Scorpiones artropodoen Arachnida ordena bat da. Bere baitan eskorpioi edo arrabioak eta lupuak sartzen dira. Euren pedipalpoek pintza itxura dute eta ezten pozoitsu bat dute abdomenaren atzeko muturrean. 1.500 espezie inguru ezagutzen dira eta 100 espezie fosil. Mundu osoan zehar bizi dira, Zeelanda Berria, Groenlandia eta poloetan izan ezik. Espezie batzuk 23 zentimetrorainoko tamainara heltzen dira.

Eskorpioi
Siluriar-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
FilumaArthropoda
KlaseaArachnida
Ordena Scorpiones
C. L. Koch, 1837
Azpibanaketa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakscorpion as food (en) Itzuli

Zefalotoraxa giltzaturik gabeko oskolez estalia izaten du, eta buruan pintza banako bi luzakin sendo. Harripeetan, pareta zuloetan, leku ilunetan egoten dira. Ondoez handiak eragiten ditu eskorpioien pozoiak: Buthus occitanus izeneko espeziearenak hanturak, gorakoak eta zorabioak eragin ditzake, eta baita heriotza ere pertsona argaletan. Mota horretako batzuk badira Iberiar penintsulan. Okerragoa da tropikoetako zenbait motaren pozoia: Mexikoko Centrurusarenak eta Androcotonus mauretanicusarenak hil ere egin dezake, nerbio sistema geldiaraziz.

Erreferentziak

aldatu