Sexu dimorfismo

Espezie bereko indibiduoek, sexuaren arabera, ezaugarri morfologiko diferenteak izatea, besteak beste, tamaina eta kolorea

Sexu dimorfismoa espezie bereko animalia edo landare emeek eta arrek ezaugarri morfologiko desberdinak izatean datzan fenomeno biologikoa da[1].

Lehoi (Panthera leo) eme eta arra, dimorfismo sexual handia dutenak.

Maila handi edo txikian, espezie guztietan gertatzen da. Adibidez, intsektu, armiarma, anfibio, narrasti eta hegaztietan, emeak arrak baino handiagoak dira; ugaztunen artean, aldiz, kontrakoa da[2].

Sexu bereko espezimenek ezaugarri morfologiko ezberdinak dituztenean, polimorfismo sexuala esaten zaio.

Erreferentziak

aldatu
  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Dimorfismo. .
  2. Lindenfors P, Gittleman JL & Jones KE, Sexual size dimorphism in mammals, : Fairbairn DJ, Blanckenhorn WU & Szekely T: Sex, size and gender roles: evolutionary studies of sexual size dimorphism (Oxford: Oxford University Press, 2007), 19-26. orr.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.