Usaimen
Usaimena gizakiek dituzten bost zentzumenetako bat da, sudurrak ahalbidetzen duena. Honekin lotutako gaixotasunez neurologoak arduratzen dira. Bestela, usaimen eza anosmia da.
Gizakian Aldatu
Sudurreko pituitariako nerbio muturrek jasotzen dute aireak eroaten dituen zatiki usaintsuen informazioa, eta, handik, usaimen-nerbioaren bidez, burmuinetara igaroarazten dute. Frogatu ahal izan denez, funtsezko zazpi usain bereizten ditu gizakiak: kanforra, musketa, lorea (arrosarena), menda, eterra, mikatza (ozpinarena), eta kiratsa (arrautz ustelarena). Izan ere, oinarrizko zazpi usain horiei pituitariaren hartzaile berezi bana dagokie, eta haietatik abiatuta osa ditzake gainerako guztiak.
Erreferentziak Aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo-estekak Aldatu
- Ibon ODRIOZOLA AGIRRE: A zer molekula-usaina![Betiko hautsitako esteka] Zientzia.net
- Edorta AGIRRE: Usaimena, pista askoren argi-emaile[Betiko hautsitako esteka] Berria.info