Ornogabe

Ornogabea bizkarrezurrik ez duen animalia da. Multzo honetan sartzen dira animali espezie guztien %97[1], hau da, denak Vertebrata subphylumean daudenak izan ezik (arrainak, anfibioak, narrastiak, hegaztiak eta ugaztunak).
Ornogabe adibide ezagunak dira intsektuak; karramarroak, izkirak eta antzekoak; barraskilo, txirlak, olagarroak eta bere antzekoak; itsas-izarrak, itsas-trikuak eta bere antzekoak; marmokak eta har zein zizare gisa sailkatzen diren animaliak.
HistoriaAldatu
Jean-Baptiste Lamarck zientzilaari frantsesak 1794 urtean bost talde bereizi zituen ornogabeen artean, moluskoak, intsektuak, zizareak, ekinodermatuak eta polipoak. 1809an Philosophiae Zoologique liburuan jadanik 10 ziren ornogebeen arteko klaseak: moluskuak, zirripedoak, anelidoak, karramarroak, armiarmak, intsektuak, zizareak, ekinodermatuak, polipoak eta infusorioak.
1815 eta 1822 artean "Animalia ornogabeen historia naturala"-ren (Histoire naturelle des animaux sans vertèbres)[2] zazpi bolumen argitaratu zituen ordurarte ezagutzen ziren espezieen deskribapen zehatzak eginez eta hamarkada luzetan erreferentziazko lana izan zen. Gaur egun oraindik berak ezarritako izenak erabiltzen dira, hainbat kasutan taldeen mugak aldatu badira ere.
Ornogabeen phylumakAldatu
Hona hemen ornogabeen phylum nagusien zerrenda:
Phylumak | Azpitaldeak | Adibideak |
---|---|---|
Porifera | - | belakiak |
Cnidaria edo Zelenteratuak |
Hydrozoa Anthozoa Cubozoa Scyphozoa Polypodiozoa |
marmokak, koralak, anemonak... |
Platyhelminthes (zizaren lauak) |
Cestoda Monogenea Trematoda Turbellaria |
planaria, tenia, fasciolak... |
Nematoda (zizare zilindrikoak) |
Adenophorea Secernentea |
Trichinellak, filariak... |
Mollusca | Gastropoda Bivalvia Cephalopoda Polyplacophora Scaphopoda Aplacophora |
barraskiloak, barea, nudibrankioak... muskuiluak, ostrak, txirlak... olagarroak, txipiroiak, txibiak... kitoia - - |
Annelida (zizare eraztundunak) |
Polychaeta Oligochaeta Hirudinea |
lur-zizareak, poliketoak, izainak... |
Arthropoda | Chelicerata Myriapoda Hexapoda Crustacea Trilobitomorpha (†) |
armiarmak, eskorpioiak... ehunzangoak, milazangoak, eskolopendrak... intsektuak: euliak, tximeletak, inurriak... otarrainak, karramarroak, lanpernak... - |
Echinodermata | Homalozoa Pelmatozoa Eleutherozoa |
itsas izarrak, itsas trikuak, krinoideoak... |
BitxikeriakAldatu
Ornogabeen barruko taxoi askok espezie gehiago dituzte ornodun guztiek batuta baino[3].
Ornogabe batzuk gertuago daude ornodunengandik beste ornogabeengandik baino, adibidez Tunicata eta Cephalochordata taldeak. Horregatik talde hau parafiletikoa da, eta ez du esanahi berezirik taxonomian.
IruditegiaAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Ingelesez) May, Robert M. (1988-09-16) «How Many Species Are There on Earth?» Science (4872): 1441–1449 doi: ISSN 0036-8075 PMID 17790039 . Noiz kontsultatua: 2018-05-30.
- ↑ (Ingelesez) «Histoire naturelle des animaux sans vertèbres | work by Lamarck» Encyclopedia Britannica . Noiz kontsultatua: 2019-06-08.
- ↑ W., Richards, Owain (1977) Imms' general textbook of entomology / 2, Classification and biology. (10. ed. argitaraldia) CHapman & Hall ISBN 0412152207 PMC 310424712.