Kanibalismo
Kanibalismoa norberaren espezieko organismoak (sarritan arrautzak, larbak edo umeak) jatea da[1]. Animalia askoren jarrera da eta orduan kanibal esaten zaie, baina gizaki batek kanibalismoa egiten badu, antropofagia du izena.
Hitzaren jatorria arawak herriaren taino hizkuntzan dago (caniba edo cariba hitza dute).[2]. Gertuko karibeentzat «ausarta» eta arawakentzat, «etsai» esan nahi zuen baina europarrek «giza haragiaren jale» adiera eman zioten. Kristobal Kolon Hispaniola iritsi zenean, bertoko karibeek antropofagia egiten zuten, arawaken aurkako borrokan.
Egun, kultura guztietan gaitzetsitako jarduna da eta legeak zigortzen du. Mendebaldean, gose-egoera larriekin edo arazo-psikologiko larriekin lotzen da.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Kanibalismo. .
- ↑ Vignolo, P. (2005). «Hic sunt caníbales: El canibalismo del nuevo mundo en el imaginario europeo (1492-1729)» Anuario colombiano de la historia social y de la cultura (3): 151-188..
Kanpo estekak
aldatu- Kanibalismoa, Gizapedian.