetan ematen da batez ere eta iraizketa, sendagai gehienak bezala gernu bidetik.
Indikazioak
aldatuZainketa paliatiboetan oso ohikoa da bere erabilera min handiak kentzeko, hala minbiziaren kasuekin nola beste batzuekin.
Birikako edema akutua tratatzeko ere erabiltzen da.
Baita anestesiko moduan ere.
Albo-ondorioak
aldatuEragin desiragaitzen artean arnas depresioa (dosi mugatzaile da hau), gorakoak, idorreria, agitazio psikikoa eta hipertentsio intrakraneala daude.
Baita menpekotasuna eta jasankortasuna ere. Azken honek eragin berak lortzeko gero eta dosi altuagoak erabiltzera behartzen gaitu.
Abstinentzi sindromea
aldatuOpiazeo guztiek bezala morfinak ere abstinentzi sindrmoea sortzen du. Sindrome honen ezaugarri diren zenbait sintoma eta zeinu ondokoak dira:
Sintomak
aldatu- Opiazeoak hartzeko irrika (craving)
- Urduritasuna
- Suminkortasuna eta erasokortsuna
- Logabezia
- Goragalea
- Min sentikortasun handitua
- Sabeleko mina
- Min muskularra
- Humore disforikoa
Zeinuak
aldatu- Izerdia, mukiak eta malkoak
- Ile zutitzea
- Hipertentsioa
- Takikardia
- Gorakoak eta beherakoak
- Sukarra
- Aharrausiak
- Midriasia
- Berezko eiakulazioa
Ikus, gainera
aldatu- Morphina (Zea Mays taldearen estudioko 5. diska)
Kanpo estekak
aldatu