Tundra (laponieraz tunturi, zuhaitzik gabeko ordokia) eremu lau eta zabala da, klima azpizoztua eta izoztutako zorupea du, zuhaitzik gabekoa. Lurra, gehienetan paduratsua, goroldioz eta likenez beteta dago.

Biomak
Bioma lehortarrak
Tundra
Taiga/baso borealak
Mendialdeko larre eta sastrakadiak
Koniferoen baso epelak
Koniferoen baso tropikal eta subtropikalak
Hostozabalen baso misto epelak
Baso eta sastrakadi mediterraneoak
Hostozabalen oihan heze tropikal eta subtropikalak
Hostozabalen oihan lehor tropikal eta subtropikalak
Larredi, sabana eta sastrakadi epelak
Larredi, sabana eta sastrakadi tropikal eta subtropikalak
Basamortuak eta sastrakadi xerikoak
Urperatutako belartza eta sabanak
Ibarbasoak
Hezeguneak
Bioma urtarrak
Urmaelak
Itsasertza/marearteko zona
Mangladiak
Algen basoak
Koralezko uharriak
Zona neritikoa
Zapalda kontinentala
Zona pelagikoa
Zona bentikoa
Arnasbide hidrotermalak
Arnasbide hotzak
Izotz uharteak
Beste batzuk
Zona endolitikoak

Kokapena aldatu

Ipar hemisferioan: Siberian, Alaskan, Kanada iparraldean, Groenlandia hegoaldean eta Europako itsas-bazter artikoan dago. Hego Hemisferioan, berriz, Txile eta Argentina hego muturrean, Hego Georgia eta Kerguelen bezalako uharte azpiantartikoetan eta Antartika iparraldeko leku batzuetan dago.

Garaieraren poderioz, Tibeten eta munduko zenbait menditan ere, tundra dago.

Klima aldatu

 
Tundra Siberian

Tundrako klimak Artiar ozeanoaren eta Antartiar ozeanoaren itsasertzak hartzen ditu; inguru horiek, bestalde, ozeanoaren eragina dute eta mendebaleko ekaitz ugari igarotzen dira bertatik. Hori dela eta, prezipitazio asko izaten dute; ez da udarik izaten, eta neguak oso gogorrak dira. Itsasoaren eraginari esker, tenperatura ez da hain gogorra izaten eta tenperatura aldeak hamar gradutik beherakoak izan ohi dira; zenbait hiletan, zero gradutik gorako tenperaturak ere izaten dira, eta horietan lur azaleko izotza urtu egiten da.

Tenperaturak apalak dira, baita udan ere, eguzkia hogeita lau orduz odaiertzetik gora dagoela: eguzkiaren intzidentzia angelua txikia da, eta eguzkiaren energia ahuldu egiten da eguzki izpiek bide luzea egin behar baitute eguratsean zehar. Bestalde, Artiar lurraldeko tundran neguak kontinentalak dira, ozeanoa izotzez eta elurrez estalita gelditzen baita, eta lur azala latitude garaiko beste edozein inguruko lur azal izoztuaren modura portatzen da. Antartiar ozeanoa neguan ez da guztiz izozten: batetik, Antartidako aire hotzak alde egiten duelako eta bestetik, kontinentetik izotz asko bereizten delako. Horregatik guztiagatik, Antartiar lurraldeko tundra Artiar lurraldekoa baino beroagoa da neguan.

Tundrako klima heterogeneoa da eta klima subpolar ozeanikotik klima Artiar kontinentalera igarotzean negua belztu egiten da, tenperaturaren gorabeherak handiagoak dira, eta prezipitazio gutxiago izaten da.

Landareak aldatu

Landaretzaren mantua mehea da: goroldioz eta likenez, larreak eta erro txikietako ihiez osatzen da, izoztutako zorupean ezin delako erro sakonik egin.

Udan, urtzaroan, urteko landareek larreak osatzen dituzte. Landareok eguneko bero urria eta barnean duten ura baino ez dute behar bizitzeko.

Tundran loreak urri dira eta daudenak mota berekoak denak, oso giro latza baita hangoa: aldi begetatiboa laburra da, hiru hilabetetik beherakoa beti; hilabete beroenean tenperatura batez beste 5 °Ctik 10 °C bitartekoa izaten da; prezipitazio kopurua ere urria da, 300 milimetro baino gutxiago beti, eta gehienetan hortik behera; azkenik, lurra izoztuta egoten da beti, eta horri «permafrost» esaten zaio. Hego Hemisferioan askoz lore gutxiago dago oraindik. Kanadako iparraldeko uharteetan (urtaro begetatiboa bi hilabetekoa da han, eta prezipitazioak oso-oso urriak dira), badira sakonguneetan belar landare bakan batzuk (dryas eta saxifraga, adibidez) oso modu irregularrean banatuak, hegaletan ordea ez dago landarerik. Giroa zertxobait epelagoa den lekuetan (urtaro begetatiboa pixka bat luzatzen denean edo itsasoak eraginik baduenean, adibidez) tundrak belarra eta zuhaixkak izaten ditu. Azkenik, taigatik tundrarako trantsizio zerrendan tundrak zuhaitzak izaten ditu, koniferoen taldeko zuhaitz motak gehienak.

Animaliak aldatu

Tundran egokitutako espezie ugari bizi dira: elur-oreina, idi musketaduna, otso artikoa, erbi artikoa, belatza, hontza, azeri artikoa eta lemminga.

Erreferentziak aldatu

Kanpo Loturak aldatu

Kanpo estekak aldatu