Azazkala (edo azkazala[1]) hatzen bukaera babestu eta estaltzen duen estaldura da. Lurreko ornodun gehienek dituzte, batzuek atzapar forman eta beste batzuek —gizakiok, adibidez— azkazal forman. Gizakiok hogei azazkal ditugu: eskuetan hamar, eta oinetan beste hainbeste (hatz bakoitzaren muturrean bat, alegia).

Azazkal
Toes.jpg
Gizaki baten oinetako azazkalak.Commons-logo.svg Irudi gehiago
Gorilla-hand.jpg
Gorila baten azkazalak
Xehetasunak
Identifikadoreak
Latinezunguis
MeSHA17.600
KodeaTH H3.12.00.3←→≥≥.02001
TAA16.0.01.001
THH3.12.00.3.02001
FMA54326
Terminologia anatomikoa

Gizakion azazkalak egunero gutxi gorabehera 0,01 zentimetro hazten dira eta, beraz, etengabe eraldatuz eta berriztatuz doaz. Kultura batzuetan margotu egiten dituzte, batez ere emakumeek. Ekialdeko hainbat kulturatan, azkazal luzeak izateak noblezia esan nahi du, eskuekin lan egiten ez dutela erakusten baitu.

ErreferentziakAldatu

  1. Euskaltzaindiak onartuak ditu azazkal eta azkazal, baina bietatik lehena hobetsita; hatzazal, berriz, ez du onartu euskara baturako (Hiztegi Batua).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu