Ireki menu nagusia

Belatz

Falkonidoen familiako Falco generoko hegazti falkoniforme harraparien izen generiko arrunta. Hegoak zorrotzak eta isatsa luzea dituzte. Emea arra baino handiagoa izaten da eta oso hegalari onak dira.

Belatza hegazti harrapari bat da, Falco generoan bilduta dauden espezieetatik edozeinetakoa. Belatz helduek punta zorrotzeko hegoak dituzte, eta horri esker abiadura handiz hegaldatzen dira, eta bizkor aldatzen dute noranzkoa. Kumeek, hegaldatzen hasi ondorengo bizpahiru urteetan, hegaldatze luma luzeagoak dituzte; horrela errazago egin dezakete hegan, harik eta heldutan ehiztari eraginkor izateko beharko dituzten trebetasun apartak bereganatzen dituzten arte.

Belatz
Brown-Falcon,-Vic,-3.1.2008.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaFalconiformes
FamiliaFalconidae
AzpifamiliaFalconinae Falconinae
Generoa Falco
Linnaeus, 1758
Azpibanaketa
37 inguru; ikusi testua.

Falco generoko espezieakAldatu

Hona hemen Euskal Herrian dabiltzan belatzak:

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Belatz