Infantizidioa[1], haur-hilketa[2] edo ume-hilketa[3] ere deitua, haur baten hiltzeko ekintza da.[4]

Antonio García Vegaren 'Infantizidioa'.

Kriminologiak haurren hilketa ez-paternal mota batzuk sailkatzen ditu. Iraganeko gizarte askotan, haur-hilketaren forma batzuk onargarritzat jotzen zituzten, eta gizarte moderno gehienetan, berriz, praktika immoral eta kriminaltzat. Hala ere, mendebaldeko munduan gertatzen da, oro har, gurasoren baten gaixotasun mentalaren edo indarkeriazko jokabideen ondorioz, eta herrialde pobre batzuetan, biztanleria kontrolatzeko modu gisa, batzuetan onarpen sozialarekin.[5]

Herrialdearen eta kultura desberdinen arabera kopuru zehatza aldatzen bada ere, joera hau mantentzen da: infantizidio gehienak amek egiten dituzte. Zehazki, filizidioen % 70 eta jaioberrien hilketen % 95 emakumeek egiten dituzte.[6]

Infantizidioak forma asko izan ditu historian zehar. Haurrek jainkoei edo naturaz gaindiko indarrei egindako sakrifizioa, Kartagon egindakoa bezala, Molotxi egindako eskaintza gisa, antzinako munduko kasurik sonatuena baino ez da. Kausak alde batera utzita, historian zehar infantizidioa arrunta izan da. Laila Williamson antropologoak zera adierazi zuen:

« Infantizidioa kontinente guztietan eta konplexutasun kulturaleko maila guztietako jendeak egin du, ehiztari nomadetatik hasi eta gure arbasoetaraino. Salbuespena baino gehiago, araua izan da.[7] »


Antzinako Europan eta Asian infantizidioaren ohiko metodoa umea abandonatzea zen, hiltzen utziz.[8] Ozeaniako tribuetan infantizidioa umea itotzen egiten zuten;[9] Mesoamerika prehispanikoan, berriz, sakrifizioetan.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Infantizidio». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2024-06-18.)
  2. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2008]
  3. Elhuyar Hiztegia
  4. Tardieu, Ambrosio. (2010). Estudio médico-legal sobre el infanticidio. Formación Alcalá, 9 or. ISBN 978-84-9891-316-3..
  5. (Gaztelaniaz) Aborto tardío e Infanticidio neonatal en Europa. .
  6. (Gaztelaniaz) Vicente, Beatriz de. Casi el 70% de los infanticidios están cometidos por mujeres. .
  7. Williamson, Laila. (1978). Kohl, Marvin ed. Infanticide and the Value of Life. New York: Prometheus Books, 61-75. or..
  8. (Ingelesez) Boswell, John Eastburn. (1984). «Exposition and oblation: the abandonment of children and the ancient and medieval family» American Historical Review 89: 10-33..
  9. Diamond, Jared. (2005). Collapse: How Societies Choose to Fail or Succeed. ISBN 0-14-303655-6..

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.