Musker
Muskerrak (Lacertilia azpiordena) saurioen ordenako animaliak dira, buru luzea, aho handia, lau hanka eta buztan luzea duena. Munduko narrastien ia erdiak muskerrak dira. 3500 bat espezie daude; gehienak klima epelean bizi dira. Hankak eta buztana luzeak izaten dituzte. Larrialdietan askok ihes egiten dute, buztana bertan utzirik, berriz haziko baitzaiea.
Musker | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Reptilia |
Ordena | Squamata |
Subordena | Lacertilia Owen, 1842 |
Gehienak lurrean bizi dira eta intsektuez elikatzen dira. Hala ere, batzuk igokari trebeak dira, esaterako, kameleoiak eta dragoitxoak (gekoak). Arrautza txikien bitartez ugaltzen dira, baina zenbait espezie kume biziez erditzen dira.
KoloreaAldatu
Berde eta Sabin Aranak asmatu zuen orlegi hitzak baino lehen, kolore horrek ez zuen izen berezirik euskaraz. Haren ordez, musker esaten zen. Horren seinale bat herri kanta honetan ageri da:
Txuringoa, txuri
Gorringoa, gorri
Muskerra, musker
Eta gauerdia, beltz-beltz
TaxonomiaAldatu
Talde parafiletiko bat osatzen dute.
IrudiakAldatu
- Muskerrak Uliako parkean