Paleogeno
Zenozoikoaren lehen periodoa, Kretazeoaren ondorengoa eta Neogenoaren aurrekoa, 42 bat milioi urte iraun zuena. Hiru epokatan banatzen da: Paleozenoa, Eozenoa eta Oligozenoa
Paleogenoa[1] Zenozoikoko lehenengo garai geologikoa izan zen. Orain dela 65,5 ± 0,3 milioi urte hasi zen eta orain dela 23,03 milioi urte bukatu. 43 milioi urteko iraupena izan zuen. Ugaztunak eta belarra garai honetan hedatu ziren mundu osoan zehar. Paleozeno, Eozeno eta Oligozeno garaiak daude barnean.
Paleogeno | ||||
---|---|---|---|---|
Paleogeno | ||||
Kronologia | ||||
Hasiera | duela 66 milioi urte | |||
Amaiera | duela 23.030.000 urte | |||
Honen parte da | Zenozoiko eta ICS Standard Global Chronostratigraphic (Geochronologic) Scale (en) | |||
Osatuta | Paleozeno Eozeno Oligozeno | |||
|
Paleogenoa, Lurraren historian, trantsizio garaia izan zen. Lurra hoztu zen, batez ere lurburuen inguruetan. Sierra Nevada eta Mendi Harritsuak, Alpeak, Pirinioak eta Himalaia garai hartan sortu ziren.